- 282/2011 DEKRETUA, abenduaren 27koa. Honen bidez, Euskal Irrati Telebista erakunde publikoari baimena ematen zaio, Euskal Telebista SA sozietate anonimo publikoaren kapital-zabalkuntzan partaidetza izateko. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
Inprimatu282/2011 DEKRETUA, abenduaren 27koa. Honen bidez, Euskal Irrati Telebista erakunde publikoari baimena ematen zaio, Euskal Telebista SA sozietate anonimo publikoaren kapital-zabalkuntzan partaidetza izateko.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Dekretua
- Organo arau-emailea: Kultura Saila; Ekonomia eta Ogasun Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 5
- Hurrenkera-zk.: 120
- Xedapen-zk.: 282
- Xedapen-data: 2011/12/27
- Argitaratze-data: 2012/01/09
Gaikako eremua
- Gaia: Ogasun eta Ekonomía
- Azpigaia: Ogasun
Deskribapenak
Testu legala
Euskadiko Ondareari buruzko Legearen Testu Bategina onartzen duen azaroaren 6ko 2/2007 Legegintza Dekretuak honako hau ezartzen du 110. artikuluan: enpresa-ondarea osatzen duten ondasunak eta eskubideak eskuratzeko, aurretiaz, Jaurlaritzaren Kontseiluaren baimena beharko da, dekretu bidez emana, eta horretarako proposamena, berriz, ondareari buruzko eskumenak dituen saileko buruak eta, zuzenean nahiz bitarteko erakunde baten bidez, sozietatea loturik duen edo loturik izango duen saileko buruak egin beharko dute, biek batera. Dekretua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da, eta ematen den egunetik aurrera izango du indarra.
Sozietatearen betekizuna irudiak eta soinuak sortzea eta transmititzea da eta, zuzen-zuzenean edo aldez aurretik grabaturik, emisio erradioelektrikoen, uhinen edo kableen bidez transmititzea, herritar guztiei helarazteko, helburua informazioa, kultura, artea, aisialdia, mezu komertzialak eta publizitatea zabaltzea izanik, bai eta hezkuntza sistemei laguntzeko bitartekoa izatea ere, euskal kultura eta, batik bat, euskara sustatzeko eta garatzeko.
Euskal Telebista sozietate anonimo publikoak (kide bakarreko sozietatea) 2011ko azaroaren 14an egindako Batzar Orokor Unibertsal eta Apartekoan, honako erabaki hau hartu zuen: kapital soziala bi milioi bederatziehun eta berrogeita hamalau mila bederatziehun eta laurogeita hamasei euro eta laurogei zentimotan (2.954.996,80) gehitzea; eta, horretarako, sei euro eta zentimo bateko (6,01) balio nominala duten laurehun eta laurogeita hamaika mila seiehun eta laurogei (491.680) akzio berri jaulkitzea, hurrenez hurren 16.414.047 tik 16.905.726ra arte zenbatuta, biak barne.
Euskal Irrati Telebista-Radio Televisión Vasca Erakunde Publikoa da aipatu erakundearen akziodun bakarra; horrenbestez, sozietate horretan bazkide izateari dagozkion eskubideez baliatuko da, akzio berriak eskuratzeari buruzko erabakia hartzeko. Halaber, lehenengo paragrafoan azaldutakoarekin bat, Jaurlaritzaren Kontseiluaren baimena behar da akzio berriak eskuratzeko.
Lehendakariaren maiatzaren 8ko 4/2009 Dekretuaren 15.2 artikuluan xedatutakoaren arabera, Euskal Irrati Telebista zuzenbide pribatuko erakunde publikoa Kultura Sailari atxikita dago.
Ondorioz, Ekonomia eta Ogasuneko sailburuaren eta Kulturako sailburuaren proposamenez, Jaurlaritzaren Kontseiluak 2011ko abenduaren 27an egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe
Euskal Irrati Telebista erakunde publikoak zabalkuntzaren % 100ean parte hartuko du. Hortaz, aipatutako kapital-zabalkuntzaren ondoren, Euskal Irrati Telebista erakunde publikoak honako parte-hartzea izango du: ehun eta bat milioi seiehun eta hiru mila laurehun eta hamahiru euro eta hogeita sei zentimo (101.603.413,26), hamasei milioi bederatziehun eta bost mila zazpiehun eta hogeita sei (16.905.726) akzio berdinetan banatuta, bakoitzak sei euro eta zentimo bat (6,01) balioa duela. Hau da, sozietatearen etorkizuneko kapitalaren % 100ari dagokion parte-hartzea.
Dekretu honek onartzen den egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteizen, 2011ko abenduaren 27an.
Lehendakaria,
FRANCISCO JAVIER LÓPEZ ÁLVAREZ.
Ekonomia eta Ogasuneko sailburua,
CARLOS AGUIRRE ARANA.
Kulturako sailburua,
MARÍA BLANCA URGELL LÁZARO.


