Euskadi.eus
  • 260/2011 DEKRETUA, abenduaren 13koa, Energiaren Euskal Erakundeari Sociedad Promotora Bilbao Gas HUB SLsozietatearen kapital-gehikuntzan parte hartzeko baimena ematen diona. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

260/2011 DEKRETUA, abenduaren 13koa, Energiaren Euskal Erakundeari Sociedad Promotora Bilbao Gas HUB SLsozietatearen kapital-gehikuntzan parte hartzeko baimena ematen diona.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 243
  • Hurrenkera-zk.: 6212
  • Xedapen-zk.: 260
  • Xedapen-data: 2011/12/13
  • Argitaratze-data: 2011/12/26

Gaikako eremua

  • Gaia: Ogasun eta Ekonomía
  • Azpigaia: Ogasun

Testu legala

Euskadiko Ondareari buruzko Legearen Testu Bategina onartzen duen azaroaren 6ko 2/2007 Legegintzako Dekretuak honako hau ezartzen du 110.1 artikuluan: enpresa-ondarea osatzen duten ondasunak eta eskubideak eskuratzeko, aurretiaz, Jaurlaritzaren Kontseiluaren baimena beharko da, dekretu bidez emana, eta horretarako proposamena, berriz, ondareari buruzko eskumenak dituen saileko buruak eta, zuzenean nahiz bitarteko erakunde baten bidez, sozietatea loturik duen edo loturik izango duen saileko buruak egin beharko dute, biek batera. Dekretua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da, eta ematen den egunetik aurrera izango du indarra.

2011ko irailaren 28an, Energiaren Euskal Erakundearen Zuzendaritza Batzordeak zera erabaki zuen: Sociedad Promotora Bilbao Gas HUB SL sozietatearen kapital-gehikuntzan, Energiaren Euskal Erakundeak akzioak harpidetzeko baimena eskatzea Eusko Jaurlaritzari. Harpidetza hori 254.000 eurokoa izango da, hau da, gehitutako kapital osoaren (1.700.000 euro) % 15. Nolanahi ere, eragiketa hori egiteko, goragoko paragrafoetan esan denez, Jaurlaritzaren Kontseiluaren baimena behar da.

Sozietatearen helburu soziala hauxe da: entregatzeko epe laburrarekin gas-transakzioak errazteko behar diren zerbitzuak logistikoak, merkataritzakoak eta finantzarioak sustatzeko jarduerak gauzatzea.

Ondorioz, Ekonomia eta Ogasuneko sailburuak eta Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko sailburuak proposatuta, eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2011ko abenduaren 13an egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe

Dekretu hau onartzen den egunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteizen, 2011ko abenduaren 13an.

Lehendakaria,

FRANCISCO JAVIER LÓPEZ ÁLVAREZ.

Ekonomia eta Ogasuneko sailburua,

CARLOS AGUIRRE ARANA.

Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko sailburua,

BERNABÉ UNDA BARTUREN.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik