- 273/2011 DEKRETUA, abenduaren 20koa, Osasun Arloko Mahai Sektorialak 2011ko uztailaren 12ko bileran egindako hitzarmena (etengabeko arretako profesionalen lan-baldintzei buruzkoa) onartzekoa. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
Inprimatu273/2011 DEKRETUA, abenduaren 20koa, Osasun Arloko Mahai Sektorialak 2011ko uztailaren 12ko bileran egindako hitzarmena (etengabeko arretako profesionalen lan-baldintzei buruzkoa) onartzekoa.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Dekretua
- Organo arau-emailea: Osasun eta Kontsumo Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 246
- Hurrenkera-zk.: 6310
- Xedapen-zk.: 273
- Xedapen-data: 2011/12/20
- Argitaratze-data: 2011/12/29
Gaikako eremua
- Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua; Osasun eta kontsumoa
- Azpigaia: Lana eta enplegua; Funtzio publikoa
Testu legala
2010eko ekainaren 19an, Etengabeko Arreta Guneetako ordenazio-eredu berria ezarri zen, eta, horren ondorioz, zenbait antolakuntza-neurri jarri ziren martxan. Kasu batzuetan, neurri horiek eragina izan dute lehenagotik zerbitzu horietan lanean ari ziren langileen urteko lanaldiaren ordu-banaketan.
Osasun Arloko Mahai Sektorialean uztailaren 12an egindako hitzarmena irtenbide adostua eta egokia da. Osakidetzak konpromisoa hartzen du 2010eko ekainaren 19an Etengabeko Arreta Guneetan lan egiten zuten profesionalen jarduerari eusteko, aldaketarik egin gabe, larunbatetako 08:00etako edo 09:00etako eta 14:00etako ordu-tartean (erakunde bakoitzaren arabera) izan ezik.
Bestalde, Etengabeko Arreta Guneetako langileen larunbatetako ordutegiaren luzapen horrek tratamendu berezia izango du urteko lanaldirako.
Horrez gain, Osakidetzak ospitaletik kanpoko larrialdiei buruzko zirriborro bat egitea aurreikusten da, eta horretarako sortzen den lantaldeari aurkeztuko zaio, azter dezan.
Azkenik, barne-lekualdaketako eta behin betiko barne-mugikortasuneko zenbait neurri hitzartu dira.
Egindako hitzarmena osorik eztabaidatu du Osasun Arloko Mahai Sektorialak, eta, azkenean, Osakidetzaren ordezkaritzak eta UGT zentral sindikalarenak sinatu dute.
Aintzat harturik 2007ko apirilaren 12ko 7/2007 Legean (Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuarenean) jasotzen diren aurreikuspenak, negoziazio kolektiboari, ordezkapenari eta parte-hartzeari buruzkoak, 1997ko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen (Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzkoaren) 28.9 artikuluan jasotzen direnak eta 2010eko abenduaren 23ko 5/2010 Legearen (Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorrak onartzen dituenaren) 29. artikuluan jasotzen direnak, aurrehitzarmenaren balioa eta eraginkortasuna Gobernu Kontseiluak onartu behar du, formalki eta espresuki.
Hori guztia kontuan izanik, Osasuneko sailburuak hala proposatuta eta Gobernu Kontseiluak aztertu eta onetsi ondoren 2011ko abenduaren 20ko bileran, honako hau
Vitoria-Gasteizen, 2011ko abenduaren 20an.
Lehendakaria,
FRANCISCO JAVIER LÓPEZ ÁLVAREZ.
Osasun eta Kontsumoko sailburua,
Javier Rafael Bengoa Rentería.
Vitoria-Gasteizen, 2011ko uztailaren 12an, eta Osasun Arloko Mahai Sektoriala bildurik, alde batetik Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko ordezkariak, eta bestetik UGT sindikatuko ordezkariek, akordio hau izenpetzen dute
HITZAURREA
2010eko ekainaren 19an, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuak Lehen Mailako Atentzioko Zerbitzua berrantolatu zuen asteburutan eta jaiegunetan.
Eredu berri hori ezartzean, antolaketa-neurri batzuk hartu ziren, eta zenbait kasutan neuri hori ezarri aurretik EAGtan lan egiten zuten langileen urteko lanaldiko ordutegi-banaketan eragina izan zezaketen.
Berrantolaketa horren ustezko eragina aztertzeko Batzorde Tekniko bat eratu zen. Batzorde horrek Akordio-proposamen bat eraman zuen sanitateko Mahai sektorialera honek kontuan har zezan.
Zentzu horretan eta inplikatutako alde guztientzako moduko akordio bat lortze aldera, hurrengo erabaki hau onartzen da
ERABAKIA
Administrazioak dagozkion jarduera-karteldegiak ezartzeko konpromisoa hartzen du, eta horrela 2010eko ekainaren 19an EAGtan lan egiten zuten profesional guztiek euren lana ordura arte bezala ezer aldatu gabe egin dezaten, erakunde bakoitzaren arabera larunbatetako 08:00 edo 09:00ak eta 14:00ak arteko ordutegi-tramuan izan ezik, eta horrek ez du inolako aldaketarik eragingo zentro ezberdinetako irekiera-ordutegiari dagokionez.
Larunbateko jarduera, 08:00etatik 22:00etara bitartekoa, zenbateko gehigarri batekin ordainduko da edo luzatze-faktore zuzentzaile bat aplikatuko zaio, lan egindako ordu bakoitzeko 1,5 ordukoa, profesional bakoitzari dagokion urteko ohiko jardunaldiaren konputurako.
Baimen eta lizentzien kasuan, ordutegi-tramu horretan egindako jardunaldian ordu bat konputatuko da programatutako ordu bakoitzeko.
