- 22/2013 DEKRETUA, ekainaren 12koa, Lehendakariarena, Lan Harremanen Kontseiluko kide bat aldatzeko dena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
Inprimatu22/2013 DEKRETUA, ekainaren 12koa, Lehendakariarena, Lan Harremanen Kontseiluko kide bat aldatzeko dena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Dekretua
- Organo arau-emailea: Lehendakaritza
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 117
- Hurrenkera-zk.: 2813
- Xedapen-zk.: 22
- Xedapen-data: 2013/06/12
- Argitaratze-data: 2013/06/19
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Sailak
Testu legala
Lan Harremanen Kontseiluari buruzko otsailaren 23ko 4/2012 Legearen 5. artikuluaren arabera, Lehendakariak du sindikatuek eta enpresarien erakundeek Lan Harremanen Kontseiluan dituzten kideak izendatzeko eskumena, sindikatuek eta enpresarien erakundeek beren ordezkariak aukeratu ondoren. Bestalde, lege horren 6. artikuluaren arabera, kontseiluko kideen agintaldia bi urterako izango da; horrek ez du esan nahi, ordea, berriro ere aukeratu ezin direnik.
Nahiz eta agintaldia bi urterako izan, Lan Harremanen Kontseiluari buruzko otsailaren 23ko 4/2012 Legearen 6.2 artikuluak sindikatu erakunde eta konfederazioei eta enpresa konfederazioei aukera ematen die izendatutako kide titularrak edo ordezkoak aldatzeko.
Legezko ahalmen horren indarrez, Confebask-Euskal Enpresarien Konfederakuntzak, Lehendakariaren uztailaren 5eko 11/2012 Dekretuari jarraikiz, izendatutako kide bat ordezkatu du eta beste kide bat izendatzea erabaki du, konfederakuntzaren izenean kontseiluan aritzeko.
Ondorioz, honako hau
Vitoria-Gasteizen, 2013ko ekainaren 12an.
Lehendakaria,
IÑIGO URKULLU RENTERIA.


