Euskadi.eus
  • 386/2013 DEKRETUA, uztailaren 16koa, Euskal Autonomia Erkidegoko zenbait ikastetxe publiko sortzea, bat egitea eta kentzea xedatzen duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

386/2013 DEKRETUA, uztailaren 16koa, Euskal Autonomia Erkidegoko zenbait ikastetxe publiko sortzea, bat egitea eta kentzea xedatzen duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 140
  • Hurrenkera-zk.: 3376
  • Xedapen-zk.: 386
  • Xedapen-data: 2013/07/16
  • Argitaratze-data: 2013/07/23

Testu legala

Autonomia Estatutuko 16. artikuluaren arabera, Euskal Autonomia Erkidegoak eskuduntzak ditu irakaskuntza osoan, maila, modalitate eta espezialitate guztietan, betiere, bazter utzi gabe Konstituzioaren 27. artikulua, azken hori garatzen duten lege organikoak, Konstituzioaren 149.1.30 artikuluak Estatuari aitortzen dizkion ahalmenak, eta Konstituzioa betetzeko eta bermatzeko beharrezkoa den goi ikuskaritza.

Autonomia Estatutuarekin bat etorriz, Euskal Autonomia Erkidegoari dagokio unibertsitateaz kanpoko ikastetxe publikoak sortzea, aldatzea, zabaltzea, bat egitea, sailkatzea eta kentzea.

Bestalde, otsailaren 19ko Euskal Eskola Publikoaren 1/1993 Legeko 5. artikuluan xedatu da ezen, Euskal Autonomia Erkidegoko botere publikoei dagokiela irakaskuntzaren programazio orokorra egitea eta Euskal Eskola Publikoa osatzen duten ikastetxeak sortzea, aldatzea eta kentzea, hori guztia kalitatezko hezkuntza emango dela bermatzen duen planifikazio demokratikoaren eta parte-hartzailearen markoan.

Gaur egun, beharrezkoa da IES (IIT) Escuela del Papel (BTI) kentzea, ikastetxe horretan ematen diren irakasgaiak desagertu egin baitira. Bestalde, Güeñes eta Kanpezuko udalerrietako irakaskuntza publiko osoa behar bezala planifikatzeko, komenigarria da udalerri horietako bakoitzean dauden ikastetxe publikoak bat egitea.

Horregatik, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren proposamenez, eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2013ko uztailaren 16an egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, honako hau

IES (IIT) Escuela del Papel (BTI) BHI (Kodea: 20005117; EAEko kodea: 012248).

CEIP Eretza HLHI (Kodea: 48005299; EAEko kodea: 014303).

IES Güeñes BHI (Kodea: 48011937; EAEko kodea: 015089).

Horrenbestez, kendu egiten dira bat egindako ikastetxeak, eta bat-egite horren ondorioz, CPI Eretza Berri IPI izeneko ikastetxe berria eratuko (kodea: 48018737; EAEko kodea: 015757).

CPI Eretza Berri IPI ikastetxean Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza emango dira.

CEIP Nuestra Señora de Ibernalo Ikastola HLHI (Kodea: 01002791; EAEko kodea: 010167).

IES Kanpezu BHI (Kodea: 01002454; EAEko kodea: 010018).

Horrenbestez, kendu egiten dira bat egindako ikastetxeak, eta bat-egite horren ondorioz, CPI Mendialdea IPI izeneko ikastetxe berria eratuko (kodea: 01007580; EAE kodea: 010604).

CPI Mendialdea IPI ikastetxean Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza emango dira.

Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean sartuko da indarrean.

Vitoria-Gasteizen, 2013ko uztailaren 16an.

Lehendakaria,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburua,

CRISTINA URIARTE TOLEDO.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik