Euskadi.eus
  • 141/212 DEKRETUA, uztailaren 17koa, Bilboko «Asociación para la Atención y Promoción de Colectivos en Exclusión Social - Izangai» elkartea herri-onurakoa dela aitortzeko dena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

141/212 DEKRETUA, uztailaren 17koa, Bilboko «Asociación para la Atención y Promoción de Colectivos en Exclusión Social - Izangai» elkartea herri-onurakoa dela aitortzeko dena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Enplegu eta Gizarte Gaietako Saila; Justizia eta Herri Administrazio Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 145
  • Hurrenkera-zk.: 3452
  • Xedapen-zk.: 141
  • Xedapen-data: 2012/07/17
  • Argitaratze-data: 2012/07/26

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Gizarte gaiak eta emplegua
  • Azpigaia: Gizarte Gaiak; Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Euskadiko Elkarteei buruzko ekainaren 22ko 7/2007 Legearen 42. artikuluak honela dio: Euskal Autonomia Erkidegoko Elkarteen Erregistro Orokorrean inskribatuta dauden elkarteak herri-onurakotzat aitortu ahal izango dira, baldin eta elkarteok, beren jardueren bitartez, interes orokorra edo guztien ongia lortzen laguntzen badute, eta, horretarako, eskuzabaltasun-, altruismo-, elkartasun- eta aniztasun-balioak nabarmen gauzatzen badituzte.

Lege horren babesean, Bilboko «Asociación para la atención y promoción de colectivos en exclusión Social - Izangai» elkarteak aitormen hori eman dakiola eskatu du, bere ustez herri-onurako erakundea dela aitortzea merezi duelako, gizarte-bazterketaren aurka egin duen lanagatik.

Elkarte eskatzailea 1999ko martxoaren 27an eratu zen, eta orduko Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saileko Azterlan eta Araubide Juridikoaren Zuzendaritzaren 1999ko uztailaren 9ko Ebazpenaren bidez inskribatu.

Euskal Autonomia Erkidegoko Elkarteen Erregistro Orokorrean inskribatua dago eta AS/B/08090/1999 erregistro-zenbakia du.

Elkarteak batik bat Bizkaiko Lurralde Historikoaren eremuan garatzen du bere jarduera.

Eratu zenetik, «Asociación para la atención y promoción de colectivos en exclusión Social - Izangai» elkarteak, bere helburu nagusia lortzeko beharrezkoak diren jarduera guztiak burutzen ditu, hau da, gizarte-bazterkeria pairatzeko egoeran dauden taldeei lagundu eta taldeok sustatzen ditu gizarteratzeko eta laneratzeko ibilbideak sortzeko helburuarekin.

Gizarteak benetan interes orokorrekotzat jotzen ditu jarduera horiek guztiak.

Aipatu 7/2007 Legearen 45.2 artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, Jaurlaritzaren Kontseiluak dekretu baten bidez aitortuko du elkartea onura publikokoa dela. Dekretu-proposamena kasuan kasuko sailek (gaiaren arabera) eta, betiere, justiziaren arloan eskuduna den sailak egingo dute, eta azken sail horrek izapidetuko ditu bai prozedura, bai bertan sor daitezkeen auzi guztiak.

Agindu hori betez, dagokion espedientea instruitu da, eta, ondoren, sailei eta instituzioei eskatu zaizkien txostenak erantsi zaizkio espedienteari. Txosten horietan, bestalde, elkartea herri-onurakoa dela aitortzearen alde agertzen dira bai sailak, bai instituzioak.

Ondorioz, Justizia eta Herri Administrazioko sailburuak eta Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburuak proposatuta, Jaurlaritzaren Kontseiluak 2012ko uztailaren 17an egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe

Horrekin batera, aitormen horri dagozkion eskubideak aitortzen zaizkio, hain zuzen ere, Euskadiko Elkarteei buruzko ekainaren 22ko 7/2002 Legearen 43. artikuluan jasota daudenak.

Vitoria-Gasteizen, 2012ko uztailaren 17an.

Lehendakaria,

FRANCISCO JAVIER LÓPEZ ÁLVAREZ.

Justizia eta Herri Administrazioko sailburua,

IDOIA MENDIA CUEVA.

Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburua,

MARÍA GEMMA ARÁNZAZU ZABALETA ARETA.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.