- 138/2012 DEKRETUA, uztailaren 17koa, Lehiaren Euskal Agintaritza erakunde autonomoaren 2012ko ekitaldirako aurrekontua onartzeko dena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
Inprimatu138/2012 DEKRETUA, uztailaren 17koa, Lehiaren Euskal Agintaritza erakunde autonomoaren 2012ko ekitaldirako aurrekontua onartzeko dena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Dekretua
- Organo arau-emailea: Ekonomia eta Ogasun Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 143
- Hurrenkera-zk.: 3379
- Xedapen-zk.: 138
- Xedapen-data: 2012/07/17
- Argitaratze-data: 2012/07/23
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ogasun eta Ekonomía
- Azpigaia: Ekonomia; Herri Administrazioa; Ogasun
Testu legala
Lehiaren Euskal Agintaritzari buruzko otsailaren 2ko 2/2012 Legeak Lehiaren Euskal Agintaritza sortu zuen, Administrazioko erakunde autonomo gisa, ekonomia-politikaren eta lehiaren defentsaren ardura duen Eusko Jaurlaritzako sailari atxikia, eta berezko nortasun juridikoa eta jarduteko gaitasun osoa izango ditu bere eginkizunak betetzeko.
Lehiaren Euskal Agintaritzaren jarduera Aurrekontuei buruzko Legea indarrean jartzeaz bat hasi zenez, Jaurlaritzaren Kontseiluak erakunde autonomo hori jardunean hasten den urteko aurrekontua onartu behar du, hala xedatuta baitago Euskadiko Aurrekontu Erregimenari buruz indarrean dauden lege xedapenen Testu Bateginaren bigarren xedapen gehigarrian (testu bategin hori maiatzaren 24ko 1/2011 Legegintzako Dekretuak onartu zuen).
Ondorioz, Ekonomia eta Ogasuneko sailburuaren proposamenez, Jaurlaritzaren Kontseiluak 2012ko uztailaren 17an egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, honako hau
Dekretu honek 2012ko uztailaren 1etik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteizen, 2012ko uztailaren 17an.
Lehendakaria,
FRANCISCO JAVIER LÓPEZ ÁLVAREZ.
Ekonomia eta Ogasuneko sailburua,
CARLOS AGUIRRE ARANA.
(Ikus .PDF)


