- 405/2013 DEKRETUA, abuztuaren 30koa, Gasteizen Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe bat sortzeko dena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
Inprimatu405/2013 DEKRETUA, abuztuaren 30koa, Gasteizen Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe bat sortzeko dena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Dekretua
- Organo arau-emailea: Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 182
- Hurrenkera-zk.: 4037
- Xedapen-zk.: 405
- Xedapen-data: 2013/08/30
- Argitaratze-data: 2013/09/24
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
- Azpigaia: EAEko udalak; Funtzio publikoa
Testu legala
Gasteiz hazten ari da, auzo berriak sortzen ari dira eta biztanleak auzo horietara doaz bizitzera. Ondorioz, ikastetxe berriak sortu behar dira, inguru horietara bizitzera doazen herritarren hezkuntza-premiei erantzuteko.
Ikastetxeak sortzea, kentzea eta aldatzea hezkuntza-administrazioei dagokie, hala xedatuta baitago Hezkuntza-eskubidea arautzen duen urriaren 3ko 8/1985 Lege Organikoan eta Euskal Eskola Publikoari buruzko otsailaren 19ko 1/1993 Legean.
Horregatik, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren proposamenez, eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2013ko abuztuaren 30ean egindako bilkuran proposamena aztertu eta onartu ondoren, honako hau
CEIP Errekabarri HLHI
Kodea: 010605
Kodea: 01007592
Dekretu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Donostian, 2013ko abuztuaren 30ean.
Lehendakaria,
IÑIGO URKULLU RENTERIA.
Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburua,
CRISTINA URIARTE TOLEDO.


