- 280/2011 DEKRETUA, abenduaren 27koa, baimena ematen diona Euskal Irrati Telebista-Radio Televisión Vasca Erakunde Publikoari Gasteiz Irratia-Radio Vitoria SA Sozietate Anonimo Publikoaren kapital-zabalkuntzan parte hartzeko. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
Inprimatu280/2011 DEKRETUA, abenduaren 27koa, baimena ematen diona Euskal Irrati Telebista-Radio Televisión Vasca Erakunde Publikoari Gasteiz Irratia-Radio Vitoria SA Sozietate Anonimo Publikoaren kapital-zabalkuntzan parte hartzeko.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Dekretua
- Organo arau-emailea: Kultura Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 4
- Hurrenkera-zk.: 89
- Xedapen-zk.: 280
- Xedapen-data: 2011/12/27
- Argitaratze-data: 2012/01/05
Gaikako eremua
- Gaia: Ogasun eta Ekonomía
- Azpigaia: Ogasun
Deskribapenak
Testu legala
Euskadiko Ondareari buruzko Legearen Testu Bategina onartzen duen azaroaren 6ko 2/2007 Legegintza Dekretuak honako hau ezartzen du 110.1 artikuluan: enpresa-ondarea osatzen duten ondasunak eta eskubideak eskuratzeko, aurretiaz, Jaurlaritzaren Kontseiluaren baimena beharko da, dekretu bidez emana, eta horretarako proposamena, berriz, ondareari buruzko eskumenak dituen saileko buruak eta, zuzenean nahiz bitarteko erakunde baten bidez, sozietatea loturik duen edo loturik izango duen saileko buruak egin beharko dute, biek batera. Dekretua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da, eta ematen den egunetik aurrera izango du indarra.
Sozietatearen helburua aldi berean irudiak eta hotsak sortu herritar guztiei helaraztea da, zuzen-zuzenean edo aldez aurretik grabaturik, uhinen edo kableen bidez, informazioa, kultura, artea, aisialdi-jarduerak, mezu komertzialak eta publizitatea zabaltzeko, bai eta hezkuntza sistemei laguntzeko bitartekoa izateko ere, euskal kultura eta, batik bat, euskara sustatzeko eta garatzeko erakundeekin elkarlanean aritzeko ere eta, halaber, aurrekoen osagarri diren ekintzak sustatzeko.
Gasteiz Irratia / Radio Vitoria SA Sozietate Anonimo Publikoaren Batzar Orokor Unibertsal eta Apartekoak 2011ko azaroaren 14an erabaki zuen sozietatearen kapitala hogeita lau mila bederatziehun eta hogeita bat euro (24.921) zabaltzea. Horretarako, berrehun eta laurogeita lau (284) akzio berri jaulkiko dira, bakoitzak laurogeita zazpi euro eta hirurogeita hamabost zentimoko (87,75) balio nominala duela. Akzio horiek 18412tik 18695era zenbatuko dira, biak barne, modu korrelatiboan.
Euskal Irrati Telebista / Radio Televisión Vasca Erakunde Publikoa da aipatu erakundearen akziodun bakarra, horrenbestez, sozietate horretan bazkide izateari datxezkion eskubideez baliatzea dagokio akzio berriak eskuratzeari buruzko erabakia hartzeko. Halaber, lehenengo paragrafoan azaldutakoarekin bat, Jaurlaritzaren Kontseiluaren baimena behar da akzio berriak eskuratzeko.
Lehendakariaren maiatzaren 8ko 4/2009 Dekretuaren 15.2 artikuluan xedatutakoaren arabera, Euskal Irrati Telebista zuzenbide pribatuko erakunde publikoa Kultura Sailari atxikita dago.
Ondorioz, Ekonomia eta Ogasuneko sailburuaren eta Kulturako sailburuaren proposamenez, Jaurlaritzaren Kontseiluak 2011ko abenduaren 27an egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe
Euskal Irrati Telebista / Radio Televisión Vasca Erakunde Publikoak zabalkuntzaren % 100ean parte hartuko du. Hortaz, aipatutako kapital-zabalkuntzaren ondoren, Euskal Irrati Telebista / Radio Televisión Vasca Erakunde Publikoak milioi bat, seiehun eta berrogei mila, laurehun eta laurogeita sei euro eta hogeita bost zentimoko (1.640.486,25) parte-hartzea izango du, hamazortzi mila seiehun eta laurogeita hamabost (18.695) akziotan banatuta, bakoitzak laurogeita zazpi euro eta hirurogeita hamabost zentimoko (87,75) balioa duela; hau da, sozietatearen etorkizuneko kapitalaren % 100ari dagokion parte-hartzea.
Dekretu honek onartzen den egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteizen, 2011ko abenduaren 27an.
Lehendakaria,
FRANCISCO JAVIER LÓPEZ ÁLVAREZ.
Ekonomia eta Ogasuneko sailburua,
CARLOS AGUIRRE ARANA.
Kulturako sailburua,
MARÍA BLANCA URGELL LÁZARO.


