Euskadi.eus
  • 99/2012 DEKRETUA, maiatzaren 29koa, Urola Erdiko Industrialdea, S.A. sozietate publikoa xurgapen bidez azkentzeko baimena emateko dena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

99/2012 DEKRETUA, maiatzaren 29koa, Urola Erdiko Industrialdea, S.A. sozietate publikoa xurgapen bidez azkentzeko baimena emateko dena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Ekonomia eta Ogasun Saila; Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 114
  • Hurrenkera-zk.: 2664
  • Xedapen-zk.: 99
  • Xedapen-data: 2012/05/29
  • Argitaratze-data: 2012/06/12

Gaikako eremua

  • Gaia: Ogasun eta Ekonomía
  • Azpigaia: Ogasun

Testu legala

2012ko martxoaren 13an egindako batzarretan, Urola Garaiko Industrialdea, S.A. eta Urola Erdiko Industrialdea, S.A. sozietate publikoen administrazio-kontseiluek bat egiteko prozesuari ekitea erabaki zuten.

Urola Garaiko Industrialdea, S.A. sozietateak Urola Erdiko Industrialdea, S.A. sozietatea xurgatuz gauzatuko da bat-egitea.

Xurgapen bidezko bat-egitea dela-eta, Urola Garaiko Industrialdea, S.A. sozietateak bere egingo du xurgatutako sozietatearen ondarea, aktiboa zein pasiboa.

Xurgapen bidezko bat-egiteak berekin ekarriko du Urola Erdiko Industrialdea, S.A. desagertzea; hori automatikoki egingo da, eta berehalako azkentzea ekarriko du. Aipatu azkentzearen kausa zuzena eta behinena bat-egitea da.

Sozietate xurgatzailea Urolako Industrialdea, S.A. deituko da aurrerantzean.

Euskal Autonomia Erkidegoko Herriogasuntza Nagusiaren antolarauei buruzko Legearen Testu Bategina onartu zuen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuak 20.3 artikuluan ezartzen duenez, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko edo bere erakundeetako baltzu publikoak sortu eta desagerrarazteko eta eratutako baltzuetako partaide nagusi bilakatu ahal izateko edo partaide nagusi izateari uzteko, Jaurlaritzaren dekretua beharko da.

Ondorioz, Ekonomia eta Ogasuneko sailburuak eta Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko sailburuak proposatuta, eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2012ko maiatzaren 29an egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe

Dekretu honek onartzen den egunean izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteizen, 2012ko maiatzaren 29an.

Lehendakaria,

FRANCISCO JAVIER LÓPEZ ÁLVAREZ.

Ekonomia eta Ogasuneko sailburua,

CARLOS AGUIRRE ARANA.

Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko sailburua,

BERNABÉ UNDA BARTUREN.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik