Euskadi.eus
  • 58/2012 DEKRETUA, apirilaren 24koa, Vivienda y Suelo de Euskadi, S.A. / Euskadiko Etxebizitza eta Lurra, E.A. (Visesa) sozietate publikoaren Estatutuak aldatzeko baimena emateko dena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

58/2012 DEKRETUA, apirilaren 24koa, Vivienda y Suelo de Euskadi, S.A. / Euskadiko Etxebizitza eta Lurra, E.A. (Visesa) sozietate publikoaren Estatutuak aldatzeko baimena emateko dena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 100
  • Hurrenkera-zk.: 2280
  • Xedapen-zk.: 58
  • Xedapen-data: 2012/04/24
  • Argitaratze-data: 2012/05/23

Gaikako eremua

  • Gaia: Ogasun eta Ekonomía
  • Azpigaia: Ogasun; Ekonomia

Testu legala

Azaroaren 21eko 258/1989 Dekretuaren bitartez, «Vivienda y Suelo de Euskadi, S.A. / Euskadiko Etxebizitza eta Lurra, E.A» (Visesa) sozietate publikoa sortzea erabaki zen batetik, eta, bestetik, sozietate horren estatutuak onartzea, betiere otsailaren 6ko 29/1990 Dekretuak eta ekainaren 23ko 175/1992 Dekretuak egindako aldaketekin.

Euskadiko Ondareari buruzko Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 6ko 2/2007 Legegintzako Dekretuaren 111.2 artikuluak honako hau xedatzen du: «Zuzenean nahiz zeharka Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren edo instituzionalaren titulartasunpekoak diren akzioen ordezkariek sozietate-estatutuak onartzeko edo aldatzeko onarpena emateko, Jaurlaritzaren Kontseiluaren baimena beharko dute, ondareari buruzko eskumenak dituen sailburuak eta sozietatea loturik duen sailburuak, biek batera, proposaturik».

Honela dio «Vivienda y Suelo de Euskadi, S.A. / Euskadiko Etxebizitza eta Lurra, E.A.» (Visesa) sozietate publikoaren kapitala arautzen duen estatutuen 5.2 artikuluak, azaroaren 21eko 258/1989 Dekretuak emandako erredakzioaren arabera:

  1. Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako lurralde historikoetako foru aldundiek, Euskal Autonomia Erkidegoko udalek eta eremu horretan bere egoitzak dituzten aurrezki kutxek eta kreditu kooperatibek ere ekarpenak egin ahal izango dizkiote sozietatearen kapitalari.

Sozietatearen Administrazio Kontseiluak 2012ko otsailaren 29an erabaki zuen estatutuen aldaketa proposatzea Batzar Nagusiari, Jaurlaritzaren Kontseiluak aurretik baimena emanez gero. Aldaketaren arrazoia Visesaren kapitalari ekarpenak egin ahal dizkien erakunde-motak zabaltzea zen.

Aldaketa horren beharra VISESAren Administrazio Kontseiluak 2011ko abenduaren 21ean jasotako idatzietan dago justifikatuta, sozietatearen kapitalean partaidetza duten hiru finantza-erakundek igorritako idatzietan, alegia: Bilbao Bizkaia Kutxa Aurrezki Kutxa eta Bahitetxeak (BBK), Caja de Ahorros y Monte de Piedad de Gipuzkoa y San Sebastián / Gipuzkoa eta Donostiako Aurrezki Kutxak (Kutxa) eta Caja de Ahorros de Vitoria y Álava / Araba eta Gasteizko Aurrezki Kutxak (Vital) euren partaidetzak Banco Bilbao Bizkaia Kutxa, S.A.U.ren alde (Kutxabank, S.A. izendatuko dena) eskualdatzeko asmoa jakinarazi zuten. Hori guztia, negozioa kontratuko oinarria duten kreditu-erakundeen talde kontsolidagarri baten integratzeko prozesuaren barruan.

Ondorio horietarako, BBK, Kutxa eta Vitalek bakoitzak bere finantza-negozioak bereiztea erabaki du Bankuan. Aurrerantzean, Kutxek kreditu-entitate bezala, finantza-jardueraren zeharkako garapena egingo dute, Aurrezki-kutxen gobernu-organoei eta araubide juridikoaren beste alderdi batzuei buruzko uztailaren 9ko 11/2010 Errege Lege-dekretuak 5.4 artikuluan aurreikusi bezala.

Hala ere, sozietatearen estatutuen 5. artikuluko bigarren paragrafoan jasotako mugapenaren arabera, foru aldundiek, udalek eta Euskal Autonomia Erkidegoko aurrezki kutxek eta kreditu-kooperatibek baino ez dute izango sozietatearen kapitalari egindako ekarpenen titulartasuna, eta horrek oztopoak jartzen ditu Banco Bilbao Bizkaia Kutxa, S.A.U.ri partaidetzak eskualdatzeko orduan. Beraz bada, mugapen horren irismena zehaztu egin behar da eta ekarpenen titulartasuna izateko aukera zabaldu beste kreditu-erakunde batzuei, aipatutako eremuko aurrezki-kutxek kreditu-erakunde gisa duten berezko helburua zeharka eta esklusiban kreditu-erakunde horien bitartez garatu ahalko dutelarik.

Egokitzapen hori egiteko, sozietate publikoaren estatutuen 5.2 artikulua aldatu behar da premia berrietara egokitu ahal izateko.

Horiek horrela, eta Ekonomia eta Ogasuneko sailburuak eta Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioetako sailburuak proposatuta, Jaurlaritzaren Kontseiluak 2012ko apirilaren 24an egindako bileran aztertu eta onartu ondoren, hau

  1. Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako lurralde historikoetako foru aldundiek, Euskal Autonomia Erkidegoko udalek eta eremu horretan bere egoitzak dituzten aurrezki kutxek eta kreditu kooperatibek ere ekarpenak egin ahal izango dizkiote sozietatearen kapitalari, baita aipatutako eremuko aurrezki-kutxek kreditu-erakunde gisa duten berezko helburua esklusiban zeharka garatzeko erabiltzen dituzten kreditu-erakundeek ere.

Jaurlaritzaren Kontseiluak baimena eman ondoren, Akziodunen Batzar Nagusiak aldaketa hori adostu ahal izateko.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik