- 384/2013 DEKRETUA, uztailaren 16koa, «Sortarazi» Asociación Claretiana para el Desarrollo Humano elkartea onura publikokoa dela aitortzeko dena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
Inprimatu384/2013 DEKRETUA, uztailaren 16koa, «Sortarazi» Asociación Claretiana para el Desarrollo Humano elkartea onura publikokoa dela aitortzeko dena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Dekretua
- Organo arau-emailea: Herri Administrazio eta Justizia Saila; Enplegu eta Gizarte Politiketako Saila; Osasun Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 140
- Hurrenkera-zk.: 3373
- Xedapen-zk.: 384
- Xedapen-data: 2013/07/16
- Argitaratze-data: 2013/07/23
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Gizarte gaiak eta emplegua
- Azpigaia: Herri Administrazioa; Gizarte Gaiak
Testu legala
Euskadiko Elkarteei buruzko ekainaren 22ko 7/2007 Legearen 42. artikuluak honela dio: Euskal Autonomia Erkidegoko Elkarteen Erregistro Orokorrean inskribatuta dauden elkarteak onura publikokotzat aitortu ahal izango dira, baldin eta elkarteok, beren jardueren bitartez, interes orokorra edo guztien ongia lortzen laguntzen badute, eta, horretarako, eskuzabaltasun-, altruismo-, elkartasun- eta aniztasun-balioak nabarmen gauzatzen badituzte.
Lege horren babesean, «Sortarazi» Asociación Claretiana para el Desarrollo Humano elkarteak aitorpen hori eman dakiola eskatu du, bere ustez onura publikoko erakundea dela aitortzea merezi duelako, gizarte-bazterketaren aurka egiten duen lanagatik.
Elkarte eskatzailea 1996ko irailaren 27an eratu zen, eta inskribatu, Justizia, Ekonomia, Lan eta Gizarte Segurantza Saileko Azterlan eta Araubide Juridikoaren Zuzendaritzaren 1996ko urriaren 9ko Ebazpenaren bidez.
Euskal Autonomia Erkidegoko Elkarteen Erregistro Orokorrean inskribatuta dago (erregistro-zenbakia: AS/B/06258/1996).
Bere funtzioak, batez ere, Euskal Autonomia Erkidegoan burutzen ditu.
Eratu zenetik, «Sortarazi» Asociación Claretiana para el Desarrollo Humano elkarteak bere helburu nagusia lortzeko behar izan diren ekintzak gauzatu izan ditu. Gizartean bazterturik dauden giza kolektiboak sustatzea da helburu hori. Horretarako, gizarteratzea eta laneratzea darabiltza, bai eta enplegua sustatu eta sortzea, alde narraiatuen garapen bateratua bultzatzea, eta bakea eta justizia sustatzea ere.
Gizarteak benetan interes orokorrekotzat jotzen ditu jarduera horiek guztiak.
Ekainaren 22ko 7/2007 Legearen 45.2 artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, herri-onurako aitorpena Jaurlaritzaren Kontseiluak erabakitako dekretu baten bidez egingo da. Dekretu-proposamena kasuan kasuko sailek gaiaren arabera eta, betiere, justiziaren arloan eskuduna den sailak egingo dute, eta azken sail horrek izapidetuko ditu bai prozedura, bai bertan sor daitezkeen auzi guztiak. Agindu hori betez, dagokion espedientea instruitu da, eta, ondoren, sailei eta instituzioei eskatu zaizkien txostenak erantsi zaizkio espedienteari. Txosten horietan, bestalde, «Sortarazi» Asociación Claretiana para el Desarrollo Humano elkartea onura publikokoa dela aitortzearen alde agertzen dira bai sailak, bai instituzioak.
Ondorioz, Herri Administrazio eta Justiziako sailburuak, Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuak eta Osasuneko sailburuak proposaturik, entitate eta erakunde interesdunek aurkeztutako txostenak ikusita, eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2013ko uztailaren 16an egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe
Horrekin batera, aitormen horri dagozkion eskubideak aitortzen zaizkio, hain zuzen ere, Euskadiko Elkarteei buruzko ekainaren 22ko 7/2007 Legearen 43. artikuluan jasota daudenak.
Vitoria-Gasteizen, 2013ko uztailaren 16an.
Lehendakaria,
IÑIGO URKULLU RENTERIA.
Herri Administrazio eta Justiziako sailburua,
JOSU IÑAKI ERCORECA GERVASIO.
Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburua,
JUAN MARÍA ABURTO RIQUE.
Osasuneko sailburua,
JON DARPÓN SIERRA.


