- 157/2013 DEKRETUA, otsailaren 12koa, Euskal Autonomia Erkidegoak Pasaiako Portuko Agintaritzaren Administrazio Kontseiluan izango dituen ordezkariak izendatzeko dena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
Inprimatu157/2013 DEKRETUA, otsailaren 12koa, Euskal Autonomia Erkidegoak Pasaiako Portuko Agintaritzaren Administrazio Kontseiluan izango dituen ordezkariak izendatzeko dena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Dekretua
- Organo arau-emailea: Ingurumen eta Lurralde Politika Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 34
- Hurrenkera-zk.: 916
- Xedapen-zk.: 157
- Xedapen-data: 2013/02/12
- Argitaratze-data: 2013/02/18
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ogasun eta Ekonomía; Garraio eta herri lanak
- Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Ekonomia
Testu legala
Estatuko portuei eta merkataritzako nabigazioari buruzko Legearen testu bategina onartzen duen irailaren 5eko 2/2001 Legegintzako Errege Dekretuak, atariko tituluaren II. kapituluan, arautu egiten ditu interes orokorrekoen artean sailkatutako portuak. Euskal Autonomia Erkidegoari dagokionez, Bilboko eta Pasaiako portuak sartzen dira interes orokorrekoen artean.
Estatuaren lurraldea antolatzeko modua eta lurralde horretako interes orokorreko portuek autonomia erkidegoetan duten eragin ekonomiko eta soziala kontuan hartuta, aipatutako legegintzako errege dekretuak beharrezko neurriak ezartzen ditu erkidegoek portuetako agintaritzaren antolakuntzako egituretan parte-hartze handiagoa izan dezaten. Izan ere, agintaritza-egitura horiek portuak artezten dituzten organoak dira.
Estatuko portuei eta merkataritzako nabigazioari buruzko Legearen testu bategina onartzen duen irailaren 5eko 2/2011 Legegintzako Errege Dekretuaren 30. artikuluaren 1. eta 2. paragrafoek honela diote:
Administrazio Kontseiluak honako kide hauek izango ditu:
(...)
Berezko kide bat; kide hori itsas kapitaina izango da.
Kide-kopuru bat, 10 eta 13 artekoa. Kanaria eta Balear uharteetarako, ordea, 16 artekoa izango da. Autonomia-erkidegoei edo Ceuta eta Melilla hiriei dagokie kopuru hori ezartzea, baita kideak izendatzea ere.
Autonomia-erkidegoek edo Ceuta eta Melilla hiriek, c) idatzi-zatian aipatu diren kideak izendatzerakoan, honako irizpideok errespetatuko dituzte:
Estatuko Administrazio Orokorraren ordezkaritza kide horietako hiruk eta itsas kapitainak izango dute. Kideetariko bat estatuaren abokatua izango da, eta bestea, Estatuko Portuak Erakunde Publikokoa.
Autonomia Erkidegoa lehendakariak eta lau kidek ordezkatuko dute.
Kanaria Uharteetan, kabildo bakoitzak ordezkari bat izango du, eta, Balear Uharteetan ere, kontseilu bakoitzak ordezkari bat izango du.
Portuaren zerbitzugunea euren mugartean duten udalek Kontseiluko gainontzeko kideen % 33ko ordezkaritza izango dute. Eraginpeko udalak bat baino gehiago badira, lehengo eta behin ordezkaritza honi egokituko zaie: Portu Agintaritzak administratutako portuari/ei izena ematen dien haiei; eta gero gainontzekoei: zerbitzuguneak eragiten dion udalmugarte-azalerarekiko proportzioan.
Kontseiluko gainerako kideen ehuneko 66a, honako hauen ordezkaritzari egokituta izendatuko da: merkataritza-, industria-eta nabigazio-ganberei, enpresa- eta sindikatu-erakundeei, eta portuen arloan garrantzi handia duten sektore ekonomikoei.
Kideen izendapena, nahitaez, Administrazio Kontseiluan ordezkaritza duten administrazio publikoek, erakundeek eta organismoek proposatuta egingo da. Estatutuko Administrazio Orokorraren kasuan, Estatuko Portuak Erakunde Publikoko lehendakariak egingo du proposamena.
Administrazio Kontseiluko kideen izendapenek, lehen paragrafoko c) idatzi-zatian aipatzen direnek, lau urteko indarraldia izango dute. Izendapena berritu ahal izango da, hurrengo lerroaldean ezarritakoa eragotzi gabe.
Kontseiluko kideak kargutik kentzeko erabakia autonomia erkidegoko organo eskudunak hartuko du, betiere kide horiek ordezkatzen dituzten antolakundeek, organismoek eta erakundeek hala proposatuta.
Horiek horrela, eta Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legean eta Estatuko portuei eta merkataritzako nabigazioari buruzko Legearen testu bategina onartzen duen irailaren 5eko 2/2011 Legegintzako Errege Dekretuan ezarritakoarekin bat etorriz, Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburuaren proposamenez, Jaurlaritzaren Kontseiluak 2013ko otsailaren 12an egindako bilkuran proposamena aztertu eta onartu ondoren, honako hau
Ingurumen eta Lurralde Politika Sailaren ordezkaritzan:
Antonio Aiz Salazar jauna
Nahikari Otermin Soroa andrea
Pasaiako Portuko Agintaritzaren Administrazio Kontseiluko lehendakariari kideen izendapenaren gaineko jakinarazpena egiten zaionetik harako ondorioak izango ditu dekretu honek, zeina Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu beharko den.
Vitoria-Gasteizen, 2013 otsailaren 12an.
Lehendakaria,
IÑIGO URKULLU RENTERIA.
Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburua,
ANA ISABEL OREGI BASTARRIKA.


