- 147/2013 DEKRETUA, otsailaren 5ekoa, Pasaiako Portuko Agintaritzaren lehendakaria kargutik kendu eta beste bat izendatzeko dena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
Inprimatu147/2013 DEKRETUA, otsailaren 5ekoa, Pasaiako Portuko Agintaritzaren lehendakaria kargutik kendu eta beste bat izendatzeko dena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Dekretua
- Organo arau-emailea: Ingurumen eta Lurralde Politika Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 28
- Hurrenkera-zk.: 765
- Xedapen-zk.: 147
- Xedapen-data: 2013/02/05
- Argitaratze-data: 2013/02/08
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ogasun eta Ekonomía; Garraio eta herri lanak
- Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Ekonomia
Testu legala
Estatuko Portuei eta Merkataritzako Nabigazioari buruzko Legearen Testu Bategina onartzen duen irailaren 5eko 2/2011 Legegintzako Errege Dekretuaren 31. artikuluaren 1. idatzi-zatiak honela dio: «Portuko Agintaritzako lehendakaria autonomia-erkidegoko edo Ceuta eta Melillako organo eskudunak izendatu eta kenduko du gaitasun profesional ezaguna duten eta eginkizun horretan egokiak diren pertsonen artean. Izendapena edo kargutik kentzea dagokion aldizkari ofizialean eta Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratuko da, Sustapen Ministeriori horren berri eman eta gero».
Horiek horrela, eta Jaurlaritzaren ekainaren 30eko 7/1981 Legean eta Estatuko Portuei eta Merkataritzako Nabigazioari buruzko Legearen Testu Bategina onartzen duen irailaren 5eko 2/2011 Legegintzako Errege Dekretuan ezarritakoarekin bat etorriz, Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburuaren proposamenez, Jaurlaritzaren Kontseiluak 2013ko otsailaren 5ean egindako bilkuran proposamena aztertu eta onartu ondoren, honako hau
Dekretu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteizen, 2013ko otsailaren 5ean.
Lehendakaria,
IÑIGO URKULLU RENTERIA.
Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburua,
ANA ISABEL OREGI BASTARRIKA.


