Euskadi.eus
  • 90/2012 DEKRETUA, maiatzaren 29koa, Vitoria-Gasteizen Lakua Bigarren Hezkuntzako Institutua sortzea xedatzen duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

90/2012 DEKRETUA, maiatzaren 29koa, Vitoria-Gasteizen Lakua Bigarren Hezkuntzako Institutua sortzea xedatzen duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 107
  • Hurrenkera-zk.: 2464
  • Xedapen-zk.: 90
  • Xedapen-data: 2012/05/29
  • Argitaratze-data: 2012/06/01

Gaikako eremua

  • Gaia: Hezkuntza
  • Azpigaia: ---

Testu legala

Autonomia Estatutuko 16. artikuluaren arabera, Euskal Autonomia Erkidegoak eskuduntzak ditu irakaskuntza osoan, maila, modalitate eta espezialitate guztietan, betiere, bazter utzi gabe Konstituzioaren 27. artikulua, azken hori garatzen duten lege organikoak, Konstituzioaren 149.1.30 artikuluak Estatuari aitor dizkion ahalmenak, eta Konstituzioa betetzeko eta bermatzeko beharrezkoak diren goi ikuskaritzak.

Irailaren 26ko 2808/1980 Errege Dekretuarekin bat etorriz, Euskal Autonomia Erkidegoari dagokio sortzea, aldatzea, zabaltzea, bat-egitea, sailkatzea eta kentzea unibertsitateaz kanpoko ikastetxe publikoak.

Bestalde, otsailaren 19ko Euskal Eskola Publikoaren 1/1993 Legeko 5. artikuluan xedatu da Euskal Autonomia Erkidegoko botere publikoei dagokiela irakaskuntzaren programazio orokorra egitea eta Euskal Eskola Publikoa osatzen duten ikastetxeak sortzea, aldatzea eta kentzea.

Vitoria-Gasteizko Lakua-Arriaga auzoko ikastetxe publikoetan ikasle ugari dago eskolatuta haur-hezkuntzan eta lehen hezkuntzan, eta 2012-2013 ikasturtean bigarren hezkuntzan hasiko dira. Beraz, beharrezkoa da bigarren hezkuntzako beste institutua bat sortzea auzune horretan.

Horrenbestez, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren proposamenez, eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2012ko maiatzaren 29an egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, honakoa

Lehenengoa. Hezkuntzaren arloan eskumena duen sailburuari ahalmena ematen zaio, dekretu honetan ezarritakoa garatzeko eta gauzatzeko beharrezko xedapen guztiak emateko.

Bigarrena. Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean izango ditu ondorioak dekretu honek.

Vitoria-Gasteizen, 2012ko maiatzaren 29an.

Lehendakaria,

FRANCISCO JAVIER LÓPEZ ÁLVAREZ.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburua,

MARÍA ISABEL CELAÁ DIÉGUEZ.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik