- 390/2013 DEKRETUA, uztailaren 23koa, Garapena eta Lankidetza Sustatzeko Fondoaren kargurako proiektuetarako laguntzak arautzen dituena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
Inprimatu390/2013 DEKRETUA, uztailaren 23koa, Garapena eta Lankidetza Sustatzeko Fondoaren kargurako proiektuetarako laguntzak arautzen dituena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Dekretua
- Organo arau-emailea: Lehendakaritza
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 143
- Hurrenkera-zk.: 3436
- Xedapen-zk.: 390
- Xedapen-data: 2013/07/23
- Argitaratze-data: 2013/07/29
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Gobernua eta Administrazio Publikoa; Instituzional
Testu legala
34/2007 Dekretuak, otsailaren 27koak, Garapena eta Lankidetza Sustatzeko Fondoaren kargurako proiektuetarako laguntzak arautzen ditu. Zehazki, aipatutako dekretuaren bidez araututako laguntza-modalitateek honako proiektu hauen finantziazioa dute helburu: garapen-lankidetzarako proiektuak (I. kapitulua), produkzio-garapeneko eta prestakuntza eta laguntza teknologikoko proiektuak (II. kapitulua) eta garapen-hezkuntzarako proiektuak (III. kapitulua).
Dekretua onetsi ostean igarotako aldiaren ondoren, eta egungo egoera ekonomikoa aintzat hartuta, Dekretuaren edukian zenbait egokitzapen egitea egoki da, arrazionaltasun-helburuak eta eraginkortasuna hobetzea lortze aldera, lankidetza-alorra diruz laguntzeko tresna horri dagokionez. Horrenbestez, tresna horren espirituari eutsiz, bertan arautzen diren hiru laguntza-modalitateen jarraipena bermatuko da.
Era berean, kontuan izan behar da Dekretuaren xedea dela aldatutako araua errealitatera egokitzea, eta, horretarako, identifikazio-erreferentzia bat ezartzen da, Dekretua indarrean jartzen denetik aurrera Garapen Lankidetzarako Fondo gisa zer ulertu behar den zehazteko, jada desagertu den finantza-egitura bat baita.
Horren ondorioz, Lehendakariaren proposamenez, Lankidetzaren Euskal Kontseiluak txostena eginda, Jaurlaritzaren Kontseiluak 2013ko uztailaren 23an eginiko bilkuran aztertu eta onartu ondoren, honako hau
Dekretu honetan araututako laguntzak urtetik urtera deituko dira, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentzia atxikita dagoen Saileko organo eskumendunaren xedapenaren bidez. Ebazpen horretan, honako hauek adieraziko dira: deialdiaren xedea, diru-hornidura orokorra, hiru laguntza-modalitateetarako aurreikusitako diru-hornidura, erakunde bakoitzak gehienez eska dezakeen zenbatekoa, hautaketa-irizpideak, eskaerak aurkezteko tokia eta epea, eta eskaera-eredua.
Proiektu bakoitzeko eskatutako diru-laguntzak ezingo du gainditu dagokion deialdia onesteko xedapenean ezartzen den zenbatekoa.
Garapenerako Lankidetzari buruzko otsailaren 22ko 1/2007 Legeak 5.1 artikuluan adierazitako jardun-eremuetan ez daudenak.
Gutxienez 50 puntu lortzen ez dituztenak, dagokion deialdia onartzeko xedapenean ezarritako irizpide eta baremoak oinarri hartuta.
Diru-laguntza lortu ahal izateko, aurkeztutako proiektuek dekretu honen 6. artikuluko 1. paragrafoan ezarritako baldintzak bete beharko dituzte, eta ez dira onartuko 6. artikulu horretako 2. paragrafoan adierazitako kausaren bat tartean bada. Salbuespen gisa, Hegoaldeko herrialde txirotuetatik etorritako pertsonei prestakuntza eta laguntza teknologikoa emateko proiektuak Euskadin egiten badira oso-osorik, 6.1.e artikuluan adierazitako baldintza betetzea ez da ezinbestekoa izango.
Eskatutako diru-laguntzak ezingo du gainditu dagokion deialdia onesteko xedapenean ezarritako zenbatekoa.
Proiektuak ez dira onartuko, dekretu honetako 6. artikuluko 2. paragrafoan adierazitako kausaren bat tartean bada.
