Euskadi.eus
  • 182/2012 DEKRETUA, irailaren 25ekoa, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioari baimena ematen diona Euskadiko Etxebizitza eta Lurra, E.A. (Visesa).sozietatearen kapital-gehikuntzan akzioak harpidetzeko eta sozietate horren estatutuak aldatzeko. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

182/2012 DEKRETUA, irailaren 25ekoa, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioari baimena ematen diona Euskadiko Etxebizitza eta Lurra, E.A. (Visesa).sozietatearen kapital-gehikuntzan akzioak harpidetzeko eta sozietate horren estatutuak aldatzeko.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Ekonomia eta Ogasun Saila; Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 190
  • Hurrenkera-zk.: 4326
  • Xedapen-zk.: 182
  • Xedapen-data: 2012/09/25
  • Argitaratze-data: 2012/09/28

Gaikako eremua

  • Gaia: Ogasun eta Ekonomía
  • Azpigaia: Ogasun; Ekonomia

Testu legala

Azaroaren 21eko 258/1989 Dekretuaren bitartez erabaki zen, batetik, Euskadiko Etxebizitza eta Lurra, E.A. (Visesa) sozietate publikoa sortzea, eta, bestetik, sozietate horren estatutuak onartzea, betiere ondoko Dekretuek egindako aldaketak aintzat hartuta: otsailaren 6ko 29/1990 Dekretua, ekainaren 23ko 175/1992 Dekretua, maiatzaren 17ko 96/2011 Dekretua eta apirilaren 24ko 58/2012 Dekretua.

Visesako Administrazio Kontseiluak, 2012ko abuztuaren 31n egindako bileran, erabaki zuen sozietatearen egungo kapitala gehitzeko proposamena egitea Akziodunen Batzar Nagusiari (egun, kapitala 23.093.886,10 eurokoa da, guztiz harpidetu eta ordaindutakoa). Gehikuntza hori 13.808.250,70 euroko da, eta 4.595 akzio berri jaulkita gauzatuko da. Akzio bakoitzak 3.005,06 euroko balio izenduna eta 2.435,99 euroko jaulkipen-saria izango du, bai eta egungo akzioen eskubide politiko eta ekonomiko berberak ere.

Diru-ekarpenen konturako kapital-gehikuntza bat da, 13.808.250,70 eurokoa horri 11.193.374,05 euroko jaulkipen-saria gehitu behar zaio. Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak bere gain hartuko du, osorik, gehikuntza hori, gainerako akziodunek (Kutxabank, S.A. eta Caja Laboral Popular, S. Coop.) lehentasunezko harpidetzako eskubideari uko egiten diotela adierazi baitute.

Gehikuntzaren helburu nagusia da, batetik, sozietate horri baliabide nahikoa ematea, Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailak ezarritako etxebizitza-politika gauzatu dezan, eta, bestetik, Etxebizitzaren eta Hiri Berrikuntzaren 2010-2013 Plan Zuzentzailean finkatutako helburuak erdiestea.

Visesa sozietateak, egun, 23.093.886,10 euroko kapitala dauka, eta honako partaide hauek ditu: Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioa, kapital horren % 67,01eko titularra; Kutxabank, S.A., % 28,69ko titularra; eta Caja Laboral Popular, S. Coop., % 4,30eko titularra.

Euskadiko Ondareari buruzko Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 6ko 2/2007 Legegintzako Dekretuak honako hau ezartzen du 110.1 artikuluan: enpresa-ondarea osatzen duten ondasunak eta eskubideak eskuratzeko, aurretiaz, Jaurlaritzaren Kontseiluaren baimena beharko da, dekretu bidez emana, eta horretarako proposamena, berriz, ondareari buruzko eskumenak dituen saileko buruak eta, zuzenean nahiz bitarteko erakunde baten bidez, sozietatea loturik duen edo loturik izango duen saileko buruak egin beharko dute, biek batera. Dekretu hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu behar da, baina, edonola ere, ematen den egunetik aurrera izango da indarrean.

Kapitala ordezkatzen duten baloreak eskuratzeko baimena ematen duen dekretuak nahitaez adieraziko ditu, non eta doako eskuratzea ez den, sozietatearen xedea eta EAEk, zuzenean nahiz zeharka, zenbateko partaidetza-ehunekoa izango duen sozietatean.

Azaroaren 21eko 258/1989 Dekretuaren 2. artikuluan ezarritakoaren arabera (betiere maiatzaren 17ko 96/2011 Dekretuak emandako idazkera aintzat hartuta), Visesa sozietatearen helburua honako hau da:

  1. Sozietatearen xedea hauxe da:

    1. Etxebizitzen eta bereziki, babespen ofizialeko etxebizitzen sustapena eta horiek bereoneratzea, atala honetako c) apartatuan ezartzen denaren kaltetan gabe. Jarduera horren barruan, honako hauek egin behar dira:

      1. Nahiz erakunde publikoarenak izan, nahiz norbanakoenak izan eta edozein era eta prozedurapean, etxebizitzatarako lurren eta ondasun higiezinen plangintza, urbanizaketa, zatiketa eta erosketa egitea, etxebizitzak sustatzeko operazioak burutzea izango dela horien xedea.

      2. Euskal Autonomia Erkidegoko eskakizun sozialei eta lurralde zernolakoei egokitutako ekipamendu komunitarioekin, lurren urbanizaketarekin eta etxebizitzen eraikuntza eta bereoneraketarekin lotura duten era guztietako obra, ikerketa, proiektu, mantenimendu eta kudeaketa-lanak esleitzea eta kontratatzea. Horretarako, sozietateak kudeatzen eta sustatzen dituen etxebizitzak eta ekipamenduak libreki erabiltzeko bideak eskainiko dizkie horretan agintea duten erakundeei eta legezko esleipendunei.

