- 381/2013 DEKRETUA, uztailaren 9koa, Euskal Autonomia Erkidegoko langileen 2014. urteko jaiegunen egutegia ofiziala onartzeko dena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
Inprimatu381/2013 DEKRETUA, uztailaren 9koa, Euskal Autonomia Erkidegoko langileen 2014. urteko jaiegunen egutegia ofiziala onartzeko dena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Dekretua
- Organo arau-emailea: Enplegu eta Gizarte Politiketako Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 138
- Hurrenkera-zk.: 3315
- Xedapen-zk.: 381
- Xedapen-data: 2013/07/09
- Argitaratze-data: 2013/07/19
Gaikako eremua
- Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Lana eta enplegua; Gobernua eta herri administrazioa
Testu legala
Euskal Autonomia Erkidegoko Estatutuaren 12. artikuluan eta Langileen Estatutuari buruzko Legearen testu bategina onartu zuen martxoaren 24ko 1/1995 Legegintzako Errege Dekretuaren 37. artikuluan ezarritakoa betez, Jaurlaritzari dagokio 2014ko lanegunak eta jaiegunak finkatzea, urteak, gehienez ere, hamalau jaiegun izango dituela kontuan harturik.
Apirilaren 22ko 2/2010 Legeak jaiegun ofizial izendatu zuen urriaren 25a, ondorio guztietarako, baita lanegunetarako ere.
Horregatik, lanaldia, lanaldia bereziak eta atsedenaldiak arautzen dituen uztailaren 28ko 2001/1983 Errege Dekretuaren 45. eta 46. artikuluetan ezarritakoa betez (oraindik ere indarrean daude lanaldi bereziei buruzko irailaren 21eko 1561/1995 Errege Dekretuaren xedapen indargabetzaile bakarrean xedatutakoaren arabera), Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuak proposatuta, Lan Harremanetarako Kontseiluari eta gaia doakien gainontzeko organo aholku-emaileei entzunda, eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2013ko uztailaren 9an egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe
Urtarrilaren 1a, Urteberri eguna.
Urtarrilaren 6a, Errege eguna.
Apirilaren 17a, Ostegun Santua.
Apirilaren 18a, Ostiral Santua.
Apirilaren 21a, Pazko Astelehena.
Maiatzaren 1a, Langileen Eguna.
Abuztuaren 15a, Andra Mari eguna.
Urriaren 25a, Euskadiko Eguna.
Azaroaren 1a, Domu Santu eguna.
Abenduaren 6a, Espainiako Konstituzioaren eguna.
Abenduaren 8a, Ama Birjina Sortzez Garbiaren eguna.
Abenduaren 25a, Eguberri eguna.
Hilabeteko epea izango dute udalek, dekretua argitaratu ondoko egunetik hasita, proposamena egiteko eta beren lurralde ordezkaritzetara bidaltzeko.
AZKEN XEDAPENETATIK LEHENENGOA
Justizia, Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuari ahalmena ematen zaio dekretu honetan xedatutakoa ezarri eta betetzeko behar diren xedapenak emateko.
AZKEN XEDAPENETATIK BIGARRENA
Dekretu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beraren aurka, berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Jaurlaritzaren Kontseiluari, hilabeteko epean, dekretua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salan, bi hilabeteko epean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.
AZKEN XEDAPENETATIK HIRUGARRENA
Dekretu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteizen, 2013ko uztailaren 9an.
Lehendakaria,
IÑIGO URKULLU RENTERIA.
Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburua,
JUAN MARÍA ABURTO RIQUE.


