- 150/2012 DEKRETUA, uztailaren 24koa, Bilboko (Bizkaia) «Asociación Aldarte, Centro de Atención a Gays, Lesbianas y Transexuales» elkartea herri-onurakoa dela aitortzeko dena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
Inprimatu150/2012 DEKRETUA, uztailaren 24koa, Bilboko (Bizkaia) «Asociación Aldarte, Centro de Atención a Gays, Lesbianas y Transexuales» elkartea herri-onurakoa dela aitortzeko dena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Dekretua
- Organo arau-emailea: Kultura Saila; Enplegu eta Gizarte Gaietako Saila; Justizia eta Herri Administrazio Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 150
- Hurrenkera-zk.: 3572
- Xedapen-zk.: 150
- Xedapen-data: 2012/07/24
- Argitaratze-data: 2012/08/02
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Gizarte gaiak eta emplegua
- Azpigaia: Gizarte Gaiak; Herri Administrazioa
Testu legala
Euskadiko Elkarteei buruzko ekainaren 22ko 7/2007 Legearen 42. artikuluak honela dio: Euskal Autonomia Erkidegoko Elkarteen Erregistro Orokorrean inskribatuta dauden elkarteak herri-onurakotzat aitortu ahal izango dira, baldin eta elkarteok, beren jardueren bitartez, interes orokorra edo guztien ongia lortzen laguntzen badute, eta, horretarako, eskuzabaltasun-, altruismo-, elkartasun- eta aniztasun-balioak nabarmen gauzatzen badituzte.
Lege horren babesean, Bilboko (Bizkaia) «Asociación Aldarte, Centro de Atención a Gays, Lesbianas y Transexuales» elkarteak aitormen hori eman dakiola eskatu du, bere ustez erakunde onuragarria dela aitortzea merezi duelako, gizarte-bazterketaren aurka egin duen lanagatik.
Eskaria egiten duen elkartea 1994ko ekainaren 2an eratu zen, eta Justizia Saileko Kabinete Teknikoko Zuzendaritzaren 1994ko irailaren 13ko Ebazpenaz inskribatu zen.
Euskal Autonomia Erkidegoko Elkarteen Erregistro Orokorrean inskribatuta dago, AS/B/04853/1994 erregistro-zenbakiarekin.
Elkarteak batik bat Bizkaiko Lurralde Historikoaren eremuan garatzen du bere jarduera.
«Asociación Aldarte, Centro de Atención a Gays, Lesbianas y Transexuales» elkarteak, eratu zenez geroztik, bere helburu nagusia lortzeko beharrezkoak diren jarduerak egiten ditu. Hauxe da elkartearen helburu nagusia: biztanleria osoaren sexu-askatasuna sustatzearen eta defendatzearen aldeko iritzia bideratzea, hiritar-talde batengandik abiatuta. Elkartearen oinarrizko printzipioa izango da Estatuari exijitzea bere jarduera indar dezala, hiritar guztiei sexu-askatasunerako eskubidea aitortu eta bermatzeko.
Gizarteak benetan interes orokorrekotzat jotzen ditu jarduera horiek guztiak.
7/2007 Legearen 45.2 artikuluan agindutakoarekin bat etorriaz, herri-onurako aitorpena Jaurlaritzaren Kontseiluak erabakitako dekretu baten bidez egingo da. Dekretu-proposamena kasuan kasuko sailek gaiaren arabera eta, betiere, justiziaren arloan eskuduna den sailak egingo dute, eta azken sail horrek izapidetuko ditu bai prozedura, bai bertan sor daitezkeen auzi guztiak.
Agindu hori betez, dagokion espedientea instruitu da, eta, ondoren, sailei eta instituzioei eskatu zaizkien txostenak erantsi zaizkio espedienteari. Txosten horietan, bestalde, elkartea herri-onurakoa dela aitortzearen alde agertzen dira bai sailak, bai instituzioak.
Ondorioz, Justizia eta Herri Administrazioko sailburuak, Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburuak eta Kulturako sailburuak proposatuta, Jaurlaritzaren Kontseiluak 2012ko uztailaren 24an egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe
Horrekin batera, aitormen horri dagozkion eskubideak aitortzen zaizkio, hain zuzen ere, Euskadiko Elkarteei buruzko ekainaren 22ko 7/2002 Legearen 43. artikuluan jasota daudenak.
Vitoria-Gasteizen, 2012ko uztailaren 24an.
Lehendakaria,
FRANCISCO JAVIER LÓPEZ ÁLVAREZ.
Justizia eta Herri Administrazioko sailburua,
IDOIA MENDIA CUEVA.
Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburua,
MARÍA GEMMA ARÁNZAZU ZABALETA ARETA.
Kulturako sailburua,
MARÍA BLANCA URGELL LÁZARO.


