Euskadi.eus
  • 160/2012 DEKRETUA, uztailaren 24koa, Ertzaintzako funtzionarioen ordainsariei buruzko Dekretua aldatzen duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

160/2012 DEKRETUA, uztailaren 24koa, Ertzaintzako funtzionarioen ordainsariei buruzko Dekretua aldatzen duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Herrizaingo Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 151
  • Hurrenkera-zk.: 3588
  • Xedapen-zk.: 160
  • Xedapen-data: 2012/07/24
  • Argitaratze-data: 2012/08/03

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Funtzio publikoa

Testu legala

Euskal Herriko Poliziari buruzko uztailaren 17ko 4/1992 Legearen 74. artikuluan xedatzen denez, Euskal Herriko Polizia osatzen duten kidegoetako funtzionarioen lansarien egitura eta araubidea Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen III. idazpuruko VII. atalburuan ezarritakoak arautuko ditu, betiere lehenengo lege horretan ezarritako zehaztapenak aintzat hartuta. Zehaztapen horiek, bestalde, Ertzaintzako funtzionarioen ordainsariei buruzko abenduaren 16ko 298/1997 Dekretuan garatu ziren.

Zehaztapen horietako batek ezartzen duenez, Ertzaintzako eskala gorenari, egiterapen-eskalari, ikuskapen eskalari eta oinarrizko eskalari dagozkien lanpostuak zortzi mailatan sailkatzen dira. Hartara, destino-osagarria kategoriaren mailaren arabera ezartzen da.

Bestalde, legediak dioenez, fakultatiboen eta teknikarien eskalako lanpostuak euskal administrazio publikoetako lanpostuetarako ezarritako mailetako batean sailkatuko dira, arau bidez, betiere lanpostuon sailkapen-taldea bat datorrela aintzat hartuta.

Fakultatiboen eta teknikarien eskalako lanpostuen ordainsari-araubideari dagokionez, Ertzaintzako funtzionarioen ordainsariei buruzko abenduaren 16ko 298/1997 Dekretuak ez du beste ezer zehazten, laugarren xedapen iragankorrean ezarritakoa baino. Xedapen iragankor horretan, batetik, Musika Banda Zerbitzuko musikari- eta zuzendari-lanpostuak sailkatzeko, araubide iragankor bat aurreikusten da, euskal administrazio publikoetako lanpostuei dagozkien mailak erreferentziatzat hartuta, eta, bestetik, aipatutako lanpostu horien berariazko osagarriaren bidez lanpostu horietako bakoitzaren baldintza bereziak saritzen direla zehazten da, Ertzaintzako gainerako lanpostuen berariazko osagarria kalkulatzeko ezarritako irizpideak aplikatuta, betiere.

Horrenbestez, abenduaren 16ko 298/1997 Dekretua aldatu beharra dago, Ertzaintzako fakultatiboen eta teknikarien eskalako lanpostuei aplikatu beharreko ordainsari-araubidea zehazte aldera.

Hori dela bide, Ertzaintzaren Kontseiluak aldeko txosten eman duenez, Euskal Autonomia Erkidegoko Aholku Batzorde Juridikoarekin bat etorriz, Herrizaingoko sailburuak proposatuta, eta Jaurlaritzaren Kontseiluaren 2012ko uztailaren 24ko bilkuran aztertu eta onartu ondoren, honako hau

  1. Lanpostu-zerrenda onartzen duen aginduan lanpostu horietarako zehaztuko den destino osagarria bat etorriko da Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko funtzionarioei aplikagarri zaien araudian maila horietarako finkatutako urteko zenbatekoekin.

  2. Hala badagokio lanpostu horiei ezartzen zaien berariazko osagarria Ertzaintzaren lanpostu-zerrendan jasota geratuko da. Osagarri horren bidez, bestalde, lanpostu horietako bakoitzaren baldintza bereziak sarituko dira, betiere dekretu honen 4. artikuluan ezarritako irizpideak kontuan hartuta.

Indargabetu egiten da Ertzaintzako funtzionarioen ordainsariei buruzko abenduaren 16ko 298/1997 Dekretuaren laugarren xedapen iragankorra.

Dekretu hau indarrean jarriko da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean.

Vitoria-Gasteizen, 2012ko uztailaren 24an.

Lehendakaria,

FRANCISCO JAVIER LÓPEZ ÁLVAREZ.

Herrizaingoko sailburua,

RODOLFO ARES TABOADA.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.