Euskadi.eus
  • 395/2013 DEKRETUA, uztailaren 30ekoa, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko sailetako eta erakunde autonomoetako lanpostuen zerrendak onartzen dituen Dekretua aldatzeko dena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

395/2013 DEKRETUA, uztailaren 30ekoa, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko sailetako eta erakunde autonomoetako lanpostuen zerrendak onartzen dituen Dekretua aldatzeko dena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Herri Administrazio eta Justizia Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 169
  • Hurrenkera-zk.: 3839
  • Xedapen-zk.: 395
  • Xedapen-data: 2013/07/30
  • Argitaratze-data: 2013/09/05

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Funtzio publikoa

Testu legala

Urriaren 14ko 226/1997 Dekretuaren bidez, karrerako funtzionarioentzat eta lan-kontratudun langileentzat gordetako lanpostuen zerrendak onartu ziren. Dekretu hori hainbatetan aldatu izan da, eta aldaketa horietako bat ekainaren 26ko 105/2007 Dekretuaren eskutik heldu zen; izan ere, 105/2007 Dekretuak funtzionarioentzat gordetako lanpostuen zerrendak aldatu zituen, analisi funtzionalen prozesuaren ondorioz sortuak.

Lanpostuen zerrendak administrazioko barne-egiturak antolatzeko baliabideak dira. Beraz, indarrean dauden prozeduren arabera izapidetu ondoren, aldeko ebazpena jaso duten aldaketak lanpostuen zerrendetan sartu behar dira aldian-aldian, Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 18. artikuluan agindutakoa betetzeko.

Ekainaren 28ko 142/2011 Dekretuak Transferentzien Bitariko Batzordearen 2011ko ekainaren 22ko Akordioa onartu zuen. Akordio horren arabera, Euskal Autonomia Erkidegoari gehitu egiten zaizkio irailaren 26ko 3069/1980 Errege Dekretuaren bidez Estatuaren jabetzako fitxategien kudeaketaren arloan eskualdatu zitzaizkion Estatuko Administrazioaren eginkizun eta zerbitzuak. Bada, dekretu horren bidez, karrerako funtzionarioak eta lan-kontratuko langileak transferitzen dira, 2011ko uztailaren 1etik aurrerako ondorioekin.

Transferentziaren egunetik aurrera (2011ko uztailaren 1a), transferitutako langile horiei behin-behineko ordainsari-erregimena aplikatu zaie -Administrazioko gutxieneko ordainsari mailan oinarritutakoa-, harik eta dagokion lanpostu-zerrenda onartu arte, zerrenda horretan zehaztuko baitira jaso beharreko ordainsariak, transferitutako lanpostua baloratu ondoren.

Beraz, Lanpostuen Zerrendaren aldaketaren eraginak -administratiboak nahiz, hala badagokio, ekonomikoak-, egindako balorazioen ondoriozkoak, eginkizun eta zerbitzuen eskualdaketa egunetik aurrerakoak izango dira, hau da, 2011ko uztailaren 1etik aurrerakoak.

Ondorioz, Herri Administrazio eta Justiziako sailburuaren proposamenez, eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2013ko uztailaren 30ean egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, honako hau

Dekretu honek 2011ko uztailaren 1etik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteizen, 2013ko uztailaren 30ean.

Lehendakaria,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.

Herri Administrazio eta Justiziako sailburua,

JOSU IÑAKI ERCORECA GERVASIO.

(Ikus .PDF)

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.