- 206/2012 DEKRETUA, urriaren 16koa. Honen bidez onartu egiten da Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxe publikoetako lanpostu-zerrenda. Lanpostuok lan-kontratuko irakasleentzat eta Bigarren Hezkuntzako Katedradunen, Bigarren Hezkuntzako Irakasleen, Lanbide Heziketako Irakasle Teknikoen, Irakaskuntza Ertainen Institutu Teknikoetakoen, Hizkuntza Eskola Ofizialetako Katedradunen, Hizkuntza Eskola Ofizialetako Irakasleen, Musika eta Arte Eszenikoko Irakasleen, Arte Plastikoetako eta Diseinuko Katedrad - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
Inprimatu206/2012 DEKRETUA, urriaren 16koa. Honen bidez onartu egiten da Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxe publikoetako lanpostu-zerrenda. Lanpostuok lan-kontratuko irakasleentzat eta Bigarren Hezkuntzako Katedradunen, Bigarren Hezkuntzako Irakasleen, Lanbide Heziketako Irakasle Teknikoen, Irakaskuntza Ertainen Institutu Teknikoetakoen, Hizkuntza Eskola Ofizialetako Katedradunen, Hizkuntza Eskola Ofizialetako Irakasleen, Musika eta Arte Eszenikoko Irakasleen, Arte Plastikoetako eta Diseinuko Katedrad
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Dekretua
- Organo arau-emailea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indargabetua
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 207
- Hurrenkera-zk.: 4711
- Xedapen-zk.: 206
- Xedapen-data: 2012/10/16
- Argitaratze-data: 2012/10/24
Gaikako eremua
- Gaia: Hezkuntza; Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Funtzio publikoa
Testu legala
Otsailaren 19ko 2/1993 Legeak, EAEko unibertsitateaz kanpoko irakaskuntzako irakasleen kidegoei buruzkoak, lanpostuen zerrendak arautzen ditu II. tituluko I. kapituluan, irakaskuntzako funtzio publikoaren egitura eta antolaketari buruzkoan, eta zerrenda horien oinarrizko printzipioak adierazten ditu, baita zerrendak egiteko jarraitu beharreko prozedurak ere.
Horiek horrela, aipatutako legezko testuak 5. artikuluan xedatzen du lanpostuen zerrenda horien gutxienezko edukia: izendapena, ikastetxea, Ikuskaritza Teknikoko edo Ikerketa eta irakaskuntzari laguntzeko zerbitzua eta atxikita dagoen Hezkuntza-Administrazioko lurralde-esparrua; lanpostu horietan aritzeko eskatutako baldintzak, esleitutako hizkuntza-eskakizuna eta derrigortasun-data besteak beste; behar den taldeari, kidegoari, eskalari edo lan-mailari atxikitzea; eta, azkenik, funtzionarioen lanpostuen kasuan, osagarri espezifikoa eta lanpostuak hornitzeko sistema.
Bere aldetik, 4. artikuluak l) letran, lanpostuen zerrendak onartzeko gaitasuna Gobernuari aitortzen dion Euskal Funtzio Publikoaren uztailaren 6ko 6/1989 Legeak 5. artikuluko h) letran dioenarekin adostasunez, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailari ematen dio irakasleen lanpostuen zerrendak proposatzeko ahalmena.
Lanpostuen zerrendak etengabe gaurkotu behar dira, ikasturte berriaren ondorioz ikastetxeetan sortutako egoera berrietara egokitzeko asmoz. Ondorioz, 2012-2013 ikasturterako gaurkotzea zehaztu behar da.
Urtarrilaren 18ko 6/2000 Dekretuak, martxoaren 9ko 47/1993 Dekretua aldatzen duenak, eta uztailaren 23ko 182/2002 Dekretuak hizkuntza-eskakizunak eta derrigortasun-datak zehazteko finkatu dituzten irizpideak hartu dira kontuan lanpostuen zerrenda hau egiteko orduan.
Horren arabera, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren proposamenez, Euskadiko Eskola Kontseiluaren txostena ezagututa eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2012ko urriaren 16an izandako bilkuran eztabaidatu eta onartu ondoren,
«Ingeles» espezialitateko bi lanpostu: 2. HE eta derrigortasun-data igarota.
«Euskara eta Euskal Literatura» espezialitateko lanpostu bat: 2. HE eta derrigortasun-data igarota.
«Geografia eta Historia» espezialitateko lanpostu bat: 2. HE eta derrigortasun-data igarota.
«Filosofia» espezialitateko lanpostu bat: 2. HE eta derrigortasun-data igarota.
«Gaztelania eta Literatura» espezialitateko lanpostu bat: 2. HE eta derrigortasun-data igarota.
«Fisika eta Kimika» espezialitateko lanpostu bat: 2. HE eta derrigortasun-data igarota.
«Matematika» espezialitateko lanpostu bi: 2. HE eta derrigortasun-data igarota.
«Marrazketa» espezialitateko lanpostu bat: 2. HE eta derrigortasun-data igarota.
«Biologia eta Geologia» espezialitateko lanpostu bat: 2. HE eta derrigortasun-data igarota.
«Hezkuntza-Orientabidea» espezialitateko lanpostu bat: 2. HE eta derrigortasun-data igarota.
«Gorputz Heziketa» espezialitateko lanpostu bat: 2. HE eta derrigortasun-data igarota.
IEFPS Fadura GLHBItik banatutako lanpostuetan behin betiko destinoa duten irakasleak IES Julio Caro Baroja BHIri atxikiko zaizkio. Horretarako, urriaren 10eko 198/2006 eta uztailaren 29ko 148/2008 Dekretuek aldatutako apirilaren 16ko 86/2002 Dekretuan finkatutako irizpideak aplikatuko dira.
Getxoko (Bizkaia) IEFPS Fadura GLHBItik Maisu eta Maistren kidegoko lanpostu batzuk bereizi eta Getxoko (Bizkaia) IES Julio Caro Baroja BHIn txertatzen dira. Hona lanpostuok:
«Gaztelania eta Espainiar Literatura» espezialitateko lanpostu bat: 2. HE eta derrigortasun-data igarota.
«Euskara eta Euskal Literatura» espezialitateko lanpostu bat: 2. HE eta derrigortasun-data igarota.
«Matematika» espezialitateko lanpostu bat: 2. HE eta derrigortasun-data igarota.
«Natur Zientziak» espezialitateko lanpostu bat: 2. HE eta derrigortasun-data igarota.
«Plastika eta Ikus Hezkuntza» espezialitateko lanpostu bat: 2. HE eta derrigortasun-data igarota.
«Teknologia» espezialitateko lanpostu bat: 2. HE eta derrigortasun-data igarota.
IEFPS Fadura GLHBItik banatutako lanpostuetan behin betiko destinoa duten irakasleak IES Julio Caro Baroja BHIri atxikiko zaizkio. Horretarako, apirilaren 16ko 81/1996, abenduaren 22ko 409/1998 eta uztailaren 29ko 147/2008 Dekretuetan finkatutako irizpideak aplikatuko dira.
Lehenengoa. Erantsitako zerrendetan sartuta dauden lanpostuek jarraian zehazten den berariazko osagarria esleituta dute. Berariazko osagarri hori urte osokoa da, eta Euskal Autonomia Erkidegoko 2012. urteko Aurrekontu Orokorrak onartzen dituen abenduaren 23ko 6/2011 Legearen 19. artikuluan arautzen denaren arabera, hamabi hilekori dagozkien zenbateko osoetan banatuta dago, hain zuzen ere honela:
B.O.G.: berariazko osagarria, guztira.
B.O.O.: berariazko osagarri orokorra.
D.B.O.: dedikazio bereziko osagaia, bigarren eta hirugarren graduen kapitalizazioetatik eratorria.
(Ikus .PDF)
Bigarrena. Dedikazio bereziko osagaiaren lehen gradua egiaztatu duten irakasleek 1.083,11 euro jasoko dute urtero, goian adierazitako kopuruez gain.
Dedikazio bereziko osagaiaren laugarren gradua egiaztatu duten karrerako irakasle funtzionarioek 646,14 euro jasoko dute urtero, eta dedikazio bereziko osagaiaren bosgarren gradua egiaztatu dutenek 535,40 euro jasoko dute urtero, aurreko idatzi-zatietan adierazitako kopuruez gain.
Aipatutako kopuruak hiru hilabeteka banatuko dira, lehenengo xedapen gehigarrian adierazitako modu berean.
Hirugarrena. Irakaskuntzako lanbide-karrera negoziatzen ez den bitartean, indarrean jarraituko du urteko 798,39 euroko pizgarri ekonomiko osagarriak, eta zatituta emango da hilero, lehenengo xedapen gehigarrian esaten den moduan. Diru hori jasotzeko tutore-lanak bete beharko dira irakaskuntza hauetan: Bigarren Hezkuntzako Erregimen Orokorrean edo Lanbide Heziketako Heziketa Zikloetan, eta Bigarren Hezkuntzako irakasleek Helduen Hezkuntzako ikastetxeetan beterikoak.
Laugarrena. Zuzendaritza-lanetan aritzeak emango du ekainaren 26ko 177/1990 Dekretuak, unibertsitateaz kanpoko funtzionario irakasleen ordainsariei buruzkoak, zehaztutako zenbatekoak jasotzeko eskubidea. Izan ere, unibertsitateaz kanpoko irakasle funtzionarioen lan-baldintzak arautzen dituen hitzarmenak ondorengo zenbatekoetan gaurkotzen ditu lehenago aipatutako ordainsariak, lehen xedapen gehigarriak adierazten duen bezalaxe:
Bigarren Hezkuntzako Katedradunen Kidegoa.
Hizkuntza Eskola Ofizialetako Katedradunen Kidegoa.
Arte Plastiko eta Diseinuko Katedradunen Kidegoa.
