- 104/2012 DEKRETUA, ekainaren 5ekoa, Eraldaketa Lehiakorrerako Sozietatea, S.A. sozietateari baimena ematen diona, batetik, Sprilur, S.A. sozietatearen kapital-gehikuntzan parte hartzeko, eta, bestetik, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioari bere lehentasunezko harpidetza-eskubideari uko egiteko. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
Inprimatu104/2012 DEKRETUA, ekainaren 5ekoa, Eraldaketa Lehiakorrerako Sozietatea, S.A. sozietateari baimena ematen diona, batetik, Sprilur, S.A. sozietatearen kapital-gehikuntzan parte hartzeko, eta, bestetik, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioari bere lehentasunezko harpidetza-eskubideari uko egiteko.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Dekretua
- Organo arau-emailea: Ekonomia eta Ogasun Saila; Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 114
- Hurrenkera-zk.: 2665
- Xedapen-zk.: 104
- Xedapen-data: 2012/06/05
- Argitaratze-data: 2012/06/12
Gaikako eremua
- Gaia: Ogasun eta Ekonomía
- Azpigaia: Ogasun
Deskribapenak
Testu legala
2011ko abenduaren 13an egindako bileran, Sprilur, S.A. sozietatearen Administrazio Kontseiluak, Akziodunen Batzar Nagusiari honako hau proposatzea erabaki zuen: 2004ko abenduaren 29an emandako mailegutik erabiltzeko dagoen zenbatekoa konpentsatuaz sozietatearen kapitala gehitzea, zertarako-eta Sprilur, S.A.n urtero sortu den kontabilitate-galera estaltzeko; galera hori eragiketa honetan sortu da: Epsilon Euskadi, S.L. enpresarekin, 2004ko apirilaren 30ean, sinatutako erosteko aukeradun errentamenduarena, betiere sarrera eta gastuen arteko diferentziatik eta aktiboen kaskartzea aztertzetik datorren galera (2011ko ekitaldiari dagokiona) diru-laguntzari aplikatu ostean.
2011ko abenduaren 21ean egindako bileran, Eraldaketa Lehiakorrerako Sozietatea, S.A. sozietatearen Administrazio Kontseiluak Eusko Jaurlaritzari honako hau eskatzea erabili zuen: 2004ko abenduaren 29an emandako mailegutik erabiltzeko dagoen zenbatekoa konpentsatuaz, Sprilur, S.A. sozietatearen kapital-gehikuntzaren % 100eko partaidetza izateko baimena ematea Eraldaketa Lehiakorrerako Sozietatea, S.A.ri, zertarako-eta Sprilur, S.A.n urtero sortu den kontabilitate-galera estaltzeko; galera hori eragiketa honetan sortu da: Epsilon Euskadi, S.L. enpresarekin, 2004ko apirilaren 30ean, sinatutako erosteko aukeradun errentamenduarena, betiere sarrera eta gastuen arteko diferentziatik eta aktiboen kaskartzea aztertzetik datorren galera (2011ko ekitaldiari dagokiona) diru-laguntzari aplikatu ostean.
2012ko martxoaren 28an egindako bileran, Sprilur, S.A. sozietatearen Administrazio Kontseiluak zera erabaki zuen: 2011ko abenduaren 13ko bileran erabakitako kapital-gehikuntza 939.700 eurokoa izango dela.
Industriaren Sustapen eta Eraldaketarako Baltzua (gaur egun Eraldaketa Lehiakorrerako Sozietatea, S.A.) sortzeari buruzko ekainaren 10eko 5/1981 Legearen 4.2. artikuluan agindutakoaren arabera, bereziki interesatzen zaizkion enpresen kapital sozialean parte har dezake sozietateak. Horretarako, ordea, Eusko Jaurlaritzak baimena eman beharko dio aldez aurretik eta kasu bakoitzean ezartzen diren baldintzak bete beharko ditu.
Sprilur, S.A. sozietatearen xedea da azterlanak egitea, urbanizatze ekintzetan jardutea eta haren ondoriozko obra eta zerbitzuak kudeatu, ustiatu eta artatzea. Guzti hori Euskal Autonomia Erkidegoko lurra eta industria eraikinak sustatzeko, zuzenean edota xede bereko beste sozietate batzuen bidez.
Ondorioz, Ekonomia eta Ogasuneko sailburuak eta Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko sailburuak proposatuta, eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2012ko ekainaren 5ean egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe
Dekretu honek onartzen den egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteizen, 2012ko ekainaren 5ean.
Lehendakaria,
FRANCISCO JAVIER LÓPEZ ÁLVAREZ.
Ekonomia eta Ogasuneko sailburua,
CARLOS AGUIRRE ARANA.
Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko sailburua,
BERNABÉ UNDA BARTUREN.


