Euskadi.eus
  • 2/2013 DEKRETUA, urtarrilaren 24koa, lehendakariarena, Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordeko kide bat aldatzeko dena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

2/2013 DEKRETUA, urtarrilaren 24koa, lehendakariarena, Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordeko kide bat aldatzeko dena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Lehendakaritza
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 28
  • Hurrenkera-zk.: 759
  • Xedapen-zk.: 2
  • Xedapen-data: 2013/01/24
  • Argitaratze-data: 2013/02/08

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Sailak

Testu legala

Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordearen maiatzaren 17ko 8/2012 Legearen 4. artikuluak ezarritakoaren arabera, batzordeak hogeita hamabi kide izango ditu eta horietako batek kooperatibak ordezkatuko ditu.

Lege horren 5. artikuluaren arabera, kooperatibek batzordean dituzten kideak izendatzea lehendakariaren eskumena da, kooperatibek beren ordezkariak aukeratu ondoren.

Lehendakariaren abenduaren 29ko 26/2009 Dekretuaren bitartez Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordea osatzen duten pertsonak kargutik kendu eta beste batzuk izendatu ziren dekretu horren bitartez, Francisco Javier Sanz Santaolalla jauna eta Joseba Ardanza Billelabeitia jauna kide titular eta ordezko kide izendatu ziren, hurrenez hurren, kooperatibek aukeratuta.

Bestalde, lege horren 7. artikuluaren arabera, batzordeko kideen agintaldia lau urterako izango da; baina, hala ere, berriro ere aukeratu ahal izango dira.

Dena dela, batzordean ordezkari diren erakunde, korporazio edo entitateek titular edo ordezko izendatu dituzten pertsonak aldatzeko aukera dute; eta izendatu berria kargu horretan arituko da ordezkatutako pertsonak Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordean bete beharreko lau urteko epea igaro arte.

Aipatutako legearen 5. artikuluan 7.az ezarritakoa betetzeko, kooperatibek egindako izendapena aldatu dute.

Horren ondorioz, honako hau