- 78/2012 DEKRETUA, maiatzaren 22koa, 2012. urteko estatistika-egitaraua onartzeko dena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
Inprimatu78/2012 DEKRETUA, maiatzaren 22koa, 2012. urteko estatistika-egitaraua onartzeko dena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Dekretua
- Organo arau-emailea: Ekonomia eta Ogasun Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 105
- Hurrenkera-zk.: 2407
- Xedapen-zk.: 78
- Xedapen-data: 2012/05/22
- Argitaratze-data: 2012/05/30
Gaikako eremua
- Gaia: Ogasun eta Ekonomía
- Azpigaia: Ekonomia
Deskribapenak
Testu legala
Euskal Autonomia Erkidegoko Estatistikari buruzko apirilaren 23ko 4/1986 Legeak 6. artikuluan ezartzen duenez, euskal estatistika-plana da jarduera hori antolatzen duen tresna. Plan hori urriaren 21eko 4/2010 Legearen bidez onartu zen, eta plan horrek, orobat, Euskal Autonomia Erkidegoko Estatistika Antolakundeak 2010-2012 epean egin beharreko estatistika-eragiketak biltzen ditu.
Era berean, apirilaren 23ko 4/1986 Legeak berak 7. artikukuluan xedatzen du urteko estatistika-egitarauak direla plana garatzeko eta burutzeko tresnak, eta Jaurlaritzaren dekretu baten bidez onartu beharko direla.
Urteko estatistika-egitarauek estatistika-eragiketen eta izaera hori duten beste jardueren zerrenda biltzen dute, eta horietako bakoitzerako, aipatutako legearen 7. artikuluan zehazten diren ezaugarriak ere jasotzen dituzte banakako fitxetan.
Apirilaren 23ko 4/1986 Legearen 7. artikuluan agindutakoa betez, Euskal Estatistika Erakundeak 2012. urteko estatistika-egitarauaren egitasmoa osatu eta egitarau horren edukiari buruzko derrigorrezko txostena egin du. Egitasmoaren edukia Euskal Estatistika Kontseiluak aztertu du eta Euskal Estatistika Batzordeak apirilaren 23ko 4/1986ko Legearen 34.b) artikuluko nahitaezko txostena eman du.
Horren ondorioz, Ekonomia eta Ogasuneko sailburuaren proposamenez, Jaurlaritzaren Kontseiluak 2012ko maiatzaren 22ko bilkuran gaia aztertu eta onartu ondoren, honako hau
Euskal Autonomia Erkidegoko Estatistikari buruzko apirilaren 23ko 4/1986 Legeko 7. atalean xedaturikoaen arabera, 2012. urteko estatistika-egitaraua onartzen da, zeina Dekretu honen eranskin gisa doan eragiketen multzoak osatzen duen.
Euskal Autonomia Erkidegoko Estatistikaren apirilaren 23ko 4/1986 Legearen 10.2 artikuluan ezarritakoaren arabera, 2012ko Urteko Estatistika Egitarauan sartutako estatistikak derrigorrean bete beharrekoak dira, estatistika-eragiketa bakoitzaren fitxan informatzaile gisa ageri direnentzat.
2012. urteko estatistika egitarauan sartzen diren estatistiken emaitza nagusiak zabaldu egin behar dira; gutxienez Euskal Estatistika Erakundearen webgunean zabaldu behar dira, honako helbide honetan:
www.eustat.es
Estatistika eragiketa bakoitzaren ardura duen erakundeak Euskal Estatistika Erakundera bidali behar ditu lortu dituen emaitza nagusiak. Argitaratzen diren egunean bertan bidaliko ditu. Gainera, Excel euskarrian bidali behar ditu hurrengo helbide elektronikora:
webmaster_eustat@eustat.es
Euskal Estatistika Kontseiluak EHAAn jakinaraziko du emaitza horiek lortu direla.
Lehenengoa. Dekretu honen garapenerako beharrezkoak diren xedapenak agintzeko ahalmena ematen zaio Ekonomia eta Ogasuneko sailburuari.
Bigarrena. Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean jarriko da indarrean dekretu hau.
Vitoria-Gasteizen, 2012ko maiatzaren 22a.
Lehendakaria,
FRANCISCO JAVIER LÓPEZ ÁLVAREZ.
Ekonomia eta Ogasuneko sailburua,
CARLOS AGUIRRE ARANA.
(Ikus .PDF)