EAGren ezaugarriengatik edota plantilaren osaketagatik, ezin bada urteko lanaldia betetzeko moduko karteldegirik egin, luzatze-faktore zuzentzailea aplikatuko da urteko lanaldia % 100ean bete arte. Hortik aurrera, 08:00etatik 22:00etara bitarteko larunbatetako ordutegi-tarteari aurrerago aipatzen den zenbateko gehigarria aplikatuko zaio, jarduera-antolaketak eta profesionalen prestasunak luzatze-faktore zuzentzailea aplikatzea ahalbidetzen duenean izan ezik.
Halakoetan, 08:00etatik 22:00etara bitartean egindako ordu bakoitzari aplika dakiokeen zenbatekoa hauxe izango da ospitalez kanpoko larrialdiagatiko berariazko osagarri moduan:
(Ikus .PDF)
Lanaldia luzatzeko faktore zuzentzailea aplikatuta ere, EAG berrantolatzearen ondorioz ordu-defizitak badaude, neurri gehigarriak hartuko dira arauzko urteko lanaldia betetzeko, hala nola prestakuntza korporatiborako orduak, lehen mailako atentzioko taldeei laguntzeko orduak, astelehenetik ostiralera bitarteko eguneko orduak luzatzea, eta profesionalekin adostu ahal diren beste neurri batzuk. Atal honetan adierazitakoak ez die eragingo EAGak berrantolatu aurretik leudekeen ordu-defizitei.
Lan-talde bat eratuko da, Akordio hau sinatu duten Osakidetzako eta sindikatuetako ordezkariez osatua. Osakidetzak, Akordioa sinatu eta 20 eguneko epean, ospitalez kanpoko larrialdien gaineko azterketa-zirriborro bat aurkeztuko dio lan-talde horri. Besteak beste, hor jasoko dira: zentro horien asistentzia-kalitateari eta egiturari buruzko alderdiak, eta baita bertan lan egiten duten profesionalen prestakuntzari eta garapenari buruzkoak ere. Halaber, bertan sartuko da EAGtan detektatutako premia estrukturalen azterketa ere (altzariak, instalazioak, tresneria, etab.).
Neurri horiek atzeraeraginezko ondorioak izango dituzte 2010eko ekainaren 19tik aurrera. Hala ere, karteldegien lehengoratzea aurtengo irailetik aurrera egingo da.
Lau urteko epean, EAGtako plantilako langile finkoek berrantolaketa hasi zenean (2010eko ekainaren 19a) aktibo zeudenek eta berrantolaketa horren ondorioz bere lan-baldintzak aldaturik ikusi dituztenek lehentasuna izango dute eskualde bereko beste EAG batzuetara joateko, eskualdean beste ohiko mugikortasun-prozesu batzuetarako ezartzen diren baremo-irizpideei jarraituz, baina lehentasunez pertsonal horri aplikatuz.
Akordio hau sinatu eta lehen mailako atentzioko eskualde bakoitzean deitzen den etengabeko barne-mugikortasuneko lehen prozesuan, berrantolaketa hasi zen egunean EAGko plantilako langile finko zenak lehentasuna izango du bere eskualdeko Lehen Mailako Atentzioan lanpostu funtzional bereko plazak okupatzeko behin betiko barne-mugikortasun bidez.
Mugikortasun hori behin bakarrik egingo da eta salbuespena izango da.
Lanpostua esleitzeko, eskualdean beste ohiko mugikortasun-prozesuetan ezartzen diren baremo-irizpide berak erabiliko dira, baina lehentasunez pertsonal horri aplikatuta.
Osakidetzak jarraibide batzuk egingo ditu EAGko profesional guztientzat. Bertan jasoko dira: profesionalak pazienteen etxeetara garraiatzea, edota bere ibilgailua erabiltzen badute dagokion kalte-ordaina ordaintzea.
EAGtako lana, ahal dela, zentro bakar batean egingo da. Eskualde batzuetako prestazioan profesional batek EAGko zentro batera baino gehiagotara joan behar badu guardia berean, egoera hori lehen aipatutako ospitalez kanpoko larrialdien gaineko azterketan aztertuko da, bere lantokitik desplazatzera behartuta leudekeen EAGko langileak murriztu edo kendu ahal izateko.
Berrantolaketa horren ondorioz, ohiko lanaldia 24:00etan amaitzen duten EAGtan (Elgoibar, Gorliz) eta asistentzia-arrazoiengatik lanaldi hori luzatu beharko balitz, luzapen-denbora hori ohiko lanalditik kanpokotzat joko da, eta 2 ordu emango dira sartutako ordu bakoitzeko (Akordioaren 36. artikulua) edota egunero 30 minutu konputatuko dira.
2011ko ekitaldirako Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorrak onartzen dituen Legean ezarritakoarekin bat (abenduaren 23ko 5/2010 Legea), bere baliotasun eta ondorio osorako, akordio hau Jaurlaritzaren Kontseiluak onartu behar du, aldez aurretik Ekonomia eta Ogasun eta Justizia eta Herri Administrazio Sailek txostena emanda.
Eta adostasunaren berri emateko, aldeek sinatzen dute goian aipatutako datan.
Osakidetzaren izenean:
Giza Baliabideetako zuzendaria,
TOMÁS MENDOZA CARNICERO.
Sindikatuen izenean:
Osasun Arloko idazkaria, FSP/UGT Euskadi,
ARANTZA AGOTE ZABALLA.
Lehen Mailako Atentzioko Arduraduna, UGT/Osasun Arloa,
ANTONIO GARCÍA GONZÁLEZ.


