- 98/2012 DEKRETUA, maiatzaren 29koa, Okamikako Industrialdea, S.A. sozietate publikoa, xurgapen bidez, azkentzeko baimena emateko dena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
Inprimatu98/2012 DEKRETUA, maiatzaren 29koa, Okamikako Industrialdea, S.A. sozietate publikoa, xurgapen bidez, azkentzeko baimena emateko dena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Dekretua
- Organo arau-emailea: Ekonomia eta Ogasun Saila; Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 115
- Hurrenkera-zk.: 2696
- Xedapen-zk.: 98
- Xedapen-data: 2012/05/29
- Argitaratze-data: 2012/06/13
Gaikako eremua
- Gaia: Ogasun eta Ekonomía
- Azpigaia: Ogasun
Testu legala
2012ko apirilaren 19an egindako batzarretan, Mallabiako Industrialdea, S.A. y Okamikako Industrialdea, S.A. sozietate publikoen administrazio-kontseiluek bat egiteko prozesuari ekitea erabaki zuten.
Mallabiako Industrialdea, S.A. sozietateak Okamikako Industrialdea, S.A. sozietatea xurgatuz gauzatuko da bat-egitea.
Xurgapen bidezko bat-egitea dela-eta, Mallabiako Industrialdea, S.A. sozietateak bere egingo du xurgatutako sozietatearen ondarea, aktiboa zein pasiboa.
Xurgapen bidezko bat-egiteak berekin ekarriko du Okamikako Industrialdea, S.A. sozietatea desagertzea; hori automatikoki egingo da, eta berehalako azkentzea ekarriko du. Aipatu azkentzearen kausa zuzena eta behinena bat-egitea da.
Euskal Autonomia Erkidegoko Herriogasuntza Nagusiaren antolarauei buruzko Legearen Testu Bategina onartu zuen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuak 20.3 artikuluan ezartzen duenez, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko edo bere erakundeetako baltzu publikoak sortu eta desagerrarazteko eta eratutako baltzuetako partaide nagusi bilakatu ahal izateko edo partaide nagusi izateari uzteko, Jaurlaritzaren dekretua beharko da.
Ondorioz, Ekonomia eta Ogasuneko sailburuak eta Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko sailburuak proposatuta, eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2012ko maiatzaren 29an egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe
Dekretu honek onartzen den egunean izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteizen, 2012ko maiatzaren 29an.
Lehendakaria,
FRANCISCO JAVIER LÓPEZ ÁLVAREZ.
Ekonomia eta Ogasuneko sailburua,
CARLOS AGUIRRE ARANA.
Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko sailburua,
BERNABÉ UNDA BARTUREN.


