- 154/2013 DEKRETUA, otsailaren 12koa, «Suspergintza» Asociación de Intervención Social elkartea herri-onurakotzat aitortzeko dena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
Inprimatu154/2013 DEKRETUA, otsailaren 12koa, «Suspergintza» Asociación de Intervención Social elkartea herri-onurakotzat aitortzeko dena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Dekretua
- Organo arau-emailea: Herri Administrazio eta Justizia Saila; Enplegu eta Gizarte Politiketako Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 36
- Hurrenkera-zk.: 960
- Xedapen-zk.: 154
- Xedapen-data: 2013/02/12
- Argitaratze-data: 2013/02/20
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Gizarte gaiak eta emplegua
- Azpigaia: Gizarte Gaiak; Herri Administrazioa
Testu legala
Euskadiko Elkarteei buruzko ekainaren 22ko 7/2007 Legearen 42. artikuluak honela dio: Euskal Autonomia Erkidegoko Elkarteen Erregistro Orokorrean inskribatuta dauden elkarteak herri-onurakotzat aitortu ahal izango dira, baldin eta elkarteok, beren jardueren bitartez, interes orokorra edo guztien ongia lortzen laguntzen badute, eta, horretarako, eskuzabaltasun-, altruismo-, elkartasun- eta aniztasun-balioak nabarmen gauzatzen badituzte.
Lege horren babesean, «Suspergintza» Asociación de Intervención Social elkarteak aitorpen hori eman dakiola eskatu du, bere ustez onura publikoko erakundea dela aitortzea merezi duelako, gizarte-bazterketaren aurka egiten duen lanagatik.
1988ko maiatzaren 6an eratu zen elkarte hori, eta Lehendakaritza, Justizia eta Autonomia Garapeneko Saileko Justizia sailburuordeak emandako Ebazpenaz inskribatu zen.
Euskal Autonomia Erkidegoko Elkarteen Erregistro Orokorrean inskribatu zen, AS/B/01018/1988 erregistro-zenbakiarekin.
Bere funtzioak, batez ere, Euskal Autonomia Erkidegoan burutzen ditu.
Eratu zenez geroztik, «Suspergintza» Asociación de Intervención Social elkarteak bere helburu nagusia erdiestera bideratzen ditu beharrezko jarduera guztiak. Eta helburu nagusi hori hauxe da: egintzak sustatuaz, errealitatea eraldatzearen bidetik, ekintza sozialak, kulturazkoak eta hezkuntzazkoak sustatzea.
Gizarteak benetan interes orokorrekotzat jotzen ditu jarduera horiek guztiak.
Ekainaren 22ko 7/2007 Legearen 45.2 artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, herri-onurako aitorpena Jaurlaritzaren Kontseiluak erabakitako dekretu baten bidez egingo da. Dekretu-proposamena kasuan kasuko sailek gaiaren arabera eta, betiere, justiziaren arloan eskuduna den sailak egingo dute, eta azken sail horrek izapidetuko ditu bai prozedura, bai bertan sor daitezkeen auzi guztiak. Agindu hori betez, dagokion espedientea instruitu da, eta, ondoren, sailei eta instituzioei eskatu zaizkien txostenak erantsi zaizkio espedienteari. Txosten horietan, bestalde, «Suspergintza» Asociación de Intervención Social elkartea herri-onurakoa dela aitortzearen alde agertzen dira bai sailak, bai instituzioak.
Ondorioz, Herri Administrazio eta Justiziako sailburuak eta Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuak proposaturik, entitate eta erakunde interesatuek aurkeztutako txostenak ikusita, eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2013ko otsailaren 12an egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe
Horrekin batera, deklarazio horri dagozkion eskubideak aitortzen zaizkio, hain zuzen ere, Euskadiko Elkarteei buruzko ekainaren 22ko 7/2007 Legeko 43. artikuluan jasota daudenak.
Vitoria-Gasteizen, 2013ko otsailaren 12an.
Lehendakaria,
IŃIGO URKULLU RENTERIA.
Herri Administrazio eta Justiziako sailburua,
JOSU IŃAKI ERCORECA GERVASIO.
Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburua,
JUAN MARÍA ABURTO RIQUE.