Erakunde bakoitzak gehienez aurkez ditzakeen eskaeren kopurua eta/edo erakunde bakoitzak proiektu guztietarako gehienez eska dezakeen guztirako zenbatekoa zehaztuko da dagokion deialdia onesteko xedapenean.
Jasotzen diren eskariak ikusita, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziak, aurkeztutako proiektuen analisi teknikoa eta balioespena egin ondoren, Kontseilu Errektoreari helaraziko dizkio, eta organo horrek laguntzak emateko proposamen bat egingo du dekretu honen I., II. eta III. kapituluetan araututako modalitate bakoitzeko.
Erakunde eskatzaile bakoitzak gehienez eskura dezakeen diru-laguntzaren guztirako zenbatekoa zehaztuko da dagokion ekitaldian onartzen den lehenengo laguntza-deialdian. Gehienezko zenbateko hori kalkulatzerakoan, dekretu honetan araututako laguntzez gain, kontuan hartuko dira aurrekontu-ekitaldi horretan erakunde eskatzaileari emango zaizkion diru-laguntza guztiak, ekitaldian onartutako deialdi oro kontuan hartuta, nahiz eta diru-laguntza horiek hurrengo ekitaldietan ordaindu.
Emandako diru-laguntza hiru zatitan ordainduko da. Ordainketa bakoitza izango da emandako diru-laguntzaren zenbatekoaren % 20tik % 40ra bitartekoa. Deialdia onartzen duen xedapenean zehaztuko da ordainketa bakoitzean emango den portzentajea.
Lehenengo ordainketa egingo da diru-laguntza emateko erabakia jakinarazi ondoren.
Bigarren eta hirugarren ordainketak egingo dira proiektuaren gauzatzearen berri ematen duen txostena egin ondoren; bertan, agiri bidez justifikatu behar da ordura arte ordaindutako diru-laguntzaren % 80 gutxienez.
LEHENENGO XEDAPEN GEHIGARRIA
Otsailaren 27ko 4/2007 Dekretuan Garapena eta Lankidetza Sustatzeko Fondoari egiten zaion aipamen oro Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziak guztira emandako zenbatekoari buruzkoa dela ulertu behar da, dagokion aurrekontu-ekitaldian onartutako deialdi guztiak barne hartuta, kontuan hartu gabe diru-laguntza horiek hurrengo ekitaldietan ordaintzekoak diren ala ez.
BIGARREN XEDAPEN GEHIGARRIA
Otsailaren 27ko 34/2007 Dekretuan Garapen Lankidetzarako Zuzendaritzari buruz egiten den aipamen oro Garapen Lankidetzarako Euskal Agentziari egindako aipamentzat jo behar da.
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunean bertan jarriko da indarrean dekretu hau.
Vitoria-Gasteizen, 2013ko uztailaren 23an.
Lehendakaria,
IÑIGO URKULLU RENTERIA.
Gaiarekin lotutako edukiak
Arauaren historia (6)
- Ikus: AGINDUA, 2024ko martxoaren 12koa, Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuarena, 2024. urterako garapenerako lankidetza-proiektuetarako laguntzen deialdia egiten duena.
- Ikus: EBAZPENA, 2020ko otsailaren 25ekoa, Giza Eskubide, Bizikidetza eta Lankidetzaren idazkari nagusiarena, zeinaren bidez deialdia egiten baita garapenerako lankidetzaren proiektuetarako 2020ko laguntzak emateko.
- Ikus: EBAZPENA, 2019ko maiatzaren 28koa, Giza Eskubide, Bizikidetza eta Lankidetzaren idazkari nagusiarena, zeinaren bidez deialdia egiten baita garapenerako lankidetzaren proiektuetarako 2019ko laguntzak emateko.
- Ikus: EBAZPENA, 2018ko maiatzaren 17koa, Giza Eskubide, Bizikidetza eta Lankidetzaren idazkari nagusiarena, zeinaren bidez dei egiten baita garapenerako lankidetzaren proiektuetarako 2018ko laguntzak emateko.
- Ikus: EBAZPENA, 2017ko maiatzaren 17koa, Giza Eskubide, Bizikidetza eta Lankidetzaren idazkari nagusiarena, garapenerako lankidetza-proiektuetarako 2017ko laguntzen deialdia iragartzen duena.
- Ikus: AGINDUA, 2022ko apirilaren 12koa, Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuarena, garapenerako lankidetza-proiektuetarako 2022rako laguntzen deialdia iragartzen duena.


