- 380/2013 DEKRETUA, uztailaren 2koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Hauteskunde Batzordeko burua eta kideak izendatzen dituena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
Inprimatu380/2013 DEKRETUA, uztailaren 2koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Hauteskunde Batzordeko burua eta kideak izendatzen dituena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Dekretua
- Organo arau-emailea: Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 130
- Hurrenkera-zk.: 3120
- Xedapen-zk.: 380
- Xedapen-data: 2013/07/02
- Argitaratze-data: 2013/07/09
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Sailak
Testu legala
Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Gobernu Salak eta Eusko Jaurlaritzak izendatu dituzte Euskal Autonomia Erkidegoko Hauteskunde Batzordeko burua eta kideak, bost guztira, aipatutako erakunde bakoitzari dagozkionak, hain zuzen ere Eusko Legebiltzarrerako Hauteskundeei buruzko ekainaren 15eko 5/1990 Legearen 18. artikuluaren 1., 2. eta 4. paragrafoetan eta 19. artikuluaren 1. paragrafoan aurreikusitakoa betez. 5/1990 Legea 15/1998, 6/2000, 1/2003 eta 4/2005 Legeek aldatu zuten. Hori dena kontuan harturik, Segurtasuneko sailburuaren proposamenez, eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2013ko uztailaren 2ko bilkuran onetsi ondoren, honako hau
Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko lehendakari Juan Luis Ibarra Robles jauna izango da aurrerantzean Euskal Autonomia Erkidegoko Hauteskunde Batzordeko buru.
Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Gobernu Salak zozketaz aukeratutako magistratu hauek Euskal Autonomia Erkidegoko Hauteskunde Batzordeko kide izendatzea:
José Luis Asenjo Pinilla jauna.
Luis Ángel Garrido Bengoechea jauna.
Emilio Palomo Balda jauna.
Modesto Iruretagoyena Iturri jauna.
Luis Javier Murgoitio Estefanía jauna.
Eusko Legebiltzarrak zuzenbideko edo zientzia politikoetako eta soziologiako katedradun, irakasle titular edo legelari ezagunak izatearren aukeratutako jaun hauek Euskal Autonomia Erkidegoko Hauteskunde Batzordeko kide izendatzea:
Fidel Ignacio Uriarte Pérez jauna.
Iñigo Iruin Sanz jauna.
Jon Larrinaga Zulueta jauna.
Miguel Alonso Belza jauna.
Javier García Pascual jauna.
Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunean jarriko da indarrean.
Vitoria-Gasteizen, 2013ko uztailaren 2an.
Lehendakaria,
IÑIGO URKULLU RENTERIA.
Segurtasuneko sailburua,
ESTEFANÍA BELTRÁN DE HEREDIA ARRONIZ.


