Euskadi.eus
  • 155/2013 DEKRETUA, otsailaren 12koa, zeinaren bidez urgentziako deklaratzen baita Arabako Foru Aldundiak, nahitaez desjabetzeko, honako eskubide eta ondasun hauek okupatzea: «A-2622 errepide zaharraren eta A-3308 errepidearen arteko gurutzagunea berrantolatzeko eta hobetzeko eta A-2622 errepide zaharrean Langraiz Okako igeritokien parean biribilgune bat egiteko eraikuntza proiektua» burutzeko beharrezko ondasun eta eskubideak. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

155/2013 DEKRETUA, otsailaren 12koa, zeinaren bidez urgentziako deklaratzen baita Arabako Foru Aldundiak, nahitaez desjabetzeko, honako eskubide eta ondasun hauek okupatzea: «A-2622 errepide zaharraren eta A-3308 errepidearen arteko gurutzagunea berrantolatzeko eta hobetzeko eta A-2622 errepide zaharrean Langraiz Okako igeritokien parean biribilgune bat egiteko eraikuntza proiektua» burutzeko beharrezko ondasun eta eskubideak.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Ingurumen eta Lurralde Politika Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 38
  • Hurrenkera-zk.: 1013
  • Xedapen-zk.: 155
  • Xedapen-data: 2013/02/12
  • Argitaratze-data: 2013/02/22

Gaikako eremua

  • Gaia: Ingurune naturala eta etxebizitza; Administrazioaren antolamendua; Garraio eta herri lanak
  • Azpigaia: Hirigintza eta etxebizita; Herri Administrazioa

Testu legala

Arabako Foru Aldundiak , «A-2622 errepide zaharraren eta A-3308 errepidearen arteko gurutzagunea berrantolatzeko eta hobetzeko eta A-2622 errepide zaharrean Langraiz Okako igeritokien parean biribilgune bat egiteko eraikuntza proiektua»ren espedientea formalki onartu eta gero, proiektua gauzatzeko lur guztiak erabili beharra adierazi zuen.

2012ko uztailaren 17an, Arabako Foru Aldundiak nahitaezko desjabetze espedientea hastea zein ondasun eta eskubideen zerrenda jendaurrean jartzea erabaki zuen, 15 eguneko epean, Iruña Okako udaletxeko iragarki oholean eta 2012ko irailaren 5eko Arabako Aldizkari Ofizialean (102. zk.). Geroago, Diputatuen Kontseiluak, 2012ko abenduaren 18an egindako bilkuran, Eusko Jaurlaritzari proiektuak eragindako eskubide eta ondasunak okupatzeko premiazkotasunaren adierazpena eskatzea erabaki zuen, Nahitaezko Desjabetzearen Legearen 52. artikuluan ezarritakoa betetzeko.

Urgentziaz okupatu beharreko ondasunak eta eskubideak banakatuta eta zehazturik agertzen dira dosierrean jasotako zerrendan, identifikazioak egiteko datu askirekin agertu ere. Zerrenda hori espedientean dago jasota, eta, bere garaian, jendaurrean jarri zen, eta alegazio bat aurkeztu zen, administrazio-espedientean adierazten denez.

Zerbitzu teknikoek ikusi dutenez, ez dago espedientea izapidetzeko inolako hirigintza-oztoporik.

Ondasun eta eskubide horiek okupatzea luza ezinezkotzat jotzen da, honako arrazoi hauengatik:

Langraiz Okara sarreran biribilgunea eta A-2622 errepide zaharrean espaloia eraikita, zirkulazio segurtasuna hobetzea.

Euskal Autonomia Erkidegoko Lurralde Antolamenduari buruzko maiatzaren 31ko 4/1990 Legearen 26.1.f artikuluan xedatzen denaren arabera, Eusko Jaurlaritzari dagokio: nahitaez desjabetu beharreko ondasun eta eskubideak urgentziaz okupatu behar direla deklaratzea, nahitaezko desjabetzeak honako hauek hartzen dituenean: burutze-unitate osoak, lurraldearen hirigintza-antolaketari dagozkion sistema orokorrak edo antolaketa horren elementuren bat eta hiri-lurzoruan egin beharreko banakako jarduketak. Goian aipatutako lege horrek 26.2 artikuluan ezarritakoaren arabera, orduko Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurugiro sailburuari zegokion horretarako proposamena Jaurlaritzaren Kontseiluari aurkeztea.

Hori dela bide, Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburuak proposaturik, eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2013ko otsailarenaren 12an egindako bilkuran aztertu ondoren, hauxe

Administrazio-bidea amaitzen duen dekretu honen aurka, lehenik, nahi izanez gero, berraztertzeko errekurtsoa jar dakioke Jaurlaritzaren Kontseiluari, hilabeteko epean, edo, bestela, zuzenean, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salan, bi hilabeteko epean. Epeok dekretu hau argitaratu eta hurrengo egunetik hara zenbatuko dira.

Vitoria-Gasteizen, 2013ko otsailaren 12an.

Lehendakaria,

IÑIGO URKULLU RENTERiA.

Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburua,

ANA ISABEL OREGI BASTARRIKA.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik