- 437/2012 DEKRETUA, abenduaren 31koa, Iñaki Goirizelaia Ordorika jauna Euskal Herriko Unibertsitateko errektore izendatzeko dena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
Inprimatu437/2012 DEKRETUA, abenduaren 31koa, Iñaki Goirizelaia Ordorika jauna Euskal Herriko Unibertsitateko errektore izendatzeko dena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Dekretua
- Organo arau-emailea: Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 6
- Hurrenkera-zk.: 135
- Xedapen-zk.: 437
- Xedapen-data: 2012/12/31
- Argitaratze-data: 2013/01/09
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Sailak; Funtzio publikoa
Testu legala
2012ko abenduaren 21ean, Euskal Herriko Unibertsitateko Hauteskunde Batzordeko Orokorreko lehendakari gisa ziharduela, Irakaslego errektoreordeak Euskal Herriko Unibertsitateko Idazkaritza Nagusiaren egiaztagiri bat bidali zuen, Iñaki Goirizelaia Ordorika jauna, Unibertsitateko katedraduna, errektore hautatu izan dela behin betiko aldarrikatzeko dena; aldarrikapen hori, Euskal Herriko Unibertsitateko Estatutuen 179. artikuluarekin eta Errektorea izendatzeko Araudiarekin bat datorrelarik.
Horregatik, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren proposamenez, eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2012ko abenduaren 31n egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, honako hau
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunean bertan izango du indarra dekretu honek.
Vitoria-Gasteizen, 2012ko abenduaren 31n.
Lehendakaria,
IÑIGO URKULLU RENTERIA.
Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburua,
CRISTINA URIARTE TOLEDO.


