- 369/2013 DEKRETUA, uztailaren 2koa, Euskal Autonomia Erkidegoko ehiza-trofeoak homologatzeko batzordearena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
Inprimatu369/2013 DEKRETUA, uztailaren 2koa, Euskal Autonomia Erkidegoko ehiza-trofeoak homologatzeko batzordearena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Dekretua
- Organo arau-emailea: Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 137
- Hurrenkera-zk.: 3293
- Xedapen-zk.: 369
- Xedapen-data: 2013/07/02
- Argitaratze-data: 2013/07/18
Gaikako eremua
- Gaia: Ingurune naturala eta etxebizitza; Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Ingurumena; Gobernua eta herri administrazioa; Nekazaritza eta arrantza
Testu legala
Euskal Autonomia Erkidegoko Autonomia Estatutuaren 10.10. artikuluan xedatu bezala, Euskal Autonomia Erkidegoak eskumen esklusiboa du ehiza kontuetan.
Ehiza-trofeoek duten balio material eta kirol balioa kontuan izan arren, orain arte, Euskal Autonomia Erkidegoaren ehiza-trofeoak homologatzeko funtzioa Ehiza-trofeoak Homologatzeko Nazio Batzak Natura Kontserbatzeko Zuzendaritza Orokorrari atxikitako organoa egikaritu ditu.
Ehizaren gaineko martxoaren 17ko 2/2011 Legearen 47. artikuluan honelaxe agertzen da: «Autonomia-erkidegoko erakunde erkideek ehiza-trofeoak homologatzeko batzorde bat sortuko dute. Batzordeak onartzen diren baremo eta formulak jarraituko ditu, eskaera egiten dutenei trofeoak homologatzeko.»
Hori dela eta, Euskal Autonomia Erkidegoko Ehiza-trofeoak Homologatzeko Batzordea sortuko da.
Dekretu hau Euskal Autonomia Erkidegoko Autonomia Estatutuaren 10.10. artikuluak arlo honetan ezartzen duten eskumenaren babesean ematen da.
Dekretu hau prestatzerakoan aholkua eskatu zaie Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako foru aldundien eskudun sailei, bai eta sektorea ordezkatzen duten elkarteei ere.
Hori dela bide, Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoarekin bat etorriz, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuak proposatuta, eta Gobernu Kontseiluak 2013ko uztailaren 2an egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe
Dekretu honen xedea da Euskal Autonomia Erkidegoko Ehiza-trofeoak Homologatzeko Batzordea sortzea.
Halaber, dekretuaren xedea da Ehiza-trofeoak homologatzeko betekizunak ezartzea.
Dekretu honen ondorioetarako, ehiza-trofeoak dira orein (Cervus elaphus) eta orkatz (Capreolus capreolus) buruhezurrari atxikitako adarrak, eta basurdearen (Sus scropha) letaginak eta zorroztaginak.
Halaber, Euskal Autonomia Erkidegoko Ehiza-trofeoak Homologatzeko Batzordeak homologatu ahal izango du ehiza larriko beste edozein espezieren trofeoa, harrapatzea zilegi den lurralde batean ehizatu bada.
Ehiza trofeoek ehiza larriko espezieetakoak izan behar dute, eta harrapaketak legebidezkoa izan behar du, jatorrizko lekuan indarrean dagoen ehiza-legediaren arabera.
Horretarako, batzordeak beharrezko datuak eta txostenak eskatu ahal izango ditu harrapaketen, lekuen, daten eta ehiztarien nortasunen gaineko adierazpenak benetakoak direla egiaztatzeko.
Eskatzaileak trofeoaren gaineko adierazpenaren kontu guztiak ez dituenean sinisgarriro egiaztatzen, eskaerari uko egingo zaio.
Euskal Autonomia Erkidegoko Ehiza-trofeoak Homologatzeko Batzordea bost bokalek eta idazkari batek osatuko dute.
Batzordeburua eta gainerako lau bokalak ehiza larriko eta ehiza-trofeoak homologatzeko gaietan ezaguera eta sona handiko pertsonak izango dira.
Idazkaria ehiza kontuetan eskumenak dituen zuzendaritzak izendatutako funtzionarioa izango da; hitz egiteko eskubidea izango du, baina ezingo du botorik eman.
Ehiza kontuetan eskumenak dituen zuzendariak izendatuko ditu guztiak:
Bokalak aukeratzeko proposamenak: bat, Euskadiko Ehiza Federakuntzak proposatuta; bana, lurralde federakuntzek proposatuta; eta bat, ADECAPek (ehiztaria eta arrantzalea defendatzeko elkartea).
Batzordeburua, bokalek proposatuta.
Batzordeko kide guztien karguak ohorezkoak direnez, ez dute ordainsaririk jasoko.
Bokalen agintaldia lau urtetakoa izango da euren izendapenetik; horren ostean, 4.a) artikuluan aipatutako erakundeek euren agintea berritu edo beste pertsona bat proposatu beharko dute; hutsik suertatuz gero, ordezkatzeko pertsona bat proposatuko dute hilabeteko epean. Ehiza kontuetan eskumenak dituen zuzendariak edonoiz alda dezake idazkaria, aldi baterako edo behin betirako.
Ondokoak dira Euskal Autonomia Erkidegoko Ehiza-trofeoak Homologatzeko Batzordearen eginkizunak:
Euskal Autonomia Erkidegoko ehiza-trofeo guztiak ofizialki homologatzea, jabeek halaxe eskatuta, espezie bakoitzerako ezarritako balorazio-formulak, arau eta baremoak aplikatuta.
Beste lurralde batzuetatiko trofeoak homologatzea, jabeek halaxe eskatuta.
Ehiza kontuetan eskumenak dituen zuzendaritzari ehiza larriaren gaineko gaien berri ematea, bai zuzendaritzak berak halaxe eskatu duelako eta bai interesdunak eskatu duelako, eta gai horren inguruan ondo iritzitako neurriak proposatzea.
Ehiza larriko trofeoen erakusketa ofizialen antolakuntzan aktiboki parte hartzea, baita Euskal Autonomia Erkidegoan egiten diren ehiza larriko erakusketetan eta erakustaldietan kolaboratzea eta aholkuak ematea ere.
Batzordearen antzeko eginkizunez arduratzen diren gainerako organismoekin zuzeneko lotura izatea.
Urtero, maiatzean, ehiza eskumenak dituen zuzendaritzari jakinaraziko dizkio aurreko denboraldiko jarduerak, hau da, neurketa kopurua eta izaera eta trofeoen eboluzio konparatiboa; eta txostenean, ehiza larria aldezteko ondo iritzitako neurriak proposatuko ditu.
Urtero ehiza trofeoen zerrenda egingo da, non denboraldian homologatutako trofeoak agertuko diren; halaber, bertan, Euskal Autonomia Erkidegoan ehizatutako eta homologatutako espezie bakoitzeko trofeorik onenak azalduko dira.
Estatuko rankingeko lehenen artean izango direla aurreikusten denean, neurrien balorazioa ikusita, trofeoak bidaliko zaizkio Junta Nacional de Homologación de Trofeos de Caza-ri, batzorde horrek puntuaketa egiazta dezan.
Deialdia idatziz egingo da, bildu baino 15 egun lehenago gutxienez. Batzordeak berak ezarriko du ohiko bileren maiztasuna; gutxienez, urtean behin bildu beharko dute. Ezohiko bilerak deituko dira, batzordeburuak beharrezkotzat jotzen duenean, edo gutxienez bokalen % 50ek eskatuta.
Bilerak baliozkotzat joko dira, bi bokal bertaratzen direnean, batzordeburuaz eta idazkariaz gain.
Batzordeak bozkatu egingo ditu gaiak. Erabakiak botoen gehiengo soilez hartuko dituzte. Batzordeburuak kalitateko botoa izango du, berdinketa kasuan.
Aktek eta akordioen ziurtapenek azaroaren 26ko 30/1992 Legea bete beharko dute, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearena.
Ehiza eskumenak dituen zuzendaritzak eginkizunak behar bezala gauzatzeko behar besteko baliabide materialak emango dizkio batzordeari.
Homologaziorako trofeoak eta egindako neurketen artxiboa ehiza kontuetan eskumenak dituen zuzendaritzak zainduko ditu.
Dekretu hau argitaratu eta bi hilabeteko epean, 4.4.a)n aipaturiko erakundeek batzordekidegaiak proposatuko dizkiote Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendariari. Zuzendariak batzordekideak izendatu eta lehendabiziko bilerarako deia egingo du.
AZKEN XEDAPENETATIK LEHENENGOA
Batzordeak, sortu eta sei hilabeteko epean, trofeoak homologatzeko arautegia proposatuko dio Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuari. Sail horrek oinarri hartuko du proiektu hori, agindu bitartez homologatze izapidea eta baremoak arautzeko; formulak, arauak eta baremoak bateragarriak izango dira Ehiza eta Basa-faunaren Babeserako Nazioarteko Kontseiluak ezarritakoekin.
AZKEN XEDAPENETATIK BIGARRENA
Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean jarriko da indarrean.
Vitoria-Gasteizen, 2013ko uztailaren 2an.
Lehendakaria,
IÑIGO URKULLU RENTERIA.
Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburua,
MARÍA ARANZAZU TAPIA OTAEGUI.


