Euskadi.eus
  • 16/2013 DEKRETUA, apirilaren 25ekoa, lehendakariarena, Euskal Herriko Unibertsitateko Gizarte Kontseiluko burua kargutik kentzeko eta beste bat izendatzeko dena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

16/2013 DEKRETUA, apirilaren 25ekoa, lehendakariarena, Euskal Herriko Unibertsitateko Gizarte Kontseiluko burua kargutik kentzeko eta beste bat izendatzeko dena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Lehendakaritza
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 82
  • Hurrenkera-zk.: 2075
  • Xedapen-zk.: 16
  • Xedapen-data: 2013/04/25
  • Argitaratze-data: 2013/04/30

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Sailak

Testu legala

Euskal Unibertsitate Sistemari buruzko otsailaren 25eko 3/2004 Legeak Gizarte Kontseilua arautzen du Euskal Herriko Unibertsitatearen gobernuan eta zuzendaritzan gizarteak parte hartzeko organo bezala.

Aipatu Legearen 71. artikuluaren arabera, kontseiluburua lehendakariak izendatuko du unibertsitate gaietan eskumenak dituen saileko sailburuak proposatu ondoren, eta izendapena lau urteko agintaldirako izango da.

Lehendakariaren maiatzaren 11ko 17/2011 Dekretuaren bitartez, José Manuel de la Sen Larrea jauna Euskal Herriko Unibertsitateko Gizarte kontseiluburu izendatu zen.

Lau urteko agintaldia igaro ez bada ere, José Manuel de la Sen Larrea jaunak Euskal Herriko Unibertsitateko Gizarte kontseiluburu kargutik kentzeko eskatu du.

Beraz, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuak proposatuta, honako hau