- 75/2012 DEKRETUA, maiatzaren 15ekoa, Euskal Autonomia Erkidegoko langileen 2013. urteko jaiegunen egutegia onartzeko dena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
Inprimatu75/2012 DEKRETUA, maiatzaren 15ekoa, Euskal Autonomia Erkidegoko langileen 2013. urteko jaiegunen egutegia onartzeko dena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Dekretua
- Organo arau-emailea: Enplegu eta Gizarte Gaietako Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 108
- Hurrenkera-zk.: 2491
- Xedapen-zk.: 75
- Xedapen-data: 2012/05/15
- Argitaratze-data: 2012/06/04
Gaikako eremua
- Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Herri Administrazioa; Lana eta enplegua
Testu legala
Euskal Autonomia Erkidegoko Estatutuaren 12. artikuluan eta Langileen Estatutuari buruzko Legearen testu bategina onartu zuen martxoaren 24ko 1/1995 Legegintzako Errege Dekretuaren 37. artikuluan ezarritakoa betez, Jaurlaritzari dagokio 2013ko lanegunak eta jaiegunak finkatzea, urteak, gehienez ere, hamalau jaiegun izango dituela kontuan harturik.
Apirilaren 22ko 2/2010 Legeak jaiegun ofizial izendatu du urriaren 25a, ondorio guztierako, baita lanegunetarako ere.
Horregatik, lanaldia, lanaldia bereziak eta atsedenaldiak arautzen dituen uztailaren 28ko 2001/1983 Errege Dekretuaren 45. eta 46. artikuluetan ezarritakoa betez (oraindik ere indarrean daude lanaldi bereziei buruzko irailaren 21eko 1561/1995 Errege Dekretuaren xedapen indargabetzaile bakarrean xedatutakoaren arabera), Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburuak proposatuta, Lan Harremanetarako Kontseiluari eta gaia doakien gainontzeko organo aholku-emaileei entzunda, eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2012ko maiatzaren 15ean egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe
Urtarrilaren 1a, Urteberri eguna.
Martxoaren 28a, Ostegun Santua.
Martxoaren 29a, Ostiral Santua.
Apirilaren 1a, Pazko Astelehena.
Maiatzaren 1a, Langileen Eguna.
Uztailaren 25a, Santiago Apostolua.
Abuztuaren 15a, Andra Mari eguna.
Urriaren 12a, Espainiako festa nazionala.
Urriaren 25a, Euskadiko Eguna.
Azaroaren 1a, Domu Santu eguna.
Abenduaren 6a, Espainiako Konstituzioaren eguna.
Abenduaren 25a, Eguberri eguna.
Hilabeteko epea izango dute udalek, dekretua argitaratu ondoko egunetik hasita, proposamena egiteko eta beren lurralde ordezkaritzetara bidaltzeko.
Lehenengoa. Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburuari ahalmena ematen zaio dekretu honetan xedatutakoa ezarri eta betetzeko behar diren xedapenak emateko.
Bigarrena. Administrazio-bideari amaiera ematen dion dekretu honen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Jaurlaritzaren Kontseiluari, hilabeteko epean, dekretua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salan, bi hilabeteko epean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.
Hirugarrena. Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean.
Vitoria-Gasteizen, 2012ko maiatzaren 15ean.
Lehendakaria,
FRANCISCO JAVIER LÓPEZ ÁLVAREZ.
Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburua,
MARÍA GEMMA ARÁNZAZU ZABALETA ARETA.


