Euskadi.eus
  • 347/2012 DEKRETUA, abenduaren 24koa, baimena ematen diona Euskal Irrati Telebista-Radio Televisión Vasca Erakunde Publikoari Gasteiz Irratia / Radio Vitoria SA Sozietate Anonimo Publikoaren kapital-zabalkuntzan parte hartzeko. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

347/2012 DEKRETUA, abenduaren 24koa, baimena ematen diona Euskal Irrati Telebista-Radio Televisión Vasca Erakunde Publikoari Gasteiz Irratia / Radio Vitoria SA Sozietate Anonimo Publikoaren kapital-zabalkuntzan parte hartzeko.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Ogasun eta Finantza Saila; Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 6
  • Hurrenkera-zk.: 138
  • Xedapen-zk.: 347
  • Xedapen-data: 2012/12/24
  • Argitaratze-data: 2013/01/09

Gaikako eremua

  • Gaia: Ogasun eta Ekonomía
  • Azpigaia: Ogasun

Testu legala

Euskadiko Ondareari buruzko Legearen Testu Bategina onartzen duen azaroaren 6ko 2/2007 Legegintza Dekretuak honako hau ezartzen du 110. artikuluan: enpresa-ondarea osatzen duten ondasunak eta eskubideak eskuratzeko, aurretiaz, Jaurlaritzaren Kontseiluaren baimena beharko da, dekretu bidez emana, eta horretarako proposamena, berriz, ondareari buruzko eskumenak dituen saileko buruak eta, zuzenean nahiz bitarteko erakunde baten bidez, sozietatea loturik duen edo loturik izango duen saileko buruak egin beharko dute, biek batera. Dekretua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da, eta ematen den egunetik aurrera izango du indarra.

Sozietatearen helburua aldi berean irudiak eta hotsak sortu eta herritar guztiei helaraztea da, zuzen-zuzenean edo aldez aurretik grabaturik, uhinen edo kableen bidez, informazioa, kultura, artea, aisialdi-jarduerak, mezu komertzialak eta publizitatea zabaltzeko, bai eta hezkuntza sistemei laguntzeko bitartekoa izateko ere, euskal kultura eta, batik bat, euskara sustatzeko eta garatzeko erakundeekin elkarlanean aritzeko ere eta, halaber, aurrekoen osagarri diren ekintzak sustatzeko.

Gasteiz Irratia / Radio Vitoria SA Sozietate Anonimo Publikoaren Batzar Orokor Unibertsal eta Apartekoak 2012ko azaroaren 14an erabaki zuen sozietatearen kapital soziala 99.947,25 eurotan zabaltzea. Horretarako, 1.139 akzio berri jaulkiko dira, bakoitzak 87,75 euroko balio nominala duela. Akzio horiek 18696tik 19834ra zenbatuko dira, biak barne, modu korrelatiboan.

Euskal Irrati Telebista / Radio Televisión Vasca Erakunde Publikoa da aipatu erakundearen akziodun bakarra, horrenbestez, sozietate horretan bazkide izateari datxezkion eskubideez baliatzea dagokio akzio berriak eskuratzeari buruzko erabakia hartzeko. Halaber, lehenengo paragrafoan azaldutakoarekin bat, Jaurlaritzaren Kontseiluaren baimena behar da akzio berriak eskuratzeko.

Lehendakariaren abenduaren 15eko 20/2012 Dekretuaren 10.2 artikuluan xedatutakoaren arabera, Euskal Irrati Telebista zuzenbide pribatuko ente publikoa Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailari atxikita dago.

Ondorioz, Ogasun eta Finantzetako sailburuaren eta Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren proposamenez, Jaurlaritzaren Kontseiluak 2012ko abenduaren 24an egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe

Euskal Irrati Telebista / Radio Televisión Vasca Erakunde Publikoak zabalkuntzaren % 100ean parte hartuko du. Hortaz, aipatutako kapital-zabalkuntzaren ondoren, Euskal Irrati Telebista / Radio Televisión Vasca Erakunde Publikoak milioi bat, 1.740.433,50 euroko parte-hartzea izango du, 19.834 akziotan banatuta, bakoitzak 87,75 euroko balioa duela; hau da, sozietatearen etorkizuneko kapitalaren % 100ari dagokion parte-hartzea.

Dekretu honek onartzen den egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteizen, 2012ko abenduaren 24an.

Lehendakaria,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.

Ogasun eta Finantzetako sailburua,

RICARDO GAZAGAECHEVARRIA BASTIDA.

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburua,

CRISTINA URIARTE TOLEDO.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik