Euskadi.eus
  • 18/2012 DEKRETUA, otsailaren 14koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Administrazioko Bulego Fiskaleko lanpostu-zerrendak onartzeko dena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

18/2012 DEKRETUA, otsailaren 14koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Administrazioko Bulego Fiskaleko lanpostu-zerrendak onartzeko dena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Justizia eta Herri Administrazio Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 36
  • Hurrenkera-zk.: 783
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2012/02/14
  • Argitaratze-data: 2012/02/20

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Segurtasuna eta justizia
  • Azpigaia: Justizia; Funtzio publikoa

Testu legala

Lanpostuen zerrendak Justizia Administrazioaren barne-egiturak antolatzeko baliabideak dira. Beraz, onartu egin behar dira, Botere Judizialari buruzko uztailaren 1eko 6/1985 Lege Organikoaren 521., 522. eta 523. artikuluetan ezarritakoa betetzeko.

Botere Judizialaren uztailaren 1eko 6/1985 Lege Organikoaren 521. artikuluak dioenez, onartzen diren lanpostu-zerrenden bidez antolatuko dira langileak, bulego judizialen egitura osatzen duten unitateetan sartuz.

Lege organiko horren 522. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, arlo horretan eskumenak dituzten autonomia-erkidegoek hasierako onarpena emango diete beren jarduera-eremuko bulego judizialetako lanpostu-zerrendei, Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiaren aldeko txostena jaso ondoren eta ordezkaritza handiena duten sindikatuekin negoziatu eta gero.

Lege horren 523. artikuluaren bigarren paragrafoak dioenez, nolanahi ere lanpostuen hasierako zerrendetan egiten diren aldaketetan jaso beharko dira lege horrek langileen berbanaketa eta berrantolaketaren arloan biltzen dituen printzipioak.

Justizia eta Herri Administrazio Sailaren egitura organikoa ezartzen duen abuztuaren 28ko 472/2009 Dekretuaren 12. artikuluan eta Justizia Administrazioko Hizkuntza Normalizaziorako ekainaren 29ko 174/2010 Dekretuan xedatutakoa betez, Bulego Judizial eta Fiskalaren Zuzendaritzak prestatu du Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Administrazioko Bulego Fiskaleko lanpostu-zerrenda.

Hori dela eta, Justizia eta Herri Administrazioko sailburuaren proposamenez, hala jasota baitago Justizia eta Herri Administrazio Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzeko den abuztuaren 28ko 472/2009 Dekretuaren 4. artikuluan, eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2012ko otsailaren 14an egindako bilkuran gaia aztertu eta onartu ondoren, honako hau

Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteizen, 2012ko otsailaren 14an.

Lehendakaria,

FRANCISCO JAVIER LÓPEZ ÁLVAREZ.

Justizia eta Herri Administrazioko sailburua,

IDOIA MENDIA CUEVA.

(Ikus .PDF)