- 276/2012 DEKRETUA, abenduaren 11koa, Etxepare Euskal Institutuaren Zuzendaritza Kontseiluko kide batzuk kargutik kentzeko eta beste batzuk izendatzeko dena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
Inprimatu276/2012 DEKRETUA, abenduaren 11koa, Etxepare Euskal Institutuaren Zuzendaritza Kontseiluko kide batzuk kargutik kentzeko eta beste batzuk izendatzeko dena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Dekretua
- Organo arau-emailea: Kultura Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 249
- Hurrenkera-zk.: 5823
- Xedapen-zk.: 276
- Xedapen-data: 2012/12/11
- Argitaratze-data: 2012/12/26
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Kultura eta Kirola; Ogasun eta Ekonomía
- Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Ekonomia
Testu legala
Apirilaren 20ko 3/2007 Legearen bidez, Etxepare Euskal Institutua sortu eta arautu zen, honako helburu honekin: euskara eta euskal kultura Euskal Autonomia Erkidegotik kanpo sustatzea, hedatzea eta proiektatzea, bere hizkuntza ofizialetako edozeinetan eta zeinahi adierazpen, euskarri, bide eta adierazmoldetan.
Etxepare Euskal Institutua nortasun juridiko propioa duen zuzenbide pribatuko erakunde publikoa da, bere helburuak betetzeko jarduteko gaitasuna du eta kultura arloan eskuduna den Jaurlaritzako sailari atxikita dago. Honako hauek dira institutuaren organo artezkariak: Patronatua, Zuzendaritza Kontseilua eta zuzendaria.
Etxepare Euskal Institutuaren antolakuntza- eta jarduera-araudia onartzen duen maiatzaren 13ko 88/2008 Dekretuak ezartzen du, halaber, kide anitzeko bi organok (Patronatua eta Zuzendaritza Kontseilua) eta kide bakarreko batek (zuzendaria) osatuko dutela institutua.
Dekretu horretako 14.c) artikuluak honako hau ezartzen du: «Jaurlaritzaren Kontseiluak lau urterako (behin bakarrik luza daiteke epea) izendatutako bi kontseilari, Patronatuaren ordezkari legetxe eta berak proposatuta».
Lau urteko epea igarota, Institutuko Patronatuak bilera egin zuen abenduaren 4an, eta proposamena egin zion Jaurlaritzaren Kontseiluari, Eva María Salaberria Artano eta Koldo Tapia Garmendia Zuzendaritza Kontseiluko kide izateko, Patronatua ordezkatuz.
Horiek horrela, Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legean eta Etxepare Euskal Institutua sortu eta arautu zuen apirilaren 20ko 3/2007 Legeko 6., 7. eta 8. artikuluetan xedatutakoaren arabera zeinetan Patronatuaren eta Zuzendaritza Kontseiluaren osaera arautzen baita, Kulturako sailburuaren proposamenez, eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2012ko abenduaren 11n egindako bileran aztertu eta onartu ondoren, hauxe
Filgi Claverie Michelena jauna.
Jose Luis Lizundia Askondo jauna.
Eva María Salaberria Artano andrea.
Koldo Tapia Garmendia jauna.
Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean jarriko da indarrean.
Vitoria-Gasteizen, 2012ko abenduaren 11n.
Lehendakaria,
FRANCISCO JAVIER LÓPEZ ÁLVAREZ.
Kulturako sailburua,
MARÍA BLANCA URGELL LÁZARO.
Gaiarekin lotutako edukiak
Arauaren historia
- Ikus: 249/2017 DEKRETUA, azaroaren 14koa, Etxepare Euskal Institutuaren Patronatuko eta Zuzendaritza Kontseiluko kide batzuk kargutik kentzeko eta beste batzuk izendatzeko dena.
- Ikus: 147/2016 DEKRETUA, urriaren 18koa, Etxepare Euskal Institutuaren Zuzendaritza Kontseiluko kide bat kargutik kendu eta, horren ordez, beste bat izendatzeko dena.


