- 18/2013 DEKRETUA, maiatzaren 7koa, lehendakariarena, hiru lagun Lan Harremanen Kontseiluko kide izendatzen dituena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
Inprimatu18/2013 DEKRETUA, maiatzaren 7koa, lehendakariarena, hiru lagun Lan Harremanen Kontseiluko kide izendatzen dituena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Dekretua
- Organo arau-emailea: Lehendakaritza
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 94
- Hurrenkera-zk.: 2309
- Xedapen-zk.: 18
- Xedapen-data: 2013/05/07
- Argitaratze-data: 2013/05/17
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Sailak
Testu legala
Lan Harremanen Kontseiluari buruzko otsailaren 23ko 4/2012 Legearen 5. artikuluaren arabera, lehendakariaren eskumena izango da Lan Harremanen Kontseiluko kideak sindikatuen, sindikatu-konfederazioen eta enpresaburuen konfederazioen ordezkari izango direnak izendatzea, betiere, sindikatu, sindikatu-konfederazio eta enpresaburuen konfederazioek pertsona horiek izendapen horretarako hautatu eta gero. Bestalde, lege horren 6. artikuluaren arabera, Kontseiluko kideen agintaldia bi urterako izango da; baina, hala ere, berriro ere aukeratu ahal izango dira.
Nahiz eta agintaldia bi urterako izan, otsailaren 23ko 4/2012 Legearen 6.2 artikuluan xedatutakoaren arabera, izendatutako kide titularrak eta ordezkoak aldatzeko ahalmena izango dute sindikatuek, sindikatu-konfederazioek zein enpresaburuen konfederazioek.
Legezko ahalmen horren indarrez, Euskadiko Langile Komisioak Sindikatu Konfederazioak hiru kide ordeztu ditu bat titularra eta beste bi ordezko lehendakariaren uztailaren 5eko 11/2012 Dekretuaren bidez izendatuak izan zirenak, eta, beste izendapen batzuk egin ditu horien ordez aritzeko.
Horrenbestez, honako hau
Vitoria-Gasteizen, 2013ko maiatzaren 7an.
Lehendakaria,
IÑIGO URKULLU RENTERIA.


