Euskadi.eus
  • 181/2012 DEKRETUA, irailaren 25ekoa, Red Ferroviaria Vasca-Euskal Trenbide Sarearen Administrazio Kontseiluko kide bat bere kargutik kentzeko dena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

181/2012 DEKRETUA, irailaren 25ekoa, Red Ferroviaria Vasca-Euskal Trenbide Sarearen Administrazio Kontseiluko kide bat bere kargutik kentzeko dena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 190
  • Hurrenkera-zk.: 4328
  • Xedapen-zk.: 181
  • Xedapen-data: 2012/09/25
  • Argitaratze-data: 2012/09/28

Gaikako eremua

  • Gaia: Garraio eta herri lanak; Administrazioaren antolamendua; Ogasun eta Ekonomía
  • Azpigaia: Ekonomia; Herri Administrazioa; Sailak; Ogasun

Testu legala

Jaurlaritzaren Kontseiluak 2002ko azaroaren 19an onartutako Garraio Jasangarriaren Gida-Planaren helburuetariko bat da garraiatzeko moduen artean bestelako oreka bat sustatzea, ingurumenean eraginik txikiena dutenak bultzatuz, eta horien artean trenbide-sistema, bereziki. Alde horretatik, ekinbide argi bat zehazten du: Euskadiko trenbide-azpiegiturak kudeatzeko ente publikoa sortzea.

Horretarako, maiatzaren 21eko 6/2004 Legeak zuzenbide pribatuko ente publiko bat sortu zuen, Red Ferroviaria Vasca-Euskal Trenbide Sarea izenekoa. Ente horren helburua da trenbide arloko azpiegiturak eraikitzea eta administratzea, eta bere jarduera zuzenbide pribatuari lotuko zaio, nahiz eta salbuespen batzuk izango dituen, hala nola kontratazioa, erantzukizun-araubidea, zerga-araubidea eta administrazioaren ahalak erabiltzea dakarten jarduera-eremu jakin batzuk, haietan zuzenbide publikoaren mende egongo baita.

Hori dela eta, Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legean eta Red Ferroviaria Vasca-Euskal Trenbide Sareari buruzko maiatzaren 21eko 6/2004 Legearen 9. artikuluaren 1. eta 2. paragrafoetan (erakunde horren Administrazio Kontseiluaren osaerari buruzkoak) ezarritakoarekin bat etorriz, Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioetako sailburuak proposatu eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2012ko irailaren 25eko bilkuran eztabaidatu eta onartu ondoren, honako hau

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunean jarriko da indarrean Dekretu hau.

Vitoria-Gasteizen, 2012ko irailaren 25ean.

Lehendakaria,

FRANCISCO JAVIER LÓPEZ ÁLVAREZ.

Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioetako sailburua,

IGNACIO MARÍA ARRIOLA LÓPEZ.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik