Euskadi.eus
  • 207/2012 DEKRETUA, urriaren 16koa. Honen bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko maisu-maistren lanpostu-zerrendak onartzen dira Haur eta Lehen Hezkuntzako eta Helduen Hezkuntzako ikastetxe publikoetan. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

207/2012 DEKRETUA, urriaren 16koa. Honen bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko maisu-maistren lanpostu-zerrendak onartzen dira Haur eta Lehen Hezkuntzako eta Helduen Hezkuntzako ikastetxe publikoetan.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indargabetua

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 207
  • Hurrenkera-zk.: 4712
  • Xedapen-zk.: 207
  • Xedapen-data: 2012/10/16
  • Argitaratze-data: 2012/10/24

Gaikako eremua

  • Gaia: Hezkuntza; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Funtzio publikoa

Testu legala

Otsailaren 19ko 2/1993 Legeak, EAEko unibertsitateaz kanpoko irakaskuntzako irakasleen kidegoei buruzkoak, lanpostuen zerrendak arautzen ditu II. tituluko I. kapituluan, irakaskuntzako funtzio publikoaren egitura eta antolaketari buruzkoan; eta zerrenda horien oinarrizko printzipioak adierazten ditu, baita zerrendak egiteko jarraitu beharreko prozedurak ere.

Parametro hauen arabera identifikatzen dira dekretu honi erantsitako zerrendetan azaltzen diren lanpostuak: espezialitatea, hizkuntza-eskakizuna eta derrigortasuna. Hizkuntza-eskakizunak hizkuntza-ereduen arabera zehazten dira, martxoaren 9ko 47/1993 Dekretuan (apirilaren 2ko EHAA) ezarritako proportzioak beteta; dekretu hori urtarrilaren 18ko 6/2000 Dekretuak aldatu zuen (urtarrilaren 20ko EHAA), zeinek irakasleen lanpostuei hizkuntza-eskakizunak nola aplikatu arautu baitzuen. Helduen ikastetxeetako lanpostuei hizkuntza-eskakizunak jartzeko, uztailaren 23ko 182/2002 Dekretuan ezarritako irizpideak jarraitu dira.

Ondorioz, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuak proposatuta, eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2012ko urriaren 16an egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, honako hau

Lehenengoa. Erantsitako zerrendetan, maisu-maistren kidegoko lanpostuek berariazko osagarri bat dute esleituta: 11.427,83 euro urteko. Kopuru hori honela xehatzen da:

Berariazko osagarri orokorra: 7.882,80 euro urteko.

Dedikazio bereziko osagaia, bigarren eta hirugarren graduen kapitalizazioetatik eratorria: 3.545,03 euro urteko.

Arduraldi bereziko osagarriaren lehen maila egiaztatu duten langileek urtean 1.083,11 euro gehiago jasoko dituzte, goian aipatu kopuruez gain.

Dedikazio bereziko laugarren maila egiaztatzen duten karrerako irakasleek urteko 646,14 euro jasoko dute, eta dedikazio bereziko bosgarren maila egiaztatzen dutenak, berriz, 535,40 euro; diru-kopuru horiek aurreko paragrafoetan adierazitako kopuruei gehituko zaizkie.

Berariazko osagarri hori urte osokoa da, eta hilero banatuko da, abenduaren 23ko 6/2011 Legeak 19. artikuluan Euskal Autonomia Erkidegoko 2012ko Aurrekontu Orokorrak onartzen duen bezala.

Bigarrena. Irakasleen lanbide-karreraren negoziazioa egiten ez den bitartean, indarrean jarraituko du pizgarri ekonomiko honek: Haur eta Lehen Hezkuntzan eta Bigarren Hezkuntzako erregimen orokorreko irakaskuntzetan tutore-lanak betez gero, urtean 798,39 euro gehiago jasotzekoa, hilero ordainduko dena, lehen xedapen gehigarrian adierazitako modu berean.

Hirugarrena. Era berean, eta Irakasleen lanbide-karreraren negoziazioa egiten ez den bitartean, indarrean jarraituko du honako pizgarri ekonomikoak: zikloko koordinatzaile-lanak betez gero, urtean 725,35 euro gehiago jasotzekoa, hilero ordainduko dena, lehen xedapen gehigarrian adierazitako modu berean.

Laugarrena. Klaseak Helduen Hezkuntzako ikastetxeetan ematen dituzten maisu-maistrek 897,19 gehiago jasoko dute urtean, lehen xedapen gehigarrian adierazitako modu berean.

Bosgarrena. Zuzendaritza-karguak betetzen dituzten maisu-maistrek, berriz, berariazko osagarri bat izango dute, urte osokoa izango da eta hilero banatuko da lehen xedapen gehigarrian adierazitako modu berean. Hona osagarriak:

(Ikus .PDF)

Indarrik gabe geratzen da azaroaren 29ko 247/2011 Dekretua, maisu-maistren 2011-2012ko lanpostu-zerrendak onartu zituena.

Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteizen, 2012ko urriaren 16an.

Lehendakaria,

FRANCISCO JAVIER LÓPEZ ÁLVAREZ.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburua,

MARIA ISABEL CELAÁ DIEGUEZ.

Lanpostu-zerrendetan erabilitako siglen esanahia:

Significado de las siglas utilizadas en las relaciones de puestos:

HH: Haur Hezkuntza

LH: Lehen Hezkuntza

EUS: Euskara

ING: Ingelesa

FRA: Frantsesa

GHE: Gorputz Hezkuntza

MUS: Músika

KON: Kontsultorea

PTE: Pedagogia Terapeutikoa

ENM: Entzumena eta Mintzamena

IML: Ikastetxeak Moldatutako Lanpostuak

HHH: HHE-Hasierako Irakaskuntza

HHI: HHE-Ingelesa

HHF: HHE-Frantsesa

HHN: HHE-Matematika eta Natur Zientziak

HHG: HHE-Giza Zientziak

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)