      3. Sorospen tekniko mailako prestazioak eta bere izakera eta jardunekin bat datozen zerbitzuak edozein eratako enpresa edo izaiki publikoei eskaintzea, kontratu bidez.

    2. Etxebizitzei buruzko operazioetarakoak diren bereoneratze-ekintza guztiak, nahiz lurra erosi eta gertatzeari buruzkoa izan, nahiz gune historiko eta arkitektonikoak eratzea eta kontserbatzeari buruzkoak izan eta beste batzuk ere bai; bereziki, egon dauden etxebizitzen eta edozein eratako sustapen-modupeko bereoneraketak.

    3. Teknika mailako sorospenak beste batzuetarako egitea ordainketak jasoz, eta teknika, ekonomia, industria, merkataritza, komisio edo beste izakera eta jardunekin bat datozen beste edozein jarduera burutzea.

    4. Edozein eratako ondasun higikor edo higikaitz erostea eta saltzea, eta aurreko puntuetan aipatzen diren helburuak lortzeko eta jardunak burutzeko beharrezko edo komenigarriak diren eraikuntza edo edifikazioa, horietan egitea.

    5. Ondare sozialarenak diren etxebizitzen kudeaketa egitea errentamendu erregimenpean eta bai edozein eratako zesio-titulapen Baltzuari, errentamendu xedez, atxikitako beste etxebizitza batzuena ere.

    6. Batez ere etxebizitzen sustapenaren arloan, eragingarritasun energetikoa hobetzeari lotutako zerbitzu energetikoak ematea; eta horietakoan artean sar daitezke honako hauek: energia-horniketa eta -merkaturatzea, nola-eta energia-ekoizleei edo komertzializatzaileei erosiaz energia, energia kudeatuz eta instalazio kontsumitzaileak mantendu eta operatuz; guztia ere, beste inor gabe edo beste sozietate batzuen partaidetzaz, barne direlarik sozietateon kudeaketa, zuzentzea eta administrazioa.

  2. Bere xedeak bete ahal izateko, honako hau ere egin ahal izango du sozietateak: etxebizitzen eraikitzea edo, hala behar denean, gisa horretako programak xedetzat dituzten nazio mailako edo atzerri mailako beste enpresa batzuetan parte hartzea, Jaurlaritzaren baimena eskuratu ondoren eta kasu bakoitzean ezartzen diren baldintzen arabera.

  3. Edozeinek parte hartzeko erregimenpean esleituko ditu obrak sozietateak, eta beronek ezingo ditu sekula zuzenean gauzatu, honako printzipio hauek errespetatu beharko direla prozedura ezartzerakoan: publizitatea eta edozeinek parte hartu ahal izatea.

Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak Visesa sozietatearen akzioak eskuratzen dituenean, % 79,36ko partaidetza izango du; Kutxabank, S.A.k, berriz, % 17,95ko; eta Caja Laboral Popular, S. Coop. kooperatiba-sozietateak % 2,69.

Sozietatearen kapitala gehitzeko, haren estatutuak aldatu beharra dago, eta, hortaz, estatutuak aldatzeko baimena ere behar da, hala ezarrita baitago Euskadiko Ondareari buruzko Legearen Testu Bategina onartzen duen azaroaren 6ko 2/2007 Legegintzako Dekretuaren 111. artikuluan.

Hori dela-eta, Ekonomia eta Ogasuneko sailburuak, eta Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioetako sailburuak proposaturik, eta Gobernu Kontseiluak 2012ko irailaren 25ean egindako bilkuran aztertu eta onartu ostean, honako hau

  1. Hogeita hamasei milioi bederatziehun eta bi mila ehun eta hogeita hamasei euro eta laurogei zentimokoa da (36.902.136,80 euro) sozietatearen kapitala, 12.280 akzio izendunetan banatuta. Akzio bakoitzak 3.005,06 euroko izendun balioa izango du, klase bakarrekoak dira, eta 1etik 12280ra arteko (biak barne) zenbaki korrelatiboak izango dituzte, guztiak ere harpidetuak eta ordainduak. Talonario-liburuetan jarrita agertuko dira akzioak.

  2. Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako lurralde historikoetako foru aldundiek, Euskal Autonomia Erkidegoko udalek eta eremu horretan euren egoitzak dituzten aurrezki-kutxek eta kreditu-kooperatibek ere ekarpenak egin ahal izango dizkiote sozietatearen kapitalari, baita aipatutako eremuko aurrezki-kutxek kreditu-erakunde gisa duten berezko helburua esklusiban zeharka garatzeko baliatzen dituzten kreditu-erakundeek ere.

  3. Sortzen den sozietate anonimoan, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak, foru aldundiek eta udalek egindako ekarpenekin osatutako partaidetza ez da izango kapitalaren ehuneko hirurogeita zazpitik beherakoa.

  4. Sortzen den sozietate anonimoan Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak izango duen partaidetza ez da izango kapitalaren ehuneko berrogeita hamaikatik beherakoa.

  5. Ekarpen sozialak dirutan nahiz ondarezko edozein ondasun eta eskubidetan (dirutan balioetsi badaitezke) egin daitezke.

Dekretu honek onartzen den egunean izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteizen, 2012ko irailaren 25ean.

Lehendakaria,

FRANCISCO JAVIER LÓPEZ ÁLVAREZ.

Ekonomia eta Ogasuneko sailburua,

CARLOS AGUIRRE ARANA.

Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioetako sailburua,

IGNACIO MARÍA ARRIOLA LÓPEZ.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik