- 281/2011 DEKRETUA, abenduaren 27koa, Eusko Irratia SA sozietate anonimo publikoaren kapital-zabalkuntzan partaidetza izateko, Euskal Irrati Telebista ente publikoari baimena emateko dena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
Inprimatu281/2011 DEKRETUA, abenduaren 27koa, Eusko Irratia SA sozietate anonimo publikoaren kapital-zabalkuntzan partaidetza izateko, Euskal Irrati Telebista ente publikoari baimena emateko dena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Dekretua
- Organo arau-emailea: Kultura Saila; Ekonomia eta Ogasun Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 5
- Hurrenkera-zk.: 119
- Xedapen-zk.: 281
- Xedapen-data: 2011/12/27
- Argitaratze-data: 2012/01/09
Gaikako eremua
- Gaia: Ogasun eta Ekonomía
- Azpigaia: Ogasun
Deskribapenak
Testu legala
Euskadiko Ondareari buruzko Legearen Testu Bategina onartzen duen azaroaren 6ko 2/2007 Legegintza Dekretuak honako hau ezartzen du 110.1 artikuluan: enpresa-ondarea osatzen duten ondasunak eta eskubideak eskuratzeko, aurretiaz, Jaurlaritzaren Kontseiluaren baimena beharko da, dekretu bidez emana, eta horretarako proposamena, berriz, ondareari buruzko eskumenak dituen saileko buruak eta, zuzenean nahiz bitarteko erakunde baten bidez, sozietatea loturik duen edo loturik izango duen saileko buruak egin beharko dute, biek batera. Dekretua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da, eta ematen den egunetik aurrera izango du eragina.
Sozietatearen helburua: igorpen irratielektrikoez baliatuz, soinuak uhinen bidez edo horretarako diren kableen bidez sortzea eta zabaltzea bitartekoz edo bitartekorik gabe herritar guztiengana, edo herritar batzuengana; betiere helburua izanik kultura, informazioa, artea, aisialdia, merkataritza, publizitatea, hezkuntza-sistemarekin batera lan egitea, euskal kultura sustatu eta zabaltzea eta, batik bat, euskara sustatu eta garatzea, eta, horietaz gain, aipatutako eginkizunekin bat etorri edo horien osagarri diren jarduera oro.
Eusko Irratia SA sozietate anonimo publikoak, 2011ko azaroaren 14an egindako Batzar Orokor Unibertsal eta Apartekoan, honako erabaki hau hartu zuen: kapital soziala ehun eta hamalau mila bederatziehun eta laurogeita hemeretzi euro eta berrogeita zortzi zentimo (114.999,48) gehitzea; eta, horretarako, euro bat eta zortzi zentimoko (1,08) balio nominala duten ehun eta sei mila laurehun eta laurogeita bat akzio berri (106.481) jaulkitzea, hurrenez hurren 3.639.710tik 3.746.190ra arte zenbatuta, biak barne.
Euskal Irrati Telebista ente publikoa da aipatu erakundearen akziodun bakarra; horrenbestez, sozietate horretan bazkide izateari dagozkion eskubideez baliatuko da, akzio berriak eskuratzeari buruzko erabakia hartzeko. Halaber, lehenengo paragrafoan azaldutakoarekin bat, Jaurlaritzaren Kontseiluaren baimena behar da akzio berriak eskuratzeko.
Lehendakariaren maiatzaren 8ko 4/2009 Dekretuaren 15.2 artikuluan xedatutakoaren arabera, Euskal Irrati Telebista zuzenbide pribatuko ente publikoa Kultura Sailari atxikita dago.
Ondorioz, Ekonomia eta Ogasuneko sailburuaren eta Kulturako sailburuaren proposamenez, Jaurlaritzaren Kontseiluak 2011ko abenduaren 27an egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe
Euskal Irrati Telebista ente publikoak zabalkuntzaren % 100ean parte hartuko du. Hortaz, aipatutako kapital-zabalkuntzaren ondoren, Euskal Irrati Telebista ente publikoak honako parte-hartzea izango du: lau milioi eta berrogeita bost mila zortziehun eta laurogeita bost euro eta hogei zentimo (4.045.885,20) hiru milioi zazpiehun eta berrogeita sei mila ehun eta laurogeita hamar (3.746.190) akziotan banatuta, bakoitzak euro bat eta zortzi zentimoko (1,08) balioa duela. Hau da, sozietatearen etorkizuneko kapitalaren % 100ari dagokion parte-hartzea.
Dekretu honek onartzen den egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteizen, 2011ko abenduaren 27an.
Lehendakaria,
FRANCISCO JAVIER LÓPEZ ÁLVAREZ.
Ekonomia eta Ogasuneko sailburua,
CARLOS AGUIRRE ARANA.
Kulturako sailburua,
MARÍA BLANCA URGELL LÁZARO.