(Ikus .PDF)
Bigarren Hezkuntzako Irakasleen Kidegoa.
(Ikus .PDF)
Lanbide Hezkuntzako Irakasle Teknikoen Kidegoa.
Irakaskuntza Ertaineko Institutu Teknikoetako Irakasleen Kidegoa.
(Ikus .PDF)
Hizkuntza Eskola Ofizialetako Irakasleen Kidegoa.
(Ikus .PDF)
Musika eta Arte Eszenikoen Irakasleen Kidegoa
Arte Plastiko eta Diseinuko Irakasleen Kidegoa
(Ikus .PDF)
Bigarren Hezkuntzako ikastetxeetan zuzendaritza-karguak betetzen dituzten maisu-maistrak.
(Ikus .PDF)
Bosgarrena. 1. hizkuntza-eskakizuneko lanpostuak derrigortasun-datarik gabekoak izan daitezke, edo hizkuntza-eskakizuna igarota eduki dezakete; 2. hizkuntza-eskakizunekoak, aldiz, derrigortasun-data atzeratua edo igarota eduki dezakete, dekretu honen eranskinetan agertzen diren zerrendetan jasotzen denez.
Seigarrena. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako Institutuetan lanpostuak betetzen dituzten maisu-maistren destino-osagarria urtean 2.002,02 euro gehiagokoa izango da, Bigarren Hezkuntzako irakasleen destino-osagarriarekin berdintzeko.
Zazpigarrena. Lekualdatze-lehiaketaren bidez hornituko dira dekretu honen eranskinetan agertzen diren zerrendetako lanpostuak, lanpostu bereziak izan ezik. Azken horiek lehiaketa espezifikoaren bidez hornituko dira.
Zortzigarrena. Irakasle batek atzerriko hizkuntza batez emandako espezialitateetako lanpostuak betetzeko, dagokion espezialitateaz gain, maiatzaren 15eko 73/2012 Dekretuaren 2. artikuluan xedatutako titulu, gaikuntza edo ziurtagiri bat duela egiaztatu beharko du. Dekretu horrek, atzerriko hizkuntzen titulu eta ziurtagiriei buruzkoak, Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitatez kanpoko irakaskuntzako ikastetxe publiko eta pribatuetan irakasgaiak edo irakats-arloak atzerriko hizkuntzetan emateko hizkuntza-gaitasunaren betekizunak ezartzen ditu.
Bederatzigarrena. «Hizkuntza indartzeko irakaslegoa» espezialitateko lanpostuak betetzeko jarraian agertzen diren espezialitateetako baten bat izatea ezinbestekoa izango da:
Gaztelera eta Literatura
Euskara eta Euskal Literatura
Geografia eta Historia
Latina
Greziera
Ingelesa
Frantsesa
Alemanera
Filosofia
Indarrik gabe geratzen da azaroaren 29ko 248/2011 Dekretua, Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxe publikoetako lanpostu-zerrenda onartzen duena. Lanpostuok lan-kontratuko irakasleentzat eta Bigarren Hezkuntzako Katedradunen, Bigarren Hezkuntzako Irakasleen, Lanbide Heziketako Irakasle Teknikoen, Irakaskuntza Ertainen Institutu Teknikoetakoen, Hizkuntza Eskola Ofizialetako Katedradunen, Hizkuntza Eskola Ofizialetako Irakasleen, Musika eta Arte Eszenikoko Irakasleen, Arte Plastikoetako eta Diseinuko Katedradunen eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko Irakasleen kidegoetako funtzionarioentzat dira.
Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean jarriko da indarrean.
Vitoria-Gasteizen, 2012ko urriaren 16an.
Lehendakaria,
FRANCISCO JAVIER LÓPEZ ÁLVAREZ.
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburua,
MARÍA ISABEL CELAÁ DIÉGUEZ.
(Ikus .PDF)
(Ikus .PDF)
(Ikus .PDF)
(Ikus .PDF)
(Ikus .PDF)
(Ikus .PDF)
(Ikus .PDF)
Gaiarekin lotutako edukiak
Arauaren historia
- Ikus: EBAZPENA, 2012ko azaroaren 5ekoa, Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearena, argitara ematen duena Bigarren Hezkuntzako Institutuetako eta Goi Mailako Lanbide Heziketako Berariazko Institutuetako unibertsitateaz kanpoko sare publikoko irakaskuntzako,
- Zuzendutakoa: HUTSEN ZUZENKETA, honako dekretu honena: «206/2012 Dekretua, urriaren 16koa. Honen bidez onartu egiten da Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxe publikoetako 2012-2013 ikasturteko lanpostu-zerrenda. Lanpostuok lan-kontratuko irakasleentzat eta Bigarren Hez
- Indargabetutakoa: 443/2013 DEKRETUA, azaroaren 12koa, Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxe publikoetan, ondoko kidegoetako lan-legepeko eta funtzionario diren irakasleentzat gordetako lanpostuen zerrenda onartzeko dena: Bigarren Hezkuntzako katedradunak eta irakasleak, La


