Euskadi.eus
  • 351/2012 DEKRETUA, abenduaren 31koa, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua erakunde publikoko Administrazio Kontseiluko kide batzuk aldatzen dituena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

351/2012 DEKRETUA, abenduaren 31koa, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua erakunde publikoko Administrazio Kontseiluko kide batzuk aldatzen dituena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Ogasun eta Finantza Saila; Osasun Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 2
  • Hurrenkera-zk.: 41
  • Xedapen-zk.: 351
  • Xedapen-data: 2012/12/31
  • Argitaratze-data: 2013/01/03

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ogasun eta Ekonomía; Osasun eta kontsumoa
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Sailak; Ekonomia

Testu legala

Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua erakunde publikoaren Estatutu Sozialak onartzen dituen azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuaren 8.2 artikuluan xedatzen denez, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren ordezkotza egiten duten bost kidek osatzen dute erakunde horretako Administrazio Kontseilua, erakunde publikoko lehendakariaz gain. Jaurlaritzak izendatu beharko ditu kide horiek, alegia: bi kide Ogasun eta Finantzetako sailburuaren proposamenez, eta gainontzeko hirurak, Osasuneko sailburuaren proposamenez.

Hori jarraituz, erakunde horretako Administrazio Kontseiluko azken kideak kasuan kasuko dekretuen bidez izendatu eta ordezkatu ziren.

Sail bietako zenbait kargutan aldaketak egon direnez, beharrezkoa da berriro ere Administrazio Kontseiluko kide batzuk aldatzea.

Ondorioz, Ogasun eta Finantzetako sailburuaren eta Osasuneko sailburuaren proposamenez, Jaurlaritzaren Kontseiluak 2012ko abenduaren 31ko bileran gaia eztabaidatu eta onartu ostean, honako hau

Lehen kontseilukidea: Andrés Araujo de la Mata jauna, titularra, Ekonomia eta Ogasuneko sailburuaren proposamenez.

Bigarren kontseilukidea: María Mercedes Fernández Simancas andrea, titularra, Ekonomia eta Ogasuneko sailburuaren proposamenez.

Lehen kontseilukidea: Jesús María Fernández Díaz jauna, Osasun eta Kontsumoko sailburuaren proposamenez.

Bigarren kontseilukidea: Olga Isabel Rivera Hernáez andrea, Osasun eta Kontsumoko sailburuaren proposamenez.

Hirugarren kontseilukidea: José Ignacio Bañuelos Ibáñez jauna, Osasun eta Kontsumoko sailburuaren proposamenez.

Lehen kontseilukidea: Pedro María Hernando Arranz jauna, Ekonomia, Aurrekontu eta Kontrol Ekonomikoko sailburuordea, Ogasun eta Finantzetako sailburuaren proposamenez.

Lehen kontseilukidea: Guillermo Viñegra García jauna, Osasuneko sailburuordea, Osasuneko sailburuaren proposamenez.

Hirugarren kontseilukidea: María Jesús Gemma Múgica Anduaga andrea, Araubide Juridiko, Ekonomiko eta Zerbitzu Orokorretako zuzendaria, Osasuneko sailburuaren proposamenez.

Dekretu honek onartzen den egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteizen, 2012ko abenduaren 31n.

Lehendakaria,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.

Ogasun eta Finantzetako sailburua,

RICARDO GAZAGAECHEVARRIA BASTIDA.

Osasuneko sailburua,

JON DARPÓN SIERRA.