- 265/2011 DEKRETUA, abenduaren 13koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioari baimena ematen diona Ekarpen SPE SA sozietatearen kapital-zabalkuntzan parte hartzeko. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
Inprimatu265/2011 DEKRETUA, abenduaren 13koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioari baimena ematen diona Ekarpen SPE SA sozietatearen kapital-zabalkuntzan parte hartzeko.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Dekretua
- Organo arau-emailea: Ekonomia eta Ogasun Saila; Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 243
- Hurrenkera-zk.: 6214
- Xedapen-zk.: 265
- Xedapen-data: 2011/12/13
- Argitaratze-data: 2011/12/26
Gaikako eremua
- Gaia: Ogasun eta Ekonomía
- Azpigaia: Ogasun
Deskribapenak
Testu legala
Ekarpen SPE SA sozietatearen Administrazio Kontseiluak Akziodunen Batzar Orokorrari kapitala 20.000.000 euroz zabaltzeko proposamena egitea erabaki zuen.
Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak, Ekarpen SPE SA sozietatearen sozio den heinean, lehentasunezko eskubidea du akzio berriak harpidetzeko, Kapital Sozietateei buruzko Legearen Testu Bategina onartu zuen uztailaren 2ko 1/2010 Legegintzako Errege Dekretuaren 304. artikuluan xedatutakoa betez.
Euskadiko Ondareari buruzko Legearen Testu Bategina onartzen duen azaroaren 6ko 2/2007 Legegintzako Dekretuaren 110.1 artikuluan honako hau ezartzen du: enpresa-ondarea osatzen duten ondasunak eta eskubideak eskuratzeko, aurretiaz, Jaurlaritzaren Kontseiluaren baimena beharko da, dekretu bidez emana, eta horretarako proposamena, berriz, ondareari buruzko eskumenak dituen saileko buruak eta, zuzenean nahiz bitarteko erakunde baten bidez, sozietatea atxikirik duen edo izango duen saileko buruak egin beharko dute, biek batera. Dekretua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da, baina ematen den egunetik aurrera izango du indarra.
Kapitala ordezkatzen duten baloreak eskuratzeko baimena ematen duen dekretuak nahitaez adieraziko ditu, non eta doako eskuratzea ez den, sozietatearen xedea eta EAEk, zuzenean nahiz zeharka, zenbateko partaidetza-portzentajea izango duen sozietatean.
Ekarpen SPE SA sozietatearen helburu soziala enpresak sustatzea eta bultzatzea izango da, beren kapitalean aldi baterako parte hartuz eta Bizkaiko Lurralde Historikoko sozietateen zergei buruzko ekainaren 26ko 3/1996 Foru Arauaren 60.1.b) artikuluan xedatutako eragiketak eginez.
Ondorioz, Ekonomia eta Ogasuneko sailburuak eta Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko sailburuak proposatuta, Jaurlaritzaren Kontseiluak 2011ko abenduaren 13an egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe
Dekretu hau onartzen den egunean jarriko da indarrean.
Vitoria-Gasteizen, 2011ko abenduaren 13an.
Lehendakaria,
FRANCISCO JAVIER LÓPEZ ÁLVAREZ.
Ekonomia eta Ogasuneko sailburua,
CARLOS AGUIRRE ARANA.
Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko sailburua,
BERNABÉ UNDA BARTUREN.


