- 401/2013 DEKRETUA, uztailaren 30ekoa, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioari Bilbao Exhibition Centre SA sozietatearen kapital-gehikuntzan parte hartzeko baimena ematen diona. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
Inprimatu401/2013 DEKRETUA, uztailaren 30ekoa, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioari Bilbao Exhibition Centre SA sozietatearen kapital-gehikuntzan parte hartzeko baimena ematen diona.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Dekretua
- Organo arau-emailea: Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Saila; Ogasun eta Finantza Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 150
- Hurrenkera-zk.: 3545
- Xedapen-zk.: 401
- Xedapen-data: 2013/07/30
- Argitaratze-data: 2013/08/08
Gaikako eremua
- Gaia: Ogasun eta Ekonomía
- Azpigaia: Ogasun
Deskribapenak
Testu legala
Bilbao Exhibition Centre, SA sozietatearen Akziodunen Biltzar Nagusiak, 2013ko uztailaren 17ko bileran erabaki zuen kapital-gehikuntza egitea, 3.200.000 eurokoa, hain zuen.
Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak, Bilbao Exhibition Centre SA sozietatearen bazkide denez, lehentasunezko eskubidea du sozietatearen Akziodunen Biltzar Nagusiak jaulkitzen dituen akzio berriak harpidetzeko, Kapitaleko Sozietateei buruzko Legearen testu bategina onartu zuen uztailaren 2ko 1/2010 Legegintzako Errege Dekretuaren 304. artikuluan agindutakoarekin bat.
Euskadiko Ondareari buruzko Legearen Testu Bateratua onartzen duen azaroaren 6ko 2/2007 Legegintza Dekretuaren 110.1 artikuluan honako hau ezartzen du: Enpresa-ondarea osatzen duten ondasunak eta eskubideak eskuratzeko, aurretiaz, Jaurlaritzaren Kontseiluaren baimena beharko da, dekretu bidez emana, eta horretarako proposamena, berriz, ondareari buruzko eskumenak dituen saileko buruak eta, zuzenean nahiz bitarteko erakunde baten bidez, sozietatea loturik duen edo loturik izango duen saileko buruak egin beharko dute, biek batera. Dekretu hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da, baina, edonola ere, ematen den egunetik aurrera izango da indarrean.
Kapitala ordezkatzen duten baloreak eskuratzeko baimena ematen duen dekretuak halabeharrez adieraziko ditu, non eta ez den doako titulu modura eskuratzen, sozietatearen helburua eta EAEk sozietatean, izan zuzenean zein zeharka, zenbateko partaidetza-portzentajea izango duen.
Bilbao Exhibition Centre SA sozietatearen helburu soziala da «azoka-jarduerara zuzenean edo zeharka bideratutako ondasun higiezinak sustatu, eraiki, zaindu eta ustiatzea, betiere hauetariko eraren baten: alokairua, salmenta edo, berak edo hirugarrenek legez onartutako ezein formularen bidezko lagapena».
Ondorioz, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuaren eta Ogasun eta Finantzetako sailburuaren proposamenez, eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2013ko uztailaren 30ean egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe
Dekretu hau onartzen den egunean jarriko da indarrean.
Vitoria-Gasteizen, 2013ko uztailaren 30ean.
Lehendakaria,
IÑIGO URKULLU RENTERIA.
Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburua,
MARÍA ARANZAZU TAPIA OTAEGUI.
Ogasun eta Finantzetako sailburua,
RICARDO GAZAGAECHEVARRIA BASTIDA.


