Euskadi.eus
  • 124/2012 DEKRETUA, uztailaren 3koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioari Aparkabisa Bizkaiko Garraio Gunea AB sozietatearen kapital-gehikuntzan parte hartzeko baimena ematen diona. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

124/2012 DEKRETUA, uztailaren 3koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioari Aparkabisa Bizkaiko Garraio Gunea AB sozietatearen kapital-gehikuntzan parte hartzeko baimena ematen diona.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 135
  • Hurrenkera-zk.: 3150
  • Xedapen-zk.: 124
  • Xedapen-data: 2012/07/03
  • Argitaratze-data: 2012/07/11

Gaikako eremua

  • Gaia: Ogasun eta Ekonomía
  • Azpigaia: Ogasun

Testu legala

Europako herrialdeen arteko merkataritza-harremanak areagotzearen eta garraio-sektoreak hartu duen garrantzia ekonomikoaren ondorioz, aipatu bezalako zentroak sortu dira Europan; zentro horiek, hain justu ere, garraioko eskariaren eta eskaintzaren arteko kontaktua erraztu eta koordinazio intermodala ahalbidetzen dute, eta enpresen koordinazioa, kudeaketa eta antolaketa hobetzen.

Aparkabisa Bizkaiko Garraio Gunea AB sozietatea abenduaren 20ko 242/1982 Dekretuaren bitartez eratu zen, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren Sozietate Publiko gisa. Abenduaren 3ko 375/1985 Dekretuaz galdu zuen izaera hori. Sozietate horren xede soziala Bizkaiko Lurralde Historikoan Garraio-Zentro Integratuak eta ibilgailu astunentzako aparkalekuak sustatu, prestatu eta ustiatzea da.

Adostutako gehikuntzaren aurreko kapital soziala berrogeita bederatzi milioi hirurehun eta laurogeita hamaika mila berrehun eta zazpi euro eta hogeita bost zentimokoa da (49.391.207,25). Kapital horretan Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak bederatzi milioi zortziehun eta berrogeita hemeretzi mila eta bederatzi euro eta bost zentimoko (9.859.009,05) partaidetza eta harpidetza du, kapitalaren % 19,961ekoa, alegia.

Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak Erkidegoan kokaturiko garraio-zentro integratuak sustatzeko duen politikari jarraikiz, kontuan hartu da «Bizkaiko Garraio Gunea AB-Centro de Transportes de Bizkaia AB» (Aparkabisa) sozietateak bere kapital soziala gehitzeko egindako aurreikuspen-txostena. Hortaz, sozietatearen kapitala milioi bat laurehun eta laurogeita hemeretzi mila seiehun eta berrogeita sei eurotan eta hogeita hemeretzi zentimotan (1.499.646,39) gehituko da; gehikuntza hori hiru mila ehun eta hemeretzi (3.119) akziotan ordezkatuta egongo dira, eta horietariko bakoitzak laurehun eta laurogei euro eta laurogeita bat zentimoko (480,81) balio izendatua izango du.

Kapitala gehitzeari buruzko aurreikuspen txostena aztertu ostean, bidezkotzat jo da, helburu horri begira, kapital horren gehikuntzan parte hartzea. Ondorioz, EAEko Administrazioak sozietatearen kapitalean duen partaidetza % 19,9615ekoa da, Euskadiko Ondareari buruzko Legearen Testu Bategina onartzen duen azaroaren 6ko 2/2007 Legegintza Dekretuko 110. artikuluan eta gainerako xedapenetan adierazitako prozeduraren arabera.

Horiek hala, Ekonomia eta Ogasuneko eta Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioetako sailburuen proposamenez, eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2012ko uztailaren 3an egindako bilkuran gaia aztertu eta onartu ondoren, hauxe,

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik