- 188/2012 DEKRETUA, urriaren 2koa, Londoneko Joko Olinpikoetan dominaren bat eskuratu duten euskal kirolari olinpikoei «Lan Onari» goraipamena emateko dena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
Inprimatu188/2012 DEKRETUA, urriaren 2koa, Londoneko Joko Olinpikoetan dominaren bat eskuratu duten euskal kirolari olinpikoei «Lan Onari» goraipamena emateko dena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Dekretua
- Organo arau-emailea: Jaurlaritzaren Lehendakaritza
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 202
- Hurrenkera-zk.: 4577
- Xedapen-zk.: 188
- Xedapen-data: 2012/10/02
- Argitaratze-data: 2012/10/17
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Instituzional
Testu legala
2012ko Londoneko Joko Olinpikoetan dominaren bat eskuratu duten euskal kirolari olinpikoek kirolaren eremuan sekulako ardura, etengabeko ahalegina eta ekimen aipagarria erakutsi dituzte. Meritu horiek guztiak nabarmentzearren, Goraipamen eta Ohoreak emateko modua arautzen duen urriaren 22ko 236/1996 Dekretuan xedatutakoari jarraituz, lehendakariak proposatuta eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2012ko urriaren 2an egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe xedatu dut:
Ondoko zerrendako pertsona guztiei «Lan Onari» goraipamena ematea:
Maider Unda González de Audicana andreari.
Maialen Chourraut Yurramendi andreari.
Richard Oribe Lumbreras jaunari.
Patricia Elorza Eguiara andreari.
Elisabeth Pinedo Sáenz andreari.
Nely Carla Alberto Francisca andreari.
Vitoria-Gasteizen, 2012ko urriaren 2an.
Lehendakaria,
FRANCISCO JAVIER LÓPEZ ÁLVAREZ.


