- 1/2012 DEKRETUA, urtarrilaren 10ekoa, Merkataritza Banaketaren Behatokia sortu eta arautzen duen Dekretua aldatzeko dena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
Inprimatu1/2012 DEKRETUA, urtarrilaren 10ekoa, Merkataritza Banaketaren Behatokia sortu eta arautzen duen Dekretua aldatzeko dena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Dekretua
- Organo arau-emailea: Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 14
- Hurrenkera-zk.: 308
- Xedapen-zk.: 1
- Xedapen-data: 2012/01/10
- Argitaratze-data: 2012/01/20
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza; Ekonomi Jarduerak
- Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Merkataritza eta turismoa
Testu legala
Merkataritza Banaketaren Behatokia martxoaren 27ko 56/2007 Dekretuaren bitartez sortu zen, EAEko merkataritza-sistemaren bilakaerari jarraipen egokia egiteko xedez. Horretaz gain, sektorea aztertu, egon dagoen informazioa ebaluatu eta bilakaera baloratuko zituen. EAEko Administrazioko, erakundeetako eta inplikatutako sektoreetako adituz osatutako Organo Aholku Emaile horrek EAEko dinamika komertziala ebaluatu eta aztertuko du. Sektorekako elementu integratzailea eta ezagutza mailan balio erantsia duten sinergia sortzaileen eta informazio baliabideen tresna eragilea bihurtuko da.
2007. urtean sortu zenetik, hainbat aldaketa gertatu dira bai Eusko Jaurlaritzan bertan (Sailen egitura bestelakoa da gaur egun), bai merkataritza-banaketaren sektorean, honako faktore hauen ondorioz: bilakaera ekonomikoaren, globalizazio-prozesuaren eta teknologia berriak txertatzearen ondorioz. Faktore horiek guztiek eragina dute kontsumo-portaeran eta, beraz, ezinbestekoa da jardueraren administrazioa sinplifikatzea, sortzen diren premiei azkarrago erantzun ahal izateko. Hori guztia kontuan izanik, dekretu hori aldatzea komeni da, egoera berrira egokitu eta, hartara, Behatokiaren funtzionamendua arinagoa izan dadin.
Aldaketak barne-egituran egingo dira; orain bi organo izango ditu: Behatokiaren Osoko Bilkura edo Kontsulta Foroa, eta Idazkaritza Teknikoa; beraz, Batzorde Exekutiboa desagertu egingo da, eraginkortasuneko arrazoi praktikoak direla-eta. Osoko Bilkuraren osaeran kide kopurua murriztu egingo da: 30 izatetik 24 izatera igaroko dira baina inplikatutako sektoreen ordezkagaitasuna murriztu gabe.
Horren ondorioz, Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko sailburuak proposatuta eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2012ko urtarrilaren 10ean eginiko bileran aztertu eta onartu ondoren, honako hau
Merkataritza Banaketaren Behatokiaren egituran bi organo egongo dira: Behatokiaren Osoko Bilkura edo Kontsulta Foroa, eta Idazkaritza Teknikoa.
Dekretu honetako 2. artikuluan ezarritako eginkizunak burutzea dagokio Behatokiaren Osoko Bilkurari.
Behatokiaren Osoko Bilkuran edo Kontsulta Foroan Behatokia osatzen duten eremu guztietako sektorekako eta erakundeetako agenteek parte hartuko dute.
Behatokiaren Osoko Bilkurak lehendakaria eta hogeita lau kide izango ditu; kide horiek honela banatuko dira:
Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Saileko Merkataritza eta Turismoko sailburuordea izango da lehendakari.
Merkataritzako zuzendaria.
Hogeita hiru kide. Kide horiek dagozkien arloetan eta Euskal Autonomia Erkidegoko merkataritzaren arloan adituak izango dira eta. Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren, erakundeen eta inplikatutako sektoreetako kideen artean hautatuko dira.
Adierazitako hogeita hiru kideen jatorria:
EAEko Administrazio Orokorreko hiru kide, Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko sailburuak proposatuta.
Euskal Udalen Elkarteko (EUDEL) ordezkari bat.
Merkataritzako Enpresaburuen Elkarteetako bost ordezkari, bakoitzak proposatuta:
ANGED Merkataritza Banaketako Enpresa Handien Elkartearen ordezkari bat.
ASUPE Euskadiko Supermerkatuen Elkarteko kide bat.
Euskomer Euskadiko Merkataritzako Lurralde Federazioetako ordezkari bat.
Euskal Dendak Euskadiko Merkatarien, Ostalarien eta Zerbitzu Enpresen Elkarteen Konfederazioko kide bat.
Euskadiko Hiri Merkataritzako Plataformetako ordezkari bat.
EAEko Kontsumitzaileen Elkarteetako kide bat, elkarteek proposatua.
Euskal Autonomia Erkidegoan ordezkari gehien dituzten sindikatuetako kide bana, eurek proposatuta. Urtean behin txandakatuko dira.
Eustat Euskal Estatistika Erakundeko kide bat.
Euskal Autonomia Erkidegoko Merkataritza, Industria eta Nabigazioko Ganberetako ordezkari bat, eurek proposatuta.
Lehiaren Defentsarako Euskal Auzitegiko kide bat, auzitegiak proposatua.
Kide bat Orkestra Lehiakortasunerako Euskal Institutuaren izenean.
Kide bat Euskalit Bikaintasunerako Euskal Fundazioaren izenean.
Kide bat Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentziaren izenean.
EAEko Unibertsitateetako hiru kide, bakoitzak proposatuta:
Euskal Herriko Unibertsitatearen ordezkari bat.
Mondragón Unibertsitatearen ordezkari bat.
Deustuko Unibertsitatearen ordezkari bat.
Behatokiaren Idazkaritza Teknikoko hiru kide, lehendakaritzak proposatuta.
Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailak izendatuko ditu kideak, aurreko paragrafoetan jasotako entitateek proposatu ostean.
Osoko Bilkurako idazkari Behatokiaren Idazkaritza Teknikoko kide bat izango da; hitz egiteko eskubidea izango du, baina ez botorik, eta lehendakariak izendatuko du.
Emakumeen eta gizonen berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen 23. artikulua betez, Behatokiaren Osoko Bilkuraren osaeran trebakuntza, gaitasun eta prestakuntza egokia duten emakumeen eta gizonen ordezkaritza orekatua izango da. Horretarako, Lege horren 3.7 artikuluari jarraiki, sexu biek % 40 ordezkaritza, gutxienez, dutenean jotzen da ordezkaritza orekatutzat.
Merkataritza Banaketaren Behatokiaren eginkizunak betetzen laguntzeko, Idazkaritza Teknikoak, honako zeregin hauek hartuko ditu bere gain: kanpoko informazio-iturriak biltzea, barruko produktuak gertatzea, koordinazioa, dokumentuak gainbegiratzea, eta Osoko Bilkurari administrazio- eta kudeaketa-arloko laguntza ematea.
Merkataritza Banaketaren Behatokiak euskararen eta gaztelaniaren erabilera bermatuko du barruko zein kanpoko funtzionamenduan.
Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean sartuko da indarrean.
Vitoria-Gasteizen, 2012ko urtarrilaren 10ean.
Lehendakaria,
FRANCISCO JAVIER LÓPEZ ÁLVAREZ.
Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko sailburua,
BERNABÉ UNDA BARTUREN.


