Euskadi.eus
  • 97/2012 DEKRETUA, maiatzaren 29koa, xurgatzearen ondorioz Oarsoaldeko Industrialdea, S.A. sozietate publikoa iraungitzeko baimena ematekoa. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

97/2012 DEKRETUA, maiatzaren 29koa, xurgatzearen ondorioz Oarsoaldeko Industrialdea, S.A. sozietate publikoa iraungitzeko baimena ematekoa.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Ekonomia eta Ogasun Saila; Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 114
  • Hurrenkera-zk.: 2663
  • Xedapen-zk.: 97
  • Xedapen-data: 2012/05/29
  • Argitaratze-data: 2012/06/12

Gaikako eremua

  • Gaia: Ogasun eta Ekonomía
  • Azpigaia: Ogasun

Testu legala

2011ko azaroaren 24ko bilkuretan, Irungo Industrialdea, S.A. eta Oarsoaldeko Industrialdea, S.A. sozietate publikoen Administrazio Kontseiluek bat-egiteko prozesuari hasiera ematea erabaki zuten.

Irungo Industrialdea, S.A. eta Oarsoaldeko Industrialdea, S.A. sozietateen bat-egitea xurgatzearen bidez gauzatuko da, non lehenengoa izango baita xurgatzailea, eta bigarrena xurgatua.

Bat-egite operazioaren ondorioz, Irungo Industrialdea, S.A. sozietateak bere ondarean sartuko du xurgatutako sozietatea, bai haren aktiboa zein pasiboa.

Xurgatzearen bidez, Oarsoaldeko Industrialdea, S.A. desagertu egingo da automatikoki, eta zuzenean iraungiko. Iraungitze horren arrazoia bat-egitea gauzatzea da.

Euskal Herriko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren 20.3 artikuluan honela dio: «Sozietate Publikoak sortu eta iraungitzeko, eta Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioak edo bere erakundeek horietan parte-hartzaile nagusitasuna eskuratu edo galtzeko, Jaurlaritzaren dekretua beharko da.»

Hori dela eta, Industria, Ekonomia eta Ogasuneko sailburuak eta Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko sailburuak eskatuta, eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2012ko maiatzaren 29an egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe

Dekretu hau onartzen den egunean sartuko da indarrean.

Vitoria-Gasteizen, 2012ko maiatzaren 29an.

Lehendakaria,

FRANCISCO JAVIER LÓPEZ ÁLVAREZ.

Ekonomia eta Ogasuneko sailburua,

CARLOS AGUIRRE ARANA.

Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko sailburua,

BERNABÉ UNDA BARTUREN.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik