Euskadi.eus
  • 158/2013 DEKRETUA, otsailaren 12koa, Finantzen Euskal Institutuari Ekarpen SPE SA sozietatearen kapital-gehikuntzan parte hartzeko baimena ematen diona. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

158/2013 DEKRETUA, otsailaren 12koa, Finantzen Euskal Institutuari Ekarpen SPE SA sozietatearen kapital-gehikuntzan parte hartzeko baimena ematen diona.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Ogasun eta Finantza Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 35
  • Hurrenkera-zk.: 938
  • Xedapen-zk.: 158
  • Xedapen-data: 2013/02/12
  • Argitaratze-data: 2013/02/19

Gaikako eremua

  • Gaia: Ogasun eta Ekonomía
  • Azpigaia: Ogasun

Testu legala

Ekarpen SPE SA sozietateko akziodunen Ezohiko Batzar Nagusiak erabaki zuen, 2013ko urtarrilaren 10ean egindako bileran, sozietatearen kapitala 3.366.000 eurotan gehitzea, 3.366.000 izendun akzio berri jaulki eta zirkulazioan jarriz; eta akzio bakoitzaren balio izendatua euro batekoa izaki. Jaulkipen-sari orokorra 11.634.000 eurokoa da, eta gaur egunekoek dituzten eskubide politiko eta ekonomiko berdinak dituzte.

Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak eta Finantzen Euskal Institutuak, Ekarpen SPE SA sozietatearen sozio den heinean, lehentasunezko eskubidea du akzio berriak harpidetzeko, hain justu ere Sozietate Anonimoen Legearen testu bategina onartzen duen abenduaren 22ko 1564/1989 Errege Dekretuaren 158. artikuluan aurreikusitakoarekin bat etorriaz. 2008ko uztailaren 28an, Akziodunek sinatutako Itunak zera ezartzen du 5.9 apartatuan: «bazkide sustatzaileek hitzartutako ekarpenak bazkideok zuzenean edo bere Taldeko sozietateen bidez bideratu ahalko direla; edo, erakundeetako bazkideak izanez gero, dagokion administrazioari atxikitako sozietate, elkarte, fundazio, erakunde edo ente publikoen bidez...».

Euskadiko Ondareari buruzko Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 6ko 2/2007 Legegintza Dekretuak honako hau ezartzen du 110.1 artikuluan: enpresa-ondarea osatzen duten ondasunak eta eskubideak eskuratzeko, aurretiaz, Jaurlaritzaren Kontseiluaren baimena beharko da, dekretu bidez emana, eta horretarako proposamena, berriz, ondareari buruzko eskumenak dituen saileko buruak eta, zuzenean nahiz bitarteko erakunde baten bidez, sozietatea loturik duen edo loturik izango duen saileko buruak egin beharko dute, biek batera. Dekretu hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu behar da, baina, edonola ere, ematen den egunetik aurrera izango da indarrean.

Kapitala ordezkatzen duten baloreak eskuratzeko baimena ematen duen dekretuak nahitaez adieraziko ditu, non eta doako eskuratzea ez den, sozietatearen xedea eta EAEk, zuzenean nahiz zeharka, zenbateko partaidetza-ehunekoa izango duen sozietatean.

Ekarpen SPE SA sozietatearen helburu soziala enpresak sustatzea eta bultzatzea izango da, beren kapitalean aldi baterako parte hartuz eta Bizkaiko Lurralde Historikoko sozietateen zergei buruzko ekainaren 26ko 3/1996 Foru Arauaren 60.1.b artikuluan xedatutako eragiketak eginez.

Egoki da Finantzen Euskal Institutuari honako baimen hau ematea: euro bateko 1.122.000 akzio harpidetzeko, 3.878.000 euroko jaualkipen-sariarekin, non eta Ekarpen SPE SA sozietateak egungo duen kapital-gehikuntzan, 3.366.000 euroko zenbateko balio izendunaz eta 11.634.000 euroko jaulkipen-sari glabalarekin; eta, halaber, egoki da ordainketa egitea.

Ondorioz, Ekonomia eta Ogasuneko sailburuaren proposamenez, Jaurlaritzaren Kontseiluak 2013ko otsailaren 12an egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe

Dekretu honek onartzen den egunetik izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteizen, 2013ko otsailaren 12an.

Lehendakaria,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.

Ogasun eta Finantzetako sailburua,

RICARDO GAZAGAECHEVARRIA BASTIDA.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik