Euskadi.eus
  • 271/2011 DEKRETUA, abenduaren 20koa, Energiaren Euskal Erakundeari baimena ematen diona Central Hidroeléctrica San Pedro de Araia, S.A. baltzuaren kapital sozialeko partaidetza saltzeko; ondorioz baltzu horrek izaera publikoa galduko du. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

271/2011 DEKRETUA, abenduaren 20koa, Energiaren Euskal Erakundeari baimena ematen diona Central Hidroeléctrica San Pedro de Araia, S.A. baltzuaren kapital sozialeko partaidetza saltzeko; ondorioz baltzu horrek izaera publikoa galduko du.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Ekonomia eta Ogasun Saila; Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 246
  • Hurrenkera-zk.: 6307
  • Xedapen-zk.: 271
  • Xedapen-data: 2011/12/20
  • Argitaratze-data: 2011/12/29

Gaikako eremua

  • Gaia: Ogasun eta Ekonomía
  • Azpigaia: Ogasun

Testu legala

Euskal Autonomia Erkidegoko Herriogasuntza Nagusiaren antolarauei buruzko Legearen Testu Bategina onartu zuen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuak 20.3 artikuluan ezartzen du Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko edo bere erakundeetako baltzu publikoak sortu eta desagerrarazteko eta eratutako baltzuetako partaide nagusi bilakatu ahal izateko edo partaide nagusi izateari uzteko, Jaurlaritzaren dekretua beharko dela.

2011ko uztailaren 5ean egindako batzarrean, Energiaren Euskal Erakundeak honako hau erabaki zuen: baimena ematea Central Hidroeléctrica San Pedro de Araia, S.A. baltzuari 50.000 akzio 242.165 euroko prezioan saltzeko, haiek amortizatzeko.

Eragiketa horren ostean, Energiaren Euskal Erakundeak Central Hidroeléctrica San Pedro de Araia, S.A. baltzuan duen partaidetza % 48,73ko izango da; beraz baltzu publikoaren izaera galduko du.

Ondorioz, Ekonomia eta Ogasuneko sailburuak eta Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko sailburuak proposatuta, Jaurlaritzaren Kontseiluak 2011ko abenduaren 20a egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe

Dekretu honek onartzen den egunetik hara sortuko ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteizen, 2011ko abenduaren 20an.

Lehendakaria,

FRANCISCO JAVIER LÓPEZ ÁLVAREZ.

Ekonomia eta Ogasuneko sailburua,

CARLOS AGUIRRE ARANA.

Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko sailburua,

BERNABÉ UNDA BARTUREN.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik