- 140/2012 DEKRETUA, uztailaren 17koa, SOS Racismo-Gipuzkoa / Gipuzkoako SOS Arrazakeria elkartea herritarrentzat onuragarria dela aitortzeko dena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
Inprimatu140/2012 DEKRETUA, uztailaren 17koa, SOS Racismo-Gipuzkoa / Gipuzkoako SOS Arrazakeria elkartea herritarrentzat onuragarria dela aitortzeko dena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Dekretua
- Organo arau-emailea: Herrizaingo Saila; Kultura Saila; Enplegu eta Gizarte Gaietako Saila; Justizia eta Herri Administrazio Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 145
- Hurrenkera-zk.: 3449
- Xedapen-zk.: 140
- Xedapen-data: 2012/07/17
- Argitaratze-data: 2012/07/26
Gaikako eremua
- Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Gizarte Gaiak; Herri Administrazioa
Testu legala
Euskadiko Elkarteei buruzko ekainaren 22ko 7/2007 Legearen 42. artikuluak honela dio: Euskal Autonomia Erkidegoko Elkarteen Erregistro Orokorrean inskribatuta dauden elkarteak onura publikokotzat aitortu ahal izango dira, baldin eta elkarteok, beren jardueren bitartez, interes orokorra edo guztien ongia lortzen laguntzen badute, eta, horretarako, eskuzabaltasun-, altruismo-, elkartasun- eta aniztasun-balioak nabarmen gauzatzen badituzte.
Lege horren babesean, SOS Racismo-Gipuzkoa / Gipuzkoako SOS Arrazakeria elkarteak aitorpen hori eman dakiola eskatu du, bere ustez onura publikoko erakundea dela aitortzea merezi duelako, gizarte-bazterketaren aurka egiten duen lanagatik.
Eskabidea egiten duen elkartea 1993ko urtarrilaren 26an eratu zen, eta Justizia Saileko Kabinete Teknikoaren Zuzendaritzaren 1993ko maiatzaren 10eko Ebazpenaz inskribatu zen.
Euskal Autonomia Erkidegoko Elkarteen Erregistro Orokorrean dago inskribatua, AS/G/03879/1993 erregistro-zenbakiarekin.
Batik bat Gipuzkoako lurraldean burutzen du bere jarduera, baina lankidetzan dihardu SOS Arrazakeriak Euskal Autonomia Erkidegoan eta Nafarroan dituen gainerako elkarteekin.
SOS Racismo-Gipuzkoa / Gipuzkoako SOS Arrazakeria elkarteak, eratu zenez geroztik, bere azken helburua lortzeko beharrezkotzat jotzen dituen jarduerak burutzen ditu. Hauxe da, hain zuzen ere, elkartearen azken helburua: azal-kolore, jatorri, kultura edo erlijioaren ondoriozko diskriminazio eta segregazio ororen aurka borrokatzea, eta pertsonen oinarrizko eskubideak eta horiek aitortzen dituzten nazioarteko erabakiak bete daitezen aldarrikatzea.
Gizarteak interes orokorrekotzat jotzen ditu jarduera horiek guztiak.
Aipatu 7/2007 Legearen 45.2 artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, Jaurlaritzaren Kontseiluak dekretu baten bidez aitortuko du elkartea onura publikokoa dela. Dekretu-proposamena kasuan kasuko sailek (gaiaren arabera) eta, betiere, justiziaren arloan eskuduna den sailak egingo dute, eta azken sail horrek izapidetuko ditu bai prozedura, bai bertan sor daitezkeen auzi guztiak. Agindu hori betez, dagokion espedientea instruitu da, eta, ondoren, sailei eta instituzioei eskatu zaizkien txostenak erantsi zaizkio espedienteari. Txosten horietan, bestalde, SOS Racismo-Gipuzkoa / Gipuzkoako SOS Arrazakeria elkartea onuragarria dela aitortzearen alde agertzen dira bai sailak, bai instituzioak.
Ondorioz, Herrizaingoko sailburuaren, Justizia eta Herri Administrazioko sailburuaren, Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburuaren eta Kulturako sailburuaren proposamenez, entitate eta erakunde interesdunek egindako txostenak ikusirik, eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2012ko uztailaren 17an egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe
Horrekin batera, aitormen horri dagozkion eskubideak aitortzen zaizkio, hain zuzen ere, Euskadiko Elkarteei buruzko ekainaren 22ko 7/2002 Legearen 43. artikuluan jasota daudenak.
Vitoria-Gasteizen, 2012ko uztailaren 17an.
Lehendakaria,
FRANCISCO JAVIER LÓPEZ ÁLVAREZ.
Herrizaingoko sailburua,
RODOLFO ARES TABOADA.
Justizia eta Herri Administrazioko sailburua,
IDOIA MENDIA CUEVA.
Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburua,
MARÍA GEMMA ARÁNZAZU ZABALETA ARETA.
Kulturako sailburua,
MARÍA BLANCA URGELL LÁZARO.